63 urte eta osasuntsua den paziente bati, dentistak, inplanteak egin behar dizkiola eta, EKG, torax erradiografia eta analisia eskatu dizkio.
Harridura sortu digu eskaera honek eta, besteen artean, Up To Date-k, Ostebak eta Europako eta Kanadiako gidek zer dioten begiratzen aritu gara.
Aldakortasun handia dago gomendioen artean, txosten honetan ikusi daitekeen bezela .
Gehienek diote, kasu honetan, ebakuntza aurreko azterketarik ez dela egin behar, arrazoi hauek direla medio:
1.-Arrisku berezirik gabeko pazientea da (ASA 1)
2.-Arrisku baxuko ebakuntza da.
3.-Anestesia mota
Ostebak, ordea, ebakuntza mota kontuan ez du hartzen eta 60 urtetik gorakoen kasuan, analisia (Hb, Hto, kreatinina, gluzemia), EKG eta torax Rx egitea gomendatzen du.
Ebidentzian oinarritutako osasungintzaren (EOO)irakaskuntza eta praktika uztartzeko asmoarekin sortutako bloga .Bide batez , euskera sustatzeko asmo xumea.
2012-08-08
2012-08-07
K
Bitaminarekin bueltaka.
Duela
bi aste Juanek 8ko INRa zuen, sintron hartzen du eta ez zuen odol jariorik, egun hortako dosia ez hartzeko
eta paperaren arabera tratamendua jarraitzeko esan genion. Zuzendu ondoren, ea
beste doktoreak noizbait odoljarioa ekiditeko jarri zion Bitamina ez al genion
eskeiniko galdetu zigun, eta duda sortu
zitzaigun, K Bitamina eman behar al diogu?
Bilaketa egin ondoren UpToDate,
Chest
, eta Pubmed en erantzunak zentzu berean doaz, alegia, 4-9 arteko
INRa eta odoljariorik gabekoek, ez dute K
bitaminarik behar, baldin eta
azenokumarol hartzen badu. Izan ere, azenokumarolen efektua warfarinarekin
alderatuz motzagoa da (8-12ordukoa), beraz botika egun batean erretiratzearekin
INRa zuzendu daiteke. K Bitamina
jartzeak maila azpiterapeutikoetara
eraman gaitzake gainera.
Warfarinarekin
berriz ez dago akordiorik datu baseetan, batzuk ematearen alde,
besteek aurka.
2012-07-23
PROSTATAKO MINBIZIA ebakuntza bai ala ez?
Marrazkia hemengoa da
Fisterrako galdera kliniko sailean 2009an txosten hau argitaratu genuen non hau ondorioztatu genuen : prostatako minbiziaren baheketan ,PSA egitearen onuren eta kalteen arteko oreka ez da garbia .
PSA 4tik gora dutenen artean minbizia antzematen da batzuetan eta hauetatik %90ei ebakuntza egiten zaie . Ebakuntza egitearen aldeko onurak garbiak dira? Galdera honi erantzuteko Bill-Axelson 2011 eta Wilt 2012 ean argitaratuatako entsegu klinikoak aztertu ditugu.Ondorio kontraesanak azaltzen dituzte .1.ak alde eta 2.kontra .
Lehen arretan ez zaigu ea inoiz suertatuko erabaki hau hartzea baina bai komeni zaigu jakitea zer esaten den literaturan .Ongi etorriko zaizuelakoan ,hemen dituzue 2 ikerketa hauen azterketa kritikoa (Bill-Axelson ,Wilt)
2012-07-19
Ez gabiltza alperkerietan eh?

Hemen gara aspaldiko partez ....Oporrak , ordezkapenik ez ...beste eginkizunak... taldea biltzeko zailtasunakin gabiltza. Tira! ahaleginduko gara blogeko sarreren bat prestatzen !.
Ekainean SEMFYC-ek Bilbon antolatu zituen jardunaldiak eta bertan Bilaketa bibliografikoa egiten ikasteko tailerra ematea suertatu zitzaidan , Donostia Ospitaleko Liburuziana den Eukene Ansuategirekin batera . Oso aberasgarria izan da elkarlana, berak tresnak ondo menperatzen dituelako eta ni medikua izanaz ,ikuspegi klinikoa erantsi ahal izan dudalako . Lotura honetan erabilgarriak izan daitezken tresnak bilatu ditzakezue.
Marrazkia hemendik lortu dugu
2012-06-12
BELAUNEKO ARTROSIA eta ARIKETAK
Kondromalaziak sortzen duen mina,ariketak eginez
gutxitu genezakeen izan zen hasierako gure galdera .
| Argazkia hemengoa da |
Kondromalazia
hitza bilatzerakoan Patellofemoral pain Syndrome –ra bideratu
gaitu gehienetan eta kasu
hauentzako Linchoten
R-k 2009an argitaratutako entsegu klinikoak dio ariketa ikuskatuak
eranginkorrak direla mina gutxitzen 3 eta 12 hilabetetan baina ez erabateko sendaeran. Entsegu
honetako paziente gehienak gazteak eta kirolariak ziren .
