2018-09-01

AGURRA

Gabon denoi :

Aro berri bat iritsi zaigu 2010ean blog honen egitasmoarekin hasi ginen gehienoi.
Batetik, batzuek erretretara heldu dira  edo urte hauetan Tolosako Osasun zentroan  jardun duten batzuk beste osasun zentroetan ari dira gaur egun eta bestetik, lehen arretako, jakina den,  lana ugaritzeak asko zaildu du trasmisioa egitea   lantalde berria sortzeko  . Hori dela eta, bukaera eman nahi diogu  urte hauetan talde lan abesgarriaren adierazle den blog honi.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu jarraitzaile guztiei 
marrazkia hemendik lortu dugu

2018-05-29

BGBK kasuan tratamendu hirukoitza (Kortk+LAMA+LABA) , bikoitza(Kortik+LABA edo LAMA+LAMA) baina hobea da?


Marrazkia hemendik lortu dugu

Lipson DA eta laguntzaileek, GlaxoSmithKline-ren babespean, IMPACT entsegua argitaratu dute , non , Bronkioetako gaixotasun butzatzailea duteten artean , hiru botika batera dituen inhaladoreak (Kortik+LAMA+LABA) , bi botika duen inhaladorearekin alderatuta (Kortik+LAMA edo LAMA+LABA), lehenengoaren aldeko apustua egiten dute, gaizkitze kopurua gutxitzen duelako, hori bai, neumonia kasu gehiago sortuz ere.


Pazienteak(P) 10.355 , gehienek larritze bat baina gehiago izan dutenak aurreko urtean (1: %45ek 2 :%43k 3 :%11k).Antzekoak dira,  ikerketako 3 adarretako pazienteak)

Jarraipena :52 aste

Tratamendu uzteen kopuru nabarmena da hiru taldeetan( %18,%25 eta %27); Honen zergatiari buruzko azalpen berezirik ez dute eman autoreek

Interbentzioa(I) Tratamendu hirukoitza (Kortk+LAMA+LABA)

Alderatzailea (C) Tratamendu bikoitza 
  •      Kortik+LABA (Fluticasona Fuoratoa 100µg +Vilanterola 25µg)
  •      LAMA+LABA (Umeklidinioa 62µg+Vilanterola 25µg) 
Emaitzak (O)
  •  Urteko larritze tasa      0.91 vs 1.07
                                             0.91 vs 1.21 
 Lehenengo larritze gertakaria duten pazienteen kopurua kontuan hartuta,AE (RR) 0.85(0.80-0.90) eta  0.75(0.70-0.81)
Zenbaki absolutuak ematen ez dituztenez, ezin izan dugu TTK-k kalkulatu  
  • Larritze ondoriozko  ospitaleratze  tasa  
       0.13 vs 0.19 (Umeklidinio+Vilanterola) 
      Ospitaleratze paziente kopurua kontutan hartuta, AE 0.66 (0.56-0.78)
 

  •  Neumoniak   Hirukoitza vs LAMA+LABA HR 1.53(1.22-1.92)        

Urtebetean 0.91 , 1.07 edo 1.21 larritze kopuruen ezberdintasun honek  merezi duela uste duzue? Ez ahaztu Neumonia kasuak ere areagozten dituela tratamendu hirukoitzak  
 

2018-04-21

PISUA GALTZEAK HILKORTASUN OROKORRA GUTXITZEN DU.





PISUA GALTZEAK (GANTZ ASEAK ELIKADURAN GUTXITUZ)HILKORTASUN OROKORRA GUTXITZEN DU.
HALA ERE EZ DU BIHOTZ-HODIETAKO HILKORTASUNIK EZTA MINBIZIAK ERAGINDAKO HILKORTASUNIK GUTXITZEN.

Erreferentzia:
Ma C, Avenell A, Bolland M, Hudson J, Stewart F, Robertson C, Sharma P, Fraser
C, MacLennan G. Effects of weight loss interventions for adults who are obese on 
mortality, cardiovascular disease, and cancer: systematic review and
meta-analysis. BMJ. 2017 Nov 14;359:j4849. doi: 10.1136/bmj.j4849. Review. PubMed
PMID: 29138133; PubMed Central PMCID: PMC5682593.
Argazkia hemendik lortu dugu


Egile nagusiaren posta elektronikoa: a.avenell@abdn.ac.uk
Galdera hiru osagaiez:
Gaixoak: IMC≥30. 18 URTE BAINO GEHIAGO.
Interbentzioa: Dieta hipokalorikoa (gantz ase gutxikoa) vs kontrola.
Emaitzak: Hilkortasun orokorra, bihotz-hodietako hilkortasuna, minbiziarengatiko heriotza.


