Oraingo honetan, paziente bati eta bere familiari erabaki garrantzitsu bat hartzen lagundu behar diogu hori eskatu digutelako. Gauza da, fibrilazio aurikularra antzeman diotela bihotzeko ezintasunagatik ingresatua egon berri denean eta Sintrom hartzen hasteko gomendatu dio kardiologoak vaina pazienteak gogorik ez .
Aurretik esan beharra dago pertsona honek 80 urte dituela eta gaixotasun asko ere; hauen artean biriketako gaixotasun butxatzaile kroniko larria, hipernefroma, bihotzeko ezintasuna, arteriopatia periferiko larria, izugarrizko hernia sabel aldean eta ultzeraren ondoriozko liseri aparatuko odol jarioaren aurrekaria. Horrez gain, baxoerditan ibiltzea oso gustokoa du eta egunean 6-8 izango dira hartzen dituenak!
Kasu honetan odol jarioa ez da izan antigatzailearen ondorioz baina, kasurako, baliogarria zaigu, duela urte batzuk egindako, honako txosten hau, antigatzatzailean hartzen ari den norbaitek odol jarioa eduki ondoren aurrerantzean zer egin erabakitzen lagun zezan . Bertan, ikus daiteke ez dagoela froga sendorik oinarritzeko eta iragarpen klinikorako erregela bidez , antigatzatzailea jartzearen onura eta kalteen arteko oreka baloratzea proposatzen genuen aukeren artean.
Kalkulu horretarako SPARC Tool tresna erabili dugu
CHADS2 3 ; CHADsVASC 5 eta HAS-BLED 5ekoa du gure paziente honek
Datu hauek ikusita , pazientea oso konbentzituta joan da sintrom hartzeari uko eginez; haren ordez, orain arte bezela, AAS hartzen jarraituko du.
Hau ez dator bat alerta baten bidez Staerk L 2015 estudioak ondorioztatzen duenarekin. Danimarkan, fibrilazio aurikular ez balbularra eta liseri aparatuko odol jario ondorioz ospitalean egondako 4602 paziente 5 urtetan jarraitu ondoren , aukera ezberdinen artean eta tratamendurik hartu gabegoekin alderatuta , emaitza hoberenak lortzen dituen tratamendua, antigatzatzailearekin berriro hastea dela esaten du, hilkortasun eta trombosi gutxien sortzen duelako nahiz eta odol jario ugariagoak izan . Datu berdintsuak IBP hartu edo ez hartuta ere.
HILKORTASUN OROKORRA HR 0.39(0.34-0.46) TRONBOSIA HR 0.41(0.31-0.54) ODOL JARIOA HR 1.37(1.06-1.77) Kohorte honetako pazienteek batezbesteko CHAD2 2.1(1.2),CHADs-VASC 3.6(1.5) eta HAS-BLED 2.6 (1.0)koa zuten
What this study adds Among patients with atrial fibrillation who experience gastrointestinal bleeding while receiving antithrombotic treatment; subsequent restart of oral anticoagulation alone was associated with better outcomes for all cause mortality and thromboembolism compared with patients who did not resume treatment. This was despite an increased longitudinal associated risk of bleeding
Kohorte osoa kontuan hartuta, edozein dela aukeratutako tratamendua edo tratamendurik ez hartzea, 2 urtetara, %39.9(1745)hil ziren,%12k(526)tronbosiren bat eduki zuten,%17.7k garrantzizko odol jarrioa eta %12.1ek (546)berriz izan zuten liseri aparatuko odol jarioa.Ikusten dugunez, orokorrean, arrisku handiko populazioa da |
Ebidentzian oinarritutako osasungintzaren (EOO)irakaskuntza eta praktika uztartzeko asmoarekin sortutako bloga .Bide batez , euskera sustatzeko asmo xumea.
2016-01-31
Liseri aparatuko odol jarioa eduki eta gero zer egin antigatzatzailearekin?
Suscribirse a:
Entradas (Atom)