Marrazkia hemendik atera dugu |
Orain arte beti pentsatu izan dut tabakoa egun batetik bestera baztertzea zela modurik eraginkorrena erretzeari uzteko eta horrela esaten diet tabakoa uzteko laguntza eske etorri izan diren pertsonei .
Gaur jaso dudan alerta bibliografiko batean Ebbert JO-k JAMA aldizkarian idatzi duen artikuluak dionez, tabako kopurua 3 hilabetetan gutxitzea posible da. Egia da, ikerketa honen helburua ez dela hori neurtzea, vareniklina plazebaorekin alderatzea baizik.
1510 lagun zoriz banatu ziren Vareniklina (0.5/eguneko hasieran eta mg1/12orduro mantendu) edo plazeboa 24 astetan hartzeko. Bi taldeetako pertsonen artean ez zen ezberdintasun esanguratsurik nabarmendu hasierako ezaugarrietan.
Gonbidatutako pertsonen artean ez zegoen gaixotasun kardiobaskularra, biriketako gaixotasun butxatzailea edo osasun mentaleko gaixotasunen bat zuenik. Haurdun edo haurdun egoteko aukera zuten emakumerik ezta ere.
Guztiek jaso zuten erretzeari uzteko aholku motza 18 zuzeneko elkarrizketa eta 10 dei telefoniko bidez (lan handi xamarra ezta?) eta guztiei gonbidatu zitzaien ere lehenengo hilabetetan erretzen zuten zigarro kopurua %50a jaistea, %75a bigarren hilabeterako eta %100ahirugarrenerako.
Aldagai nagusia 15.-24.asteko epean ez erre izana kontsideratu zuten.
EZ ERRETZEAREN DEFINIZIOA =aurreko 10 astetan karbono monoxidoa negatiboa izatea.
EMAITZAK
Ez erretzea 15-24.asteen artean
Vareniklinaren taldean %32.1-k lortu zuten eta plazeboaren taldean %6.9-k
RR 4.6(3.5-6.1)
Ez erretzea 24-52 asteen artean (2.mailako aldagaia) %27 vs %9.9
RR 2.7(2.1-3.5)
Vareniklinaren taldean lagun gehiagok utzi zuten tabakoa 3 hilbete baina lehen (2.mailako aldagaia)
Vareniklina taldean esanguratsuki ugariagoak izan ziren ondorio kaltegarriak:
Goragalea %27.8 vs %9
Ez ohiko ametsak %11.5 vs %5.8
Idorreria %5.1 vs %1.8
Ea hurrengo baterako botikarik gabeko ikerketarik topatzen dugun non tabakoa pixkanak edo egun batetik bestera uztea alderatzen duen.