Berrazterketa:
Bibliografia iturriak :
Medline, Embase, and the Cochrane Central Register of Controlled Trials, from 1966 to December 2015.
Ez dago hizkuntza murrizketarik.
Egileekin harremanetan jarri  dira.
Argitaratuak ez dauden ikerketak ere bilatzen saiatu dira . 
Azterlanen hautaketa:  Ausazko saiakuntza klinikoak (ASK).

Sartutako datuen ezaugarriak:.
Berrazterle bereiziak al daude
BAI
Heterogenetasuneko azterketa?
BAI

Ebidentzia:
Emaitzak:
54 ASK. N=30206.
%27,8 kalitate onekoak dira.
% 13 kalitate txarrekoak dira.
GRADE  sistemarekin  aztertu dute kalitatea. Ez dago heterogeneotasunik.
HILKORTASUN OROKORRA: RR 0,82(0,71-0,95). Kalitate altua. Tratatu beharreko kopurua (TBK) 155 (96-558).
BIHOTZ-HODIETAKO HILKORTASUNA: RR 0,93(0,67-1,31). Kalitate ertaina.
MINBIZIARENGATIKO HERIOTZA: RR 0,58(0,30-1,11). Kalitate baxua.
Saiakuntza kliniko batek dauka (Look AHEAD) pisu gehien ikerketan.  Bataz besteko,urtero 3 kilo  jaistearekin lortzen dira emaitza hauek.


Iruzkina:
Azterketa sistematikoa kalitate onekoa da. Hilkortasun orokorra aztertzen duten saikuntza klinikoak kalitate onekoak dira. Eragingortasuna nabarmentzeko,pertsona askori ezarri behar zaio neurria, kasu honetan pisu galera; guztiek loditasuna daukatenez  eta 3 kg urtero jaitsi beharrak  hilkortasuna gutxitzen duela kontutan hartuz, neurria ezartzeak merezi duela esan dezakegu.

           
Jorratzailea: Mikel Moreno (mmorenob@cfnavarra.es)
Data: 2018/4/17.

2018-04-12

KANAGLIFLOZINA ETA ARRISKU KARDIOBASKULARRA


KANAGLIFLOZINA EZ DA ERAGINKORRA LEHEN MAILAKO PREBENTZIOAN 2 MOTAKO DIABETIKOETAN. BIGARREN MAILAKO PREBENTZIOAN ERAGINKORTASUN TXIKIA DAUKA ETA KONTRAKO ERAGINAK MAIZ SORTZEN DITU


 
 
 
 
 
 
 
 
 
Erreferentzia : Mahaffey KW, Neal B, Perkovic V, de Zeeuw D, Fulcher G, Erondu N, Shaw W,
Fabbrini E, Sun T, Li Q, Desai M, Matthews DR; CANVAS Program Collaborative Group.  
Canagliflozin for Primary and Secondary Prevention of Cardiovascular Events: 
Results From the CANVAS Program (Canagliflozin Cardiovascular Assessment Study). 
Circulation. 2018 Jan 23;137(4):323-334. doi:10.1161/CIRCULATIONAHA.117.032038. 
Epub 2017 Nov 13. 
PubMed PMID: 29133604;
PubMed Central PMCID: PMC5777572.


Egileak eta helbidea: Kenneth W. Mahaffey, MD
E-mail kenneth.mahaffey@stanford.edu
 
 Galdera bere hiru osagaiekin:
Gaixoak
Interbentzioa
Alderaketa
Emaitzetako aldagaia
2 motako diabetikoak:
-Lehen mailako prebentzioko taldea: Arrisku kardiobaskular handia.
-Bigarren mailako prebentzioko taldea: bihotz-hodietako gaixotasuna eduki dutenak.
Kanagliflozina 100mg eta 300mg.
Plazeboa
-Bihotz-hodietako hilkortasuna, miokardioko infartua, garuneko hodietako istripua.


Ikerketa:
Gaixoak :
Lehen mailako prebentzio taldea:
Kontrol taldea (N =  2039).
Esperimental taldea (N = 1447).

Bigarren mailako prebentzio taldea:
Kontrol taldea (N =  2900).
Esperimental taldea (N = 3756).

