KANAGLIFLOZINA EZ DA ERAGINKORRA LEHEN MAILAKO
PREBENTZIOAN 2 MOTAKO DIABETIKOETAN. BIGARREN MAILAKO PREBENTZIOAN
ERAGINKORTASUN TXIKIA DAUKA ETA KONTRAKO ERAGINAK MAIZ SORTZEN DITU
Erreferentzia : Mahaffey KW, Neal B, Perkovic V, de Zeeuw D, Fulcher G, Erondu N, Shaw W,
Fabbrini E, Sun T, Li Q, Desai M, Matthews DR; CANVAS Program Collaborative Group.
Canagliflozin for Primary and Secondary Prevention of Cardiovascular Events:
Results From the CANVAS Program (Canagliflozin Cardiovascular Assessment Study).
Circulation. 2018 Jan 23;137(4):323-334. doi:10.1161/CIRCULATIONAHA.117.032038.
Epub 2017 Nov 13.
PubMed PMID: 29133604;
PubMed Central PMCID: PMC5777572.
Egileak eta helbidea: Kenneth W. Mahaffey, MD
E-mail kenneth.mahaffey@stanford.edu
Galdera bere hiru
osagaiekin:
Gaixoak
|
Interbentzioa
|
Alderaketa
|
Emaitzetako aldagaia
|
2 motako diabetikoak:
-Lehen
mailako prebentzioko taldea: Arrisku kardiobaskular handia.
-Bigarren
mailako prebentzioko taldea: bihotz-hodietako gaixotasuna eduki dutenak.
|
Kanagliflozina 100mg eta 300mg.
|
Plazeboa
|
-Bihotz-hodietako hilkortasuna, miokardioko
infartua, garuneko hodietako istripua.
|
Ikerketa:
Gaixoak :
Lehen mailako prebentzio taldea:
Kontrol taldea (N = 2039).
Esperimental taldea (N = 1447).
Bigarren mailako prebentzio taldea:
Kontrol taldea (N = 2900).
Esperimental taldea (N = 3756).
Emaitzak:
|
|
|
HR
|
NNT/NNH
|
LEHEN MAILAKO PREBENTZIO TALDEA
|
ALDAGAI KONBINATUA
|
|
0.98 (0.74-1.30)
|
|
KONTRAKO ERAGINAK
|
UGALTZE APARATUKO INFEKZIOAK EMAKUMEETAN
|
4,81(2,51-9,24)
|
17(8-41)
|
UGALTZE
APARATUKO INFEKZIOAK GIZONETAN
|
3,98(2,6-6,1)
|
32(19-59).
|
BIGARREN MAILAKO PREBENTZIO TALDEA
|
ALDAGAI KONBINATUA
|
|
0.82 (0.72-0.95)
|
137 (88-494)
|
KONTRAKO ERAGINAK
|
UGALTZE APARATUKO INFEKZIOAK EMAKUMEETAN
|
3,98(2,12-7,48)
|
17(8-45)
|
UGALTZE APARATUKO INFEKZIOAK GIZONETAN
|
3,68(2,72-4,98)
|
36(24-56)
|
HANKEN MOZKETA
|
2,07(1,43-3)
|
22(12-55)
|
Iruzkinak:
Ausazko saiakuntza kliniko bat da.Sekuentzia ongi ezkutatzen dute.Itsu
bikoitza da (ikerlariak eta gaixoak). Botikak itxura berdina daukate.Jadad
eskalan 5 puntu ditu.Emaitzak arriskuko Cox ereduarekin aztertzen dituzte.Ez dago heterogeneotasunik.
Bigarren mailako prebentzioan, nahiz eta aldagai
konbinatuan emaitza esanguratsua izan, ez da esanguratsua osagaietan, bihotzeko
infartuan izan ezik eta oso alde txikiagatik (0,63-0,99).
Emaitza hauekin ezin daiteke
gomendatu Kanagliflozina 2 motako diabetikoetan bihotz-hodietako gaixotasuna
ekiditeko,onurak txikiak baitira,kontrako eraginak larriak eta sarriak dira eta
salneurria altua da.
Aztertzailea : Mikel Moreno.
Laguntzaileak: MBE-Osatzen taldea.
Data: 2018-04-09