INFAC honetan argi azaltzen den moduan, antigatzatzaile berriak (DABIGATRAN, RIVAROXABÁN, APIXABÁN) egoera berezi batzuetan baino ez dira erabili behar fibrilazio ez balbularraren kasuan . Azenokumarolarekin, ondo hartu arren, azkeneko 6 hilabetetan INR-a 2-3tartean ezin mantedu izatea da egoera berezi hauetako bat eta informazio hau lehen arreta mailan daukagu eskura.
INRaren kontrola ona ez dela esateko bi irizpide hauetako bat jarraitu dezakegu
-INR determinazioen %65 baino gutxiago daudenean 2-3 tartean (Rosendaal metodoa erabiltzen ari bagara)
-INR determinazioen %60 baino gutxiago daudenean 2-3 tartean (kontroll kopurua kontuan izan gabe)
ROSENDAAL METODOA
INR aren balorea eta kontrolak zein datetan egin diren hartzen dira kontuan. Elkarren segidako bi determinazioen artean dagoen diferentzia bi daten artean dagoen egunen kopuruan linealki aldatzen dela onartzen du metodo honek.
Emaitzak erraz lortzearren, hemen duzue KALKULAGAILUA
Explicación en español