Emaitzak:



HR
NNT/NNH
LEHEN MAILAKO PREBENTZIO TALDEA
ALDAGAI KONBINATUA

0.98 (0.74-1.30)

KONTRAKO ERAGINAK
UGALTZE APARATUKO INFEKZIOAK EMAKUMEETAN
4,81(2,51-9,24)
17(8-41)
 UGALTZE APARATUKO INFEKZIOAK GIZONETAN
3,98(2,6-6,1)
32(19-59).
BIGARREN MAILAKO PREBENTZIO TALDEA
ALDAGAI KONBINATUA

0.82 (0.72-0.95)
137 (88-494)
KONTRAKO ERAGINAK
UGALTZE APARATUKO INFEKZIOAK EMAKUMEETAN
3,98(2,12-7,48)
17(8-45)
UGALTZE APARATUKO INFEKZIOAK GIZONETAN
3,68(2,72-4,98)
36(24-56)
HANKEN MOZKETA
2,07(1,43-3)
22(12-55)
Iruzkinak:
Ausazko saiakuntza kliniko bat da.Sekuentzia ongi ezkutatzen dute.Itsu bikoitza da (ikerlariak eta gaixoak). Botikak itxura berdina daukate.Jadad eskalan 5 puntu ditu.Emaitzak arriskuko Cox ereduarekin aztertzen dituzte.Ez dago heterogeneotasunik.
Bigarren mailako prebentzioan, nahiz eta aldagai konbinatuan emaitza esanguratsua izan, ez da esanguratsua osagaietan, bihotzeko infartuan izan ezik eta oso alde txikiagatik (0,63-0,99).
            Emaitza hauekin ezin daiteke gomendatu Kanagliflozina 2 motako diabetikoetan bihotz-hodietako gaixotasuna ekiditeko,onurak txikiak baitira,kontrako eraginak larriak eta sarriak dira eta salneurria altua da.
Aztertzailea : Mikel Moreno.
Laguntzaileak: MBE-Osatzen taldea.
Data: 2018-04-09



2018-04-03

LEHEN ARRETA MAILAren gorabeherak eta hausnarketak

Marrazkia hemengoa da 
Duela hilabete batzuk Lehen Arreta Arnasberritzen (LAA) mugimendua sortu zen  osasungintzako maila honetan aspaldi honetan bizi ditugun gorabeherei irtenbide bat bilatzeko asmoarekin. Hori dela eta, hausnarketa txosten hau  sortu genuene. (euskeraz; gaztelaniaz)

Gure arteko   eta  Administrazioarekin izan ditugu  bilerak eta pixkanaka, lehen arreta maila hobetzeko bidean  aurrera goazela sinetsi nahi dugu.

Oraingo honetan, hemen jartzen dizuet Osakidetza et Osasun sailak  sortutako eta gure artean eztabaidatzeko bidali digun txostena.  (euskeraz; gaztelaniaz)


Hitza eman digutenez, oso garrantzizkoa jotzen dugu  elkarhizketetan parte hartzea . Iritzi propioaz gain, bi txostenen arteko ezberdintasunak aztertzera gonbidatzen zaitugu.  

2018-02-27

BRONKIEKTASIEN INGURUKO GALDERAK



 KASUA :  Duela 2 hilabete kontsultara etorri zen 86 urteko  eta bronkiektasiak dituen gizonezko bat, esanez, bazeramala bizpahiru egun karkaxa pittin bat ugaritzen ari zitzaiola . Ez zeukan arnasesturik, ezta sukarrik eta karkaxa zuria
Marrazkia hemendik lortu dugu
zen. Itxurak, explorazioak eta konstanteek egoera larri baten aurrean ez geundela adierazten zutenez, karkaxaren kultiboa eskatu nuen. 
Kultiboa negatiboa izan zen eta emaitza jasotzera etorri zenean, hobeto zegoela eta ohikoa den karkaxa kantitatera itzulita zegoela adierazi zidan. Guztia kontutan hartuta ez nion tratamendu berririk jarri.
Neumologak hau jakin zuenean, desadostasuna  azaldu zuen eta Amoxizilina -klabulaniko 8 orduro hartu arazi zion 15 egunetan.
Zuek nola  jokatuko zenuteke kasu honetan?

