2012-02-02

Bertso saio klinikoa 2012ko Martxoaren 9an


Beste urtetan bezela , aurte ere bertso saio klinikoa antolatu da osasun arloko langile eta ikasleentzat. Oraingo honetan Hernaniko Goiko Lastola Sagardotegian (ereñozu auzoa 89) martxoaren 9an (ostirala) izango da arratsaldeko 18.30tik aurrera .



Izena emateko:
epea : Otsailaren 29arte
Nola: e-postaz HDO.ABIAN@osakidetza.net
irene.gil@osakidetza.net
Telefonoz 943-007356 (8:00-15:00)
Parte hartzeko bi aukera daude :bata txapelketa ,3ko talde bat osatuz eta bestea ikusle gisa .Bat edo beste ,izena ematerakoan jakin arazi beharko da .Izena bakarka emango da .
Saioa hasi aurretik afariaren balioa eman behar da eta 35 eurokoa da .

2012-01-17

Botika eta Osasun produkutuen informazioa edukitzeko eskubidea


Balearretan Gestore batek farmazilari bat kaleratu du eta El comprimido bloga itxi arazi du SYSADOAS botikei buruz egindako azalpenengatik . Hemos leido blogean oso ongi laburbilduta dago



Erkide hartako Familia medikuen elkarteak idatzi hau kaleratu du ;goiz berdinean erantzuna jaso zuen .Hemen duzue osasun langile- blog zale batek bultzatu duen ekimenaren txostena . Bukaeran datozen loturak oso interesgarriak dira


Gertakizun honen aurrean hau diogu gure taldekideak :


Botika eta osasun produktuei buruzko informazio zientifikoa, eguneratua eta objetiboa, administrazioaren arduraz gain, Osasungintzako langileen eskubidea da eta Blog honen egileak gure aurkako iritzia azaldu nahi diogu eskubide honi mugak eta oztopoak jartzen diharduen edonori .


2012-01-05

BOTOX MIGRAINA KRONIKOETAN

Marrazkia hemengoa da
Paziente batek aipatu dit neurologoa ari zaiola Botox injekzioa jartzen bere migrainak prebenitzeko eta horri buruz zerbait entzuna nuen galdetu dit.
Ba dirudi Botox -ek ez duela eranginkortasunik erakutsi noizbehinkako migrainetan.Inglaterran duela gutxi eman diote baimena migraina kronikoetan erabiltzeko .Espainian ,Botox-en fitxa teknikoan ez dator indikazio hau.

Migraña kronikoa
  • Buruko mina migrainosoa edo tentsionala hilean 15 egunetan eta 3 hilabetetan gutxienez
  • Aura gabeko migraina hilean 8 egunetan gutxienez
Botox -en eraginkortasunaren datuak 2 entsegu klinikotik datoz ( PREEMPT Dodick 2010) 1384 migraina kronikoa zuten pazienteei ,12 astetik behin AToxina botulinikoa 155U edo plazeboko 31 injekzio lepo eta buruko 7 leku jakinetan jarri ondoren , toxina taldean bataz besteko buruko minaren maiztasuna gehiago jaitsi zen (-8.4 vs -6.6 p<0.001) 24.astean .Buruko minaren maiztasuna erdira jaitsi zen paziente kopurua ere handiagoa izan zen toxina taldean (2. mailako aldagaia) %47.1 vs 35.1.
Ondorio kaltegarriak ugariagoak izan ziren toxina taldean %29.4 vs %12.7 eta horietatik serioak %4.8 vs %2.3

2011-12-23

TRIGEMINOAREN NEURALGIA ETA AKUPUNTURA


Karbamazepina hartu ezin duen paziente batean, akupuntura erabilgarria den edo ez aztertu nahi izan dugu. Bilaketa zabala egin ondoren (up to date, clinical evidence, cochrane, embase, medline, trip database..) azterketa sistematiko bakarra (Hua Liu 2010) aurkitu dugu akupuntura karbamazepinarekin alderatzen duena eta irakurketa kritikoa egin ondoren hau esan dezakegu:
kalitate oneko idazlana dela baina aurkitu dituzten entsegu klinikoak oso kalitateko txarrekoak dira. Badirudi akupunturak karbamazepinaren antzeko eraginkortasuna duela baina gomendio sendo bat eman ahal izateko metodologikoki hobeto egindako ikerketak behar ditugu.

Marrazkia hemengoa da:

2011-12-07

KORTIKOIDEAK ERREDURETAN





Gure eskualdean erredurei buruzko protokolo bat egin nahiean dabiltza eta erredura arinetan kortikodeak erabiltzeari buruzko ebidentzia bilatzeko eskatu digute .
Marrazkia hemendik atera dugu

Literaturan ikusi dugunez , eguzkiak erangindako erredura arinetan erabiltzen da baina bilaketa zabala egin ondoren topatu ditugun entsegu klinikoak kalitate txar-txarrekoak dira eta ezer gutxi argitu dezakete gure zalantza.
Laburbilduz,gaur egun ez dago proba sendorik kortikoideak erabiltzeko erredura arinetan

2011-11-18




BA DAGO BURRUNBEN (AKUFENO,TINNITUS) AURKAKO TRATAMENDU ESPEZIFIKORIK ?


Burrunben aurkako botika eraginkorrarik dogoenik , ebidentzi argirik ez dago. Ez bada beste gaixotasun tratagarriaren ondorioa (Menière, tumorrak, traumak ...)


Hala ere , batzutan Depresio edo Lo ezarekin elkartzen da, eta orduan Depresioaren Aurkako Botikak (DAB) eta Lo Egiteko Botikak bizi kalitatea hobetzen dutela dirudi. (GRADE 1B ) UP TO DATE . Dena den 2006ko Cochrane Errebisio batean DABek ez dute ematen efektu garbirik.


Burrunba Berrezitze Terapia (Tinnitus Retraining Therapy) -2010eko Cochrane Errebisioa- eta Portaera -Kognitibo Terapia (Cognitive Behavioral Therapy)-2007ko Cochrane Errebisioa- gaixo hauen bizi kalitatea hobe dezakete (ez burrunba).


Beste tratameduek ez dute eragikortasunik frogatu (basodilatadoreak, gabapeptina,bitaminak, terapia alternatiboak...)

2011-11-17

GRIPEAREN AURKAKO TXERTOAREN ERAGINA

Osatzeneko Ebidentzia taldeko kideek aztertu dugu gai hau eta txerto honen eraginkortasuna zihurtazteko ikerketa gehiago eta hobeagoak behar direla ondorioztatu dugu Argazkia hemendik lortu dugu