ARIKETA
FISIKOA MIN OSTEMUSKULAR KRONIKOAN
Marrazkia hemendik lortu dugu |
Ohikoa
da gure kontsultetan ariketa fisikoa egiteko gomendioa ematea bai argaltzeko,
hipertentsioa edo/ta diabetesaren kontrola hobetzeko, orokorrean estresa
gutxitzeko, etab. Baina, osteomuskular min kronikoa dutenenentzako onuragarria da?
Kasu hauetan, parazetamolak ezer gutxi
egiten duela esan genuen aurreko
sarrera batean eta askotan antiinflamatorio
ez esteroideoak emateak arazoak sor
ditzakenez, ezin ditugu arin eman .
Alerta
bibliografiko baten bidez iritsi zaigun O’Conor SR-k 2015ean
argitaratutako idazlanak dionez, ariketa fisiko aerobikoa onuragarria da min
kronikoa murrizteko eta norberaren
funtzionaltasuna hobetzeko.
Taldean
aztertu dugu idazlana eta orokorrean
azterketa sistematikoaren metodologia ona dela iritzi dugu honako irizpide
hauetan oinarrituz :
·
2014ko
martxoaren bitarteko hizkuntza murrizketarik gabeko bilaketa
zabala egin dute .
·
Sartu
dituzten entsegu klinikoen kalitatea aztertu dute ; gehienak tamaina txikiko
laginekoak dira
·
Heterogeneotasuna
aztertu dute .
Guztira
26 entsegu aukeratu dituzte baina metaanalisirako 17besterik ez dituzte sartu. Zergatiak
azaldu dituzte.
Ariketa
fisiko aerobikoa ez da berdina entsegu guztietan baina %73etan ikuskatutako
ariketa izan da.
Mina
modu araupetu batera (0-100 eskala) bihurtu dute konparaketak
egitearren :
EMAITZAK
Minaren murrizketa
|
Norberak antzemandako
Funtzionaltasuna
|
|
Epe motzean
(<8 aste)
|
-5.31 (-8 ;-2.56) I₂ 0%
|
-6.46
(-12;-0.95) I₂ 65%
|
Epe ertainean
(2-12 hilabete)
|
-7.92 (-12.37;-3.48) I₂ 47%
|
-9.31
(-14;-4.61) I₂ 71%
|
Epe luzean
(>12 hilabete)
|
Ez
esanguratsua I₂ 43%
|
-5.22
(-7.21;-3.23) I₂ 73%
|
- Ikusten duzuenez, estadistikoki esanguratsua atera da gehienetan baina klinikoki hain puntu gutxien aldea esanguratsua da ere?
- Baldin eta hobekuntza eskaxa ekarri, ia ondorio kaltegarririk ez duenez, gomendioa ematea ondo dagoela ondorioztatu dugu taldekoek .