Kasu honen aurrean funtsezko 2 galdera sortu zitzaizkigun Osatzeneko EOO_MBE taldean. 
1.- Nola antzeman edo definitu bronkiektasien gaizkitze akutua? 
2.- gaizkitze akutu baten aurrean gaudela onartuz, zein eta zein iraupeneko tratamenda da egokiena? 
 1.ari erantzuteko ikerketa transbertsalak edota entsegu klinikoak eta 2.ari erantzuteko entsegu klinikoak beharko genituzke baina bilaketa zabala egin ondoren, ez dugu ikerketa sendorik topatu. Ondorioz, erantzunak adituen adostasunaren bidez erabakitakoak  direnez, oso posible da etorkizunean estudio berriek kontrakoa adieraztea .

Gaizkitze akutuaren diagnosia, pazienteak aipatzen dituen sintomen baturak eta  artatzen  ari den klinikoaren iritziak eraikitzen du. Antibiotikoa ematea erabakitzearren, espektro zabaleko amoxizilina /klabulanikoa dosi altuetan aukeratzen da eta gehienetan 10-14 egunetan hartzea gomendatzen da.
Erantzunaren xehetasunak ezagutu nahiez gero, sakatu hemen 

2018-02-21

D BITAMINERIK BEHIN ETA BERRIRO BUELTAKA

Irudia hemengoa da 


2010ean gai honi buruz sarrera hau egin genuen ; bertan, D bitamina modan jartzen ari zela azaldu    genuen eta balore normalen tarteetan  aldakortasun handia zegoenez, itxarotea gomendatu genuen .
 Ikusten denez, D Bitamineren maila ezagutzeko laborategirako eskaerak goruntz doaz etengabe. 
Rafa Bravok bere blogean egindako sarrerak informazio ona dakar gai honekin lotuta.
Berak dio denok, mediku eta pazienteek, D Bitamenarekiko  gogo handi hori baretzen utzi behar dugula Nere ustez, pazienteek ez lukete eskatuko ez bagenu gu geok , farmazia-industriak eta komunikabideek azaleratu .

2018-01-18

GRIPEA ETORRI DELA ETA???



Merezi du blog honetan esaten dutena irakurtzea 

Ezin da hobeto eta argiago esan 

Beldurra sartzeak ez du ezer laguntzen 
 

2017-11-27

LEHEN ARRETA ARNASBERRITZEN mugimendua

 

Lehen arreta mailan antzematen da kezkak daudela   eta honen inguruan, talde batek honako txosten hau sortu du .

 Irakurri ondoren ados bazaude jartzen duenarekin , eskertuko genuke zure oniritzia ematea hemen  

2017-09-26

ESKERRAK DENOI



Kaixo lankideak eta besteak .
Argitaratu dudan gutunean azaltzen den galderari,  dagoeneko 1644 lagunek erantzun dute  eta hauetatik %99.5ek kontakizuna partekatzen dutela diote .

Hasteko eskerrak eman nahi dizkizuet izenpetu duzuen guztioi.

Jakingo duzuen bezela, sare sozial, egunkari eta irratietara zabaldu da, hasiera batean medikuen artean soilik zabaltzea   nere asmoa  bazen ere.
Gutunak egin duen bidea ez da nere erabakia izan. Momentu askotan gaindituta sentitu naiz baina jaso ditudan elkartasun mezu pilak asko lagundu naute.

Elkarhizketa bat baina gehiago eskatu dizkidate komunikabideetatik eta guztiei berdina esan diet : Idatzitakoa adibide bat besterik ez da eta hor adierazten den arazoa ez da pertsonala baizik eta orokorrean lehen arreta mailakoa. 
Aspaldi antzeman dugu norabide ezean gabiltzala eta lehen mailako  narriadura  areagotzen ari dela.
Denok gara honen erantzule eta denok dugu zeregina, politikoen apustu berezitik hasita  profesionalen eginbeharretaraino. 
Borondatea eta hitzegitea da behar dena
 

2017-09-10

GAINEZKA LEHEN ARRETAN : KONPONDU BEHARKO DUGU EZ?

Aspaldi honetan , lanak eta zentzugabekeriak gora egin dute lehen arretan  eta ez dugu astirik taldean elkartu eta, bilaketa bibliografiko eta artikuluen azterketa kritiko bidez gure galdera klinikoei erantzuna emateko. 

Duela gutxi , lan egun gogor horietako baten ondoren  gainezka egin nuen eta  idatzi bat sortu nuen. Zoritxarrez, ohikoa eta orokortuegia  bihurtzen ari den egoera dela uste dut. Nahi eta nahi ez, konponbidea bilatzeko unea iritsi da!