Lehen mailan jarduten
dugunontzat sarritan, belauneko
kondromalazia artrosiarekin
lotuta dago eta ariketak egitea mesedegarri izan daitekeen ala ez galderari
erantzuten dion Jansen-en
2011ako azterketa sistematikoaren irakurketa kritikoa egin dugu .
-
Kalitate aldetik ongi egina dagoela iruditu
zaigu naiz eta heterogeneotasuna aztertzen ez den gehiegi saiatu .
-
12 entsegu kliniko bildu ditu , erdiak
kalitate baxukoak.Jarraipena 3-12 hilabetekoa.
-
3 ariketa mota alderatu ditu :a)
Kuadrizeps-aren indartzea
b) a+ariketa aerobikoa
c) b+
mobilizazio pasiboa
EMAITZAK : 3 ariketa motarekin hobekuntza
sumatu dute pazienteek (min gutxiago ),azkeneko aukerarekin gehienbat
baina ezberdintasuna ez da esanguratsua
estatistikoki (Aautoreak diote 3.aukera
dela hoberena (p < 0.03
) baina 2.figuran ikusi
dezakegu konfidantza tarteak
gainjarri daitezkela
2012-05-07
UROKULTIBOAREN DEFINIZIOA
![]() |
| Argazkia hemengoa da |
Emaitzak dio E Coli 10000UFC/ml dituela eta Antibiograma egin didate .
Harritu egin nau honek eta Up To date-n(1) begiratu dut : Sintomak eta pixean leukozitoak dituztenetan urokultiboa positiboa dela esan dezakegu UFC ≥ 10 2 / ml dagoenean
(1)DEFINITION OF A POSITIVE CULTURE — The standard definition of a positive urine culture is ≥105 CFU/mL together with pyuria (eg, leukocyte count ≥105 WBC/mL). Normal values in a noninfected midstream, clean-catch sample are <105 colony-forming units (CFU, primarily due to contaminating Escherichia coli) and <10,000 leukocytes per mL of urine [3-7]. Contamination in the absence of UTI is typically suggested by high CFU counts without significant leukocyturia in a patient with no urinary tract symptoms such dysuria, frequency or fever.
However, this definition does not apply to all patients. If fecal contamination has been ruled out, a lower colony count (>102/mL) may be indicative of UTI. This was best demonstrated in studies in women who had dysuria and frequency but a midstream culture contained less 105 CFU/mL [1,8,9]. This condition had been called the acute urethral syndrome [1]. In one study, for example, 42 such women (most of whom had ≥102 CFU/mL on culture of a midstream specimen) who also had pyuria underwent suprapubic bladder aspiration. Thirty seven had a positive aspirate culture: 24 E. coli, 3 Staphylococcus saprophyticus, and 10 Chlamydia [1]. All of these women responded to appropriate antimicrobial therapy. In comparison, a positive culture was very uncommon in women with similar symptoms but no pyuria.On the basis of these findings, it has been suggested that a CFU count ≥102/mL be considered positive on a midstream urine specimen in women with acute symptoms and pyuria. It has been estimated that 88 percent of such women have a UTI
2012-04-09
TRIMETAZIDINA eta BIHOTZA
marrazkia hemengoa da Kardiologoak jarri berri dion Trimetazidina-ren eragina galdetu zidan orain dela egun batzuk , kardiopatia iskemikoa(angina egonkorra) duen paziente batek . Beste pilula bat hartzeko gogo gutxi zeukan alde batetik eta bestetik bera ongi sentitzen da..orduan zertarako erantsi 3pilula egunean (8 orduro baita!)
2005ean Ciapponi-k Cochrane azterketa sistematiko batean eragingorra zela zion ,baina entsegu luzeagoak behar zirela ere esaten zuen
Pub med-en topatu dugu Danchin N 2010ko metanalisia .Trimetazidinaz gain,angina aurkako diren beste botikak ere aztertzen ditu ,baina ez , bihotzeko maiztasunean eraginkorrak direnak (betablokeatzialeak, ez dihidropiridinikoak ,Ivabradina)
218 entsegu hartu ditu kontuan(trimetazidinarenak 25) ,erdiak cross-over diseinuarekin ;guztira 19.028pazientekin.4 aste(1-28)bataz besteko iraupena ;laginen tamaina txikia orokorrean (mediana 30) Trimetazidinaren dosi aldakorra 60-140mg/24orduro. Alderatzaile gisa Plazeboa eta beste antianginoso botikak. Heterogeneotasun handia (I2>%70)
Trimetazidina vs Plazebo
- ariketa fisikoa egiteko gaitasunean 46 segunduko hobekuntza
- 54 segunduko atzerapena angina nabari arte .
- Aste bateko angina kopuruaren gutxitzea : -1.95 (-2.88;-1)
- Aste batean erabilitako nitritoen kopurua gutxitzea -1.57(-2.44;-0.70)
Ezberdintasunik gabe .
Datuak hau diote .Emaitza hauek garrantzitsuak diren ala ez pazienteentzako beste kontu bat da ;beraiei galdetu beharko diegu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


.jpg)