ASMA ondo kontrolatua dagoenean, tratamendu kronikoa NOIZ gutxitzen hasi sarritan suertatu zaigun galdera da .
.
Labetik atera berri den Cochraneko azterketa sistematiko honek (Crossinghan I,2017) galdera hau erantzuteko asmoarekin egin dute.
Bi egoera aztertu ditu:
1.- Arnastutako Kortikoidea hutsik erabilzen dutenen 1654 pazienteren kasua, (6 entsegu kliniko)
2.- Kortikoidea + LABA arnastu duten 762 pazienteen kasua.(3 entsegu kliniko)
Batezbesteko 21 asteetako iraupeneko tratamendua daramate pazienteek (12-52 aste)
Autoreek diote, batetik heterogeneotasuna eta bestetik alborapen arrisku handia dela eta, probak aulegiak direla gomendio zehatz eta garbia emateko; halaber etorkizunari begira kalitatezko entseguen beharra adierazi dute.