KASUA : Duela 2 hilabete kontsultara etorri zen 86 urteko eta bronkiektasiak dituen gizonezko bat, esanez, bazeramala bizpahiru egun karkaxa pittin bat ugaritzen ari zitzaiola . Ez zeukan arnasesturik, ezta sukarrik eta karkaxa zuria
Marrazkia hemendik lortu dugu |
Kultiboa negatiboa izan zen eta emaitza jasotzera etorri zenean, hobeto zegoela eta ohikoa den karkaxa kantitatera itzulita zegoela adierazi zidan. Guztia kontutan hartuta ez nion tratamendu berririk jarri.
Neumologak hau jakin zuenean, desadostasuna azaldu zuen eta Amoxizilina -klabulaniko 8 orduro hartu arazi zion 15 egunetan.
Zuek nola jokatuko zenuteke kasu honetan?
Kasu honen aurrean funtsezko 2 galdera sortu zitzaizkigun Osatzeneko EOO_MBE taldean.
1.- Nola antzeman edo definitu bronkiektasien gaizkitze akutua?
2.- gaizkitze akutu baten aurrean gaudela onartuz, zein eta zein iraupeneko tratamenda da egokiena?
1.ari erantzuteko ikerketa transbertsalak edota entsegu klinikoak eta 2.ari erantzuteko entsegu klinikoak beharko genituzke baina bilaketa zabala egin ondoren, ez dugu ikerketa sendorik topatu. Ondorioz, erantzunak adituen adostasunaren bidez erabakitakoak direnez, oso posible da etorkizunean estudio berriek kontrakoa adieraztea .
Gaizkitze akutuaren diagnosia, pazienteak aipatzen dituen sintomen baturak eta artatzen ari den klinikoaren iritziak eraikitzen du. Antibiotikoa ematea erabakitzearren, espektro zabaleko amoxizilina /klabulanikoa dosi altuetan aukeratzen da eta gehienetan 10-14 egunetan hartzea gomendatzen da.
Erantzunaren xehetasunak ezagutu nahiez gero, sakatu hemen