2011-02-11

6 orduko muga egokia al da zauriak josteko garaian?


Orain arte zauri baten aurrean sei ordu pasaz gero ez josteko esan digute infekzio arriskuagatik. koorteko aurrikuspen ikerketa honek esaten du denbora ez dela faktore adierazgarria baina bai zauriaren kokapena (batez ere gorputz-enborrean eta hanketan), bere luzaera eta pertsonen adina.

2011-01-20

Metformina eta B12 Bitamina






2010ean argitaratu eta metodologikoki ongi dagoen entsegu kliniko batek dio Metformina denbora luzean hartzen dutenen artean B12 Bitamina maila gutxitu egiten dela eta tarteka neurketak egitea merezi ote duen aipatzen dute ,gutxitze hori zuzuentzeko . Murtziako PREEVID zerbitzuak ederki laburtu du gai hau.

2011-01-03

urte berri on









Egunon : bolara txarra daramagu...ordezkapenik gabe, eguneroko agenda beteak...denbora exkasa talde lana egiteko .
Jai hartu dugu gure arteko bileretatik Urtarrilaren 18rarte .
Urte berria asmo ederrekin has dezagun, Laura lagunak bidalitako filmina hauetan adierazten den bezela

2010-12-20

D bitamina "modan " jarri da



Azken aldi honetan D Bitamina gero eta maizago ikusten ari gara espezialista batzuen analisi eskaeretan ( ondorioz tratamenduak noski) . Kanadan egindako gida honek alde batetik dio ez dela ongi ezagutzen zein den odoleko D bitaminaren maila aproposa ezta gehigarrien beharra ere;
bestalde baheketa egitearen aurka azaltzen da . Hori dela eta, Donostia ospitaleko laborategian egin dugu kontsulta eta Kanadakoekin ados egoteaz gain hau diote : gaur egun D Bitaminaren neurketa bateraturik ez dago , laborategi ezberdinetako emaitzak ez datoz bat eta teknika berriak aztertzen ari direnez , jarrerarik egokiena itxarotea da.

2010-12-05

Sulodexida "ahaztutako" botika?

Paziente bati Sulodexida hartzen jarraitzeko agindu dio zirujauak ultzera benosoa sendatu ondoren . Horrek eraman gaitu botika honen eraginkortasunaren errepasoa egitera .
Harenberg -ek 1998an azterketa sakona egin zion botika honi.

Clinical Evidence-k dio eraginkorra dela ultzera benosoen sendaeran , 4 entsegu klinikotan oinarrituta (Coccheri,Scondotto,Kucharzewski, Zou Y-X ) Ultzera sendatu ondoren sulodexidarekin jarraitzeko ez dugu proba zientifikorik topatu .

Zainetako tronbosi sakonetan Lasierra Cirujedak dio 3 hilabetez erabilita antikoagulazioaren baliokidea dela (gure ustez lagina txikiegia da hau adierazteko) eta Errichik dio , 6 hilabeteko antikoagulazioaren ondoren Sulodexida 30mg/12 orduro 3 hilabetetan hartzeak,hurrengo 2 urtetako tronbosi berritzea saihesten duela ezer ez ematearekin alderatuta :TBK11(6-35)
Arteriopatia periferikoa duten gaixoetan berriz,ikerketa ugari dago (Gaddi,Girolami,Cocheri) eta minik gabe ibiltzeko tartea handitu dezakela diote










Origen de la imagen

2010-11-30

Mamografiak BAI al EZ?


Besteen blogei begiratu bat ematen, Rafa Bravok egin duen sarrera hona ekartzea interesgarria iruditu zait .Bertan dauden loturak irakurtzeak, ausnarketara gonbidatzen gaitu.

2010-11-22

CONDOR IKERKETAK



CONDOR ikerketak Celecoxib 200 mg/12 ordutik behin eta diklofenako 75 mg/12 ordutik behin + Omeprazola 20mg alderatzen ditu artrosia edo artritis reumatoidea duen gizakietan . 6 hilabetetan liseri aparatuko odoljarioak, buxadurak edo anemia jasotzen ditu funtsezko emaitzen artean. Celecoxib-aren alde erabakitzen du TBK(NNT) 37(25-86) izanik.





Taldean azterketa kritikoa egin ondoren kalitate oneko ikerketa dela ebatzi dugu baina aipamen bat egin nahi dugu: populazio berezia sartu dutela ikerketan ; guztiak H. pylori negatiboa dutenak, bihotzeko ezintasuna eta antiagreganteak hartzen dituztenak eta odol jario arriskua handia dutenak ez daudela barne eta sortzen dituzten kardiobaskular arazoak ez dituztela kontutan hartu emaitzen artean.