Gutunaren bukaeran, adierazten dena partekatzen duzun edo ez esateko aukera daukazu

 GAINDITUTA  SENTITZEN DEN MEDIKU BATEN GUTUNA

 Ina Idarreta, lehen mailako arretako familia medikua naiz,duela 35 urtez geroztik eta azken 27ak leku berean eman ditut goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitarteko ordutegian. Kontakizun hau nire antzeko lana egiten duen edonork berdin-berdin idatz zezakeen, edozein dela bere adina, eskarmentua, lanlekua edo kontratu mota.
Nere asmoa da, atxikidurak jasotzea eta dagokionak benetan jakin dezan ez dela arazo partikular bat edo egun bateko kontua; izan ere, profesional askok dugu arazo berbera eta arazo honek errespetua, aintzat hartua izatea eta konponketa eskatzen du....


Gutun osoa-galdetegia Euskeraz



Carta-Cuestinario Castellano 

2017-08-23

MINFULLNESSeko saio motzaren eraginkortasuna Osasungintzan

Marrazkia hemendik lortu dugu

MINDFULNESSen definizioa wikipedian agertzen den moduan honako hau da :
El mindfulness moderno está basado en la meditación Vipassana, una antigua técnica de meditación de la India que consiste en "tomar conciencia del momento presente", "tomar conciencia de la realidad".
Consiste en prestar atención, momento a momento, a pensamientos, emociones, sensaciones corporales y al ambiente circundante, aceptándolos, es decir, sin juzgar si son correctos o no. La atención se enfoca en lo que se percibe, sin dar pie a rumiación, definida esta última como la preocupación excesiva por los problemas y sus posibles causas y consecuencias, en vez de estar dirigida a buscar soluciones.
    Bideo honetan Kabat_Zinn J adituak ederki azaltzen du (azpitituluak euskeraz edo gaztelaniaz jarri daitezke)

Alerta bibliografiko  batean  artikulua hau  topatu dut eta hemen azalduko dut egin dudan irakurketa kritikoa 
Gilmartin H,2017, Brief Mindfulness Practices for Healthcare Providers - A Systematic Literature Review.Osasungintzan praktikara eramateko oztoporik handienetako bat  denboraren beharra denez, azterketa sistematiko honek saio motzen eraginkortasunaren ikuspuntutik abiatu da


  • Bilaketaren azken eguneraketa 2017ko ekainaren 24ean egin dute.
  • Mota ezberdinetako ikerketak hartu dituzte kontuan(entseguak, kualitatiboak,..) 
  • stressa pairatu dezaketen populazioan oinarritu dira.
  • 4 ordutik beherako parte-hartzeak aztertu dira: meditazioa,erlajazioa, yoga etabarreko jarduerak. 5-20minutuko eguneroko saioak edo 30'astean behin.Bataz bestekoa astean bitan. %65ek 8 asteko etxeko saioak ere, CD grabazio bidez. Aldakortasun handia antzeman dute. 
  • Saioekiko atxikudura estuio batek bakarrik aztertu du.
  • ongizatea (norberak antzematen duena )eta ibileraren(testak, notak,..)  neurketa izan dira emaitzarik  garrantzizkoenak .
  • 3 ikertzaile  eta beraien adostasun-ezadostasuna Kappa indize bidez aztertu dute .Alborapen arriskua ere aztertu dute : ikerketa kuantitaboen kalitatea erdi mailakoa dela eta kualitatiboenena baxua antzeman dute .  Heterogeneotasuna ez dute aztertu.
  • 14 estudio guztira. Tamaina 10-245ko tartekoa ;%78 emakumezkoak. gehinetan mindfulness saioa erizainak edo erizain ikasleak gidatutakoa. Kappa 0.91.Laburpena narrazio moduan egin dute .
  • Metodologikoki ondo egina da azterketa sistematikoa 
EMAITZAK

Ongizatea : gehienetan hobekuntza esanguratsua antzeman da  stress edo  antsietate mailan.
Ibilbidea: 2 ikerketek soilik  aztertu dute . Minfulnessek ez du antsietatea , depresioa edo memoria hobetu.

ONDORIOAK 
Metodologikoki ondo egina dagoen azterketa sistematiko honen arabera Mindfulnesseko saio motzak eraginkorrak izan daitezke stressa eta antsietatea gutxitzen baina estudioen kalitate eskasak eta tratamenduen aldakortasunak gomendio sendoa ematea oztopatzen dute.
 Ikerketa batzuk proposatzen dute jarduerak lehen mailan egiteko  irisgarriak direla  uste  dugu(ikusi 1taula) eta ikerketarako bide interesgarria  dela ere.