Ikusten duzuenez bloga erdi lotan daukagu aurten . Argi utzi nahi dugu ez dela gure gogo faltagatik baizik eta denbora faltagatik eta EZ DA AITZEKIA.
Gure betiko nahia izan da ebidentzain oinarritutako erantzunak ematea sortzen zaizkigun zalantza klinikoei eta prozesu honen barruan taldeko lana sustatuz, batak besteekin, elkarlanean, ikastea.
Egitasmo horretarako astean behin bildu nahi izaten dugu baina aspaldi honetan ezinezkoa da. Alde batetik, lankide aldaketa ugari izan dira gure osasun zentroan eta bestetik ESItik datorkizkigun bilerak eta egitasmo berri ugarik zailtasunak eransten ditu. Ordezkoen faltak arazoa areagotzen du noski.
INFOXIKATU xamarrak gabiltzala ere esango nuke . Zer ari da gertatzen Lehen arreta mailan? Giro ernegatua sumatzen da.
Honen harira, Inglaterrako lehen arreta maila ere krisian dagoela diote .
Beste blog hauetan irakurri ditudan hausnarketak zuengana ekartzea interesgarria iruditu zait
El gerente de Mediado blogeko sarrera
Salud, Dinero y Atención primariako sarrera