Marrazkia hemendik lortu dugu |
Lipson DA eta laguntzaileek, GlaxoSmithKline-ren babespean, IMPACT entsegua argitaratu dute , non , Bronkioetako gaixotasun butzatzailea duteten artean , hiru botika batera dituen inhaladoreak (Kortik+LAMA+LABA) , bi botika duen inhaladorearekin alderatuta (Kortik+LAMA edo LAMA+LABA), lehenengoaren aldeko apustua egiten dute, gaizkitze kopurua gutxitzen duelako, hori bai, neumonia kasu gehiago sortuz ere.
Pazienteak(P) 10.355 , gehienek larritze bat baina gehiago izan dutenak aurreko urtean (1: %45ek 2 :%43k 3 ⥸:%11k).Antzekoak dira, ikerketako 3 adarretako pazienteak)
Jarraipena :52 aste
Tratamendu uzteen kopuru nabarmena da hiru taldeetan( %18,%25 eta %27); Honen zergatiari buruzko azalpen berezirik ez dute eman autoreek
Interbentzioa(I) Tratamendu hirukoitza (Kortk+LAMA+LABA)
Alderatzailea (C) Tratamendu bikoitza
- Kortik+LABA (Fluticasona Fuoratoa 100µg +Vilanterola 25µg)
- LAMA+LABA (Umeklidinioa 62µg+Vilanterola 25µg)
- Urteko larritze tasa 0.91 vs 1.07
Lehenengo larritze gertakaria duten pazienteen kopurua kontuan hartuta,AE (RR) 0.85(0.80-0.90) eta 0.75(0.70-0.81)
Zenbaki absolutuak ematen ez dituztenez, ezin izan dugu TTK-k kalkulatu
- Larritze ondoriozko ospitaleratze tasa
Ospitaleratze paziente kopurua kontutan hartuta, AE 0.66 (0.56-0.78)
- Neumoniak Hirukoitza vs LAMA+LABA HR 1.53(1.22-1.92)
Urtebetean 0.91 , 1.07 edo 1.21 larritze kopuruen ezberdintasun honek merezi duela uste duzue? Ez ahaztu Neumonia kasuak ere areagozten dituela tratamendu hirukoitzak