Ebidentzian oinarritutako osasungintzaren (EOO)irakaskuntza eta praktika uztartzeko asmoarekin sortutako bloga .Bide batez , euskera sustatzeko asmo xumea.
2017-09-26
ESKERRAK DENOI
Kaixo lankideak eta besteak .
Argitaratu dudan gutunean azaltzen den galderari, dagoeneko 1644 lagunek erantzun dute eta hauetatik %99.5ek kontakizuna partekatzen dutela diote .
Hasteko eskerrak eman nahi dizkizuet izenpetu duzuen guztioi.
Jakingo duzuen bezela, sare sozial, egunkari eta irratietara zabaldu da, hasiera batean medikuen artean soilik zabaltzea nere asmoa bazen ere.
Gutunak egin duen bidea ez da nere erabakia izan. Momentu askotan gaindituta sentitu naiz baina jaso ditudan elkartasun mezu pilak asko lagundu naute.
Elkarhizketa bat baina gehiago eskatu dizkidate komunikabideetatik eta guztiei berdina esan diet : Idatzitakoa adibide bat besterik ez da eta hor adierazten den arazoa ez da pertsonala baizik eta orokorrean lehen arreta mailakoa.
Aspaldi antzeman dugu norabide ezean gabiltzala eta lehen mailako narriadura areagotzen ari dela.
Denok gara honen erantzule eta denok dugu zeregina, politikoen apustu berezitik hasita profesionalen eginbeharretaraino.
Borondatea eta hitzegitea da behar dena
2017-09-10
GAINEZKA LEHEN ARRETAN : KONPONDU BEHARKO DUGU EZ?
Aspaldi honetan , lanak eta zentzugabekeriak gora egin dute lehen arretan eta ez dugu astirik taldean elkartu eta, bilaketa bibliografiko eta artikuluen azterketa kritiko bidez gure galdera klinikoei erantzuna emateko.
Duela gutxi , lan egun gogor horietako baten ondoren gainezka egin nuen eta idatzi bat sortu nuen. Zoritxarrez, ohikoa eta orokortuegia bihurtzen ari den egoera dela uste dut. Nahi eta nahi ez, konponbidea bilatzeko unea iritsi da!
Gutunaren bukaeran, adierazten dena partekatzen duzun edo ez esateko aukera daukazu
GAINDITUTA SENTITZEN DEN MEDIKU BATEN GUTUNA
Ina Idarreta, lehen mailako arretako familia medikua naiz,duela 35 urtez geroztik eta azken 27ak leku berean eman ditut goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitarteko ordutegian. Kontakizun hau nire antzeko lana egiten duen edonork berdin-berdin idatz zezakeen, edozein dela bere adina, eskarmentua, lanlekua edo kontratu mota.
Nere asmoa da, atxikidurak jasotzea eta dagokionak benetan jakin dezan ez dela arazo partikular bat edo egun bateko kontua; izan ere, profesional askok dugu arazo berbera eta arazo honek errespetua, aintzat hartua izatea eta konponketa eskatzen du....
Gutun osoa-galdetegia Euskeraz
Carta-Cuestinario Castellano

2017-09-04
2017ko ABUZTUA
- Hortzetako prozeduretan ez da beharrezkoa antibiotikorik ematea hezur-giltzaduretako protesien infekzioa ekiditeko.
- Giltzurruneko gutxiegitasun kronikoan ez da beharrezkoa tentsio sistolikoa 120tik jaistea.
- Hipertentsioa daukaten adintsuetan tentsioaren kontrol zorrotzak ez dakar onurarik.
- Bihotzeko gutxiegitasuneko tratamendua ( eiekzio-frakzio murriztuarekin) berdina da BNP kontutan izanik ala ez.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)