Hemendik aurrera argitalpen berrien laburpena hilero egingo dugu.
- Antibiotikorik behar ez duten amigdalitis daukaten gaixoetan dexametasonak ez du mina arintzen lehenengo 24 orduetan.
- Akupuntura eraginkorra izan daiteke migrainaren prebentzioan.
- PCSK9 inhibitzaileek gaixotasun kardiobaskularrak gutxitzen dituzte bainan ez hilkortasuna.
- Kardiobaskular arrisku handiko eta urdaileko odoljarioa edukitzeko arrisku handia daukaten gaixoetan,aspirinarekin eta hantura-kontrako ez-esteroideekin jarraitu behar badute, zelekoxib gehi protoi ponpako inhibitzaile bat tratamentu egokiena da urdaileko odoljarioa saiesteko.