2010-11-21

Blog zaleen topaketa Bilbon


Aurreko larunbatean , azaroak 20ean,Rafa Olalderi esker ,Bilboko mediku elkartean eman genuen goiza blogzale talde batek beste blogistalari aditu batzuen azalpen ederrak entzuten Blogosfera vasca jardunaldietan .Hor ikusi genuen zenbat lagunek buruari lana eman eta zein ideia erakargarriak sortzen dituzten, pazienteei zuzendutako blogak adibidez. Mila esker guztiei eta bereziki
Salvador Casadori madrilgoa izanik filminak euskeraz ere egiteagatik

marrazkia hemengoa da

2010-11-19

Talde terapia Errioxan





Argazkian gauden talde honetakoen asmoa,nolabait esateko,laneko relazioaren tentsioak baretzea izan da.Jai egunak,egiten dugun lanarekin konparatu ezkero,gutxi ditugunez,egokia deritzogu bidai desberdinak antolatzea.Oraingo honetan,irteera egun batekoa izan da,eta bodega batera:oso ona esperientzia.Hurrengo batean,aste bukaera baterako eginen degu.Pentsaturik degu,mendi irteera bat,beste bodega batera ere bai......Guztia hau osasungarria denez ,Osakidetzako lankide oroei gomendatzen dizuegu!!







2010-11-13

Fibrilazioa /antikoagulazioa/antiagregazioa onurak eta kalteak


Aurikular fibrilazio baten aurrean antikoagulazio edo antiagregazioarekin hastea ez da erabaki erreza izaten sarritan .Iktus edukitzeko arriskua neurtzeko eskala ugari dago eta horien artean CHADS2 edo berria den CHADS VASc erabiltzea lagungarria izan daiteke .Danok dakigun bezela, tratamendu hauek odol-jario arriskua ere badakarkite eta arrisku hau neurtzeko eskalak ere badaude ;horietako bat HEMORRHAGE2 da

Andaluzian txosten interesgarri bat argitaratu dute eta oso lagungarri izan daitekeen laburpen hau bertan dago .

2010-11-08







Aurreko sarrerako hanka-sartze txiki bat zuzendu nahi dugu gaurko honetan . Gaiari buruzko entsegu klinikorik ez zegoela genion baina egon badago. 1999an argitaratutako idazlan kaxkar xamar batek dio ,berdin dela %70 alkohol propilikoarekin zulatze lekua garbitzea edo garbiketa egin gabe zulatzea. Ondorioz ,gomenda dezakegu indar handixeagoarekin garbiketa ez egitearen alde.

2010-11-02

Beharrezkoa al da larru garbiketa egitea edozein orratz zulaketaren aurretik?


Ohikoa da erizaintzako ikasketetan, edozein zulatze aurretik antiseptikoarekin larrua garbitzea ezinbestekoa dela erakustea adibidez injekzioak jartzerakoan edo odola ateratzerakoan.
Aldakortasun handia nabarmentzen da lehen mailako osasun zentroen artean: batzuek antiseptikoa erabiltzen dute eta beste askok ez.
Bilaketa bibliografikoa egin ondoren ez dugu topatu gai hau jorratzen duen entsegu klinikorik baina gure zentroko esperientziak dio urtetan ez dugula arazorik eduki antiseptikorik ez erabili arren.
Aldiz, ebakuntzetan edo hemokultibotarako lagina ateratzerakoan aurkituriko argitalpen gehienak klorhesidrina %2-ren alde daude iodoarekin konparatuz.

2010-10-29

INHALADOLERAK ERABILTZEN IRAKASTEAK MEREZI DU


LEHENDABIZIKO ASISTENTZI MAILAN EGINDAKO ENTSEGU KLINIKO BATETIK HOLAKO EMAITZAK ATERATZEN DIRA.
POPULAZIOA :INHALADOREAK ERABILTZEN DITUZTEN BGBK(BIRIKETAKO GAIXOTASUN BUTXATZILE KRONIKOA)DUTEN GAIXOAK .
INTERBENTZIOA : ERAKUSTEA NOLA ERABILTZEN DIRA INHALADOREAK ETA PRAKTIKOKI AKATSAK ZUZENTZEA BI SESIO MOTZETAN ,ERIZAIN BATEK EGINDA.
EMAITZAK BODE INDIZEAN(BODY-MASS INNDEX,AIRFLOW OBSTRUCTION ,DYSNEA AND EXERCISE CAPACITY)NEURTUAK DAUDE ETA NAHIZ ETA OSO HANDIAK EZ IZAN ,ESTADITIKOKI ESANGURATSUAK.GEHIEN BAT DISNEAREN SENZASIOA GUTXITZEN DA.
IKERKETA HONEN MUGAK : ENSEGUAREN BI TALDEEN ARTEAN DIFERENTZIAK DAUDE ETA POULAZIOA OSO BEREZIA DA (ADIBIDEZ 50%ANALFABETOAK )
KOMENIGARRIA IZANGO LITATEKE IKERKETA GEHIAGO BURUTZEA

2010-10-27

Oxigenoa eta Bihotzeko Infartuan


Orain arte O2 jartzea bihotzeko infartu kasuetan ohikoa da gure artean. Cochranen argitaratu berri den azterketa sistematiko honek dio, gaur arte ditugun datuekin ezin dela baieztatu O2 jartzea kasu guztietan ona denik eta are gehiago kaltegarria izan daiteken zalantzak ere badaude ; ondorioz, behar-beharrezkoa dela entsegu kliniko on bat egitea.
Blog honetan eskura dugu gaiari buruz Europa mailan onartutakoa(txostena ingelesez eta laburpena gazteleraz )