Mostrando entradas con la etiqueta baheketa/cribado. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta baheketa/cribado. Mostrar todas las entradas

2013-10-22

DIABETIKOEI EGITEN ZAIEN OINAREN BAHEKETA ERAGINKORRA DA?


Baheketak Frame y Carlson-en baldintzak bete behar ditu
1.-Antzeman nahi dugun gaixotasuna garrantzizkoa izatea 
2.-Erabili beharreko tresna edo proba erraza, sentiberatasun handikoa eta merkea izatea
3.-Positiboak suertzaten direnak zihurtatu ahal izateko, espezifikotasun handiagoa duen proba eskura izatea 
4.-Antzematen den gaixotasunarentzako tratamendua izatea.

Diabetikoen kasuan, egiten zaien baheketetako bat, oina aldian-aldian ikuskatzea da; gida guztiek gomendatzen  dute egieta, ultzerak eta anputazioak sahiesteko helburuarekin 

Ikuskapen horretan honako hau egiten dugu:
oinaren itxura eta tenperatura ikusi, pultsuak antzeman eta monofilamento bidez, bibrazio sentiberatasuna neurtu
Orkatil-beso indizea(adierazlea) ez dugu kasu guztietan egiten.  

 Benetan eraginkorra da egiten dugun baheketa hau? galdera honi erantzuteko entsegu klinikorik ba ote dagoen bilatzen aritu gara eta 2013an Ozdemir BAk argitaratu duen  azterketa sistematikoa topatu dugu.Metodologikoki ondo egina dago baina harridura sortu digu 6 ikerketa besterik ez dituztelako topatu eta hauetatik, 2 soilik dira  entsegu klinikoak.
Heterogeneotasun handia topatu dute bai diabetikoen ezaugarrien artean(dialisian daudenak arraza ezberdinak, etab...), bai baheketa egiteko moduen artean, nahiz eta gehienek guk egiten duguna egiten dute gutxienez, eta baita jarraipen maiztasun eta tratamenduen artean ere. Orkatil-beso indizea gutxi batzuk egiten dute beti ere aurreko ikuskaritzan okerren bat topatuz gero. Heterogeneotasuna dela eta ezin dute neurri orokortua eman baina banan bana aztertuta, guztiek baheketaren eraginkortasuna adierazten dute. Autoreek diote ebidentzia  maila ahula izanda ere, baheketa justifikatua dagoela.
Beraz, baheketaren  alde egin dezakegu.

Hurrengorako galdera...Zer egin sintomarik gabeko diabetiko bati  orkatil/beso indizea alteratua egonez gero .

2012-08-08

Ebakuntza baten aurreko azterketak

63 urte eta osasuntsua den paziente bati, dentistak, inplanteak egin behar dizkiola eta, EKG, torax erradiografia eta analisia eskatu dizkio.
Harridura sortu digu eskaera honek eta, besteen artean, Up To Date-k, Ostebak eta Europako eta Kanadiako gidek zer dioten begiratzen aritu gara.
Aldakortasun handia dago gomendioen artean, txosten honetan ikusi daitekeen bezela .
Gehienek diote, kasu honetan, ebakuntza aurreko azterketarik ez dela egin behar, arrazoi hauek direla medio:
1.-Arrisku berezirik gabeko pazientea da (ASA 1)
2.-Arrisku baxuko ebakuntza da.
3.-Anestesia mota
Ostebak, ordea, ebakuntza mota kontuan ez du hartzen eta 60 urtetik gorakoen kasuan, analisia (Hb, Hto, kreatinina, gluzemia), EKG eta torax Rx egitea gomendatzen du.







2010-11-30

Mamografiak BAI al EZ?


Besteen blogei begiratu bat ematen, Rafa Bravok egin duen sarrera hona ekartzea interesgarria iruditu zait .Bertan dauden loturak irakurtzeak, ausnarketara gonbidatzen gaitu.

2010-08-25

Helicobacter Pyloriren baheketa (HP)


Familiako norbaitek Helicobacter Pylori testa + eduki duenean , baheketa egin behar zaie asintomatikoak diren bizikideei?
Parsonnet-ek , AEBtan egindako ikerketa batean , dio"kostu-efektiboa" izan daitekela urdaileko minbizia edukitzeko arrisku handiko populazioetan,esate baterako ameriko- japoniarretan . Berdina esaten du Up To datek Urdaileko Minbizi Familiarraren aurrekaria duten senideetan.
Gastroenterologiako elkarte garrantzitsuenek ere ez dute gomendatzten (AEB tako ACG adibidez)






Hau guztia ikusita galdera honen erantzuna ezezkoa da.




2010-04-07

Koloneko minbiziaren baheketa



Galdera hau otu zitzaigun : ¿ anemia eta beste sintomarik gabeko adineko pertsona baten aurrean , CEA eskatzeak Kolonoskopia egitea sahiestu dezake? Up To Datek dio CEA, sensibilitate gutxiko proba dela eta heste lodiko minbiziaren baheketa egiteko ez dela nahikoa.