2015-05-03

TIOTROPIO-a ASMA KASUTAN ERABILGARRI?

TIOTROPIOA iraupen luzeko eranginkortasuna duen antikolinergikoa da .ASMA dutenen kasuan zein paper duen  aztertzea da Rodrigo G.J-k argitararatutako kalitate oneko idazlan honen helburua. 

Marrazkia hemendik atera dugu 
ASMA buxadura itzulgarria duen gaixotasuna da ; proba bronkozabaltzaile positiboa du ( FEV 1 aldaketa >200ml+ %12ko hobekuntza ) Asmaren larritasuna GINAk erabiltzen dituen irizpideen arabera definitu dute. 




3 tratamendu protokolo aztertu dituzte baina kontuan izan behar dugu fitxa teknikoan c.besterik ez dela onartzen 
a)asma moderatua dutenen artean tiotropioa edo plazeboa kortikoidea hartzen ari direnei erantsi
b)tiotropioa+kortikoidea vs  LABA+kortikoidea

c)kortikoide+LABA+Tiotropioa vs kortikoidea+LABA .
Gehienetan Tiotropioa RESPIMAT formatuam( 5 microgr) erabiltzen dute

EGILEEN KONKLUSIOA
 Antzeman daiteke Tiotropioak salmeterol adinako eraginkortasuna duela eta plazeboa baina hobeagoa dela asma moderatu eta larrien kasuan 
 Estudioari buruz zehaztasun gehiago jakin nahiez gero, sakatu hemen 

SIGN, NICE eta GINAkoek ere, euren giden azken eguneraketetan, onartzen dute Tiotropioaren erabilera asma kasu batzuetan, . 
Hau  da:
Asma ezbada budesonida 800microgramo(edo baliokidea)+ LABA rekin kontrolatzen, TIOTROPIOA eranstea.
Maila honetan , leukotrienoak edo iraupen luzeko teofilina ere eransteko aukera aurreikusten dute baina euren arteko konparaketik ez dagoenez, estudio hauen  beharra aipatzen dute 
 Rincon de sísifo blogean  gai hau ere jorratu dute( gaztelaniaz )

2015-02-18

Tabakoa erretzea pixkanaka uztea posible da?

Marrazkia hemendik atera dugu 

Orain arte beti pentsatu izan dut tabakoa  egun batetik bestera baztertzea zela modurik eraginkorrena erretzeari uzteko  eta horrela esaten diet tabakoa uzteko laguntza eske etorri izan diren pertsonei .
Gaur jaso dudan alerta bibliografiko batean Ebbert JO-k JAMA aldizkarian idatzi duen artikuluak dionez, tabako kopurua 3 hilabetetan gutxitzea posible da. Egia da, ikerketa honen helburua ez dela hori neurtzea, vareniklina plazebaorekin alderatzea baizik.

1510 lagun zoriz banatu ziren Vareniklina (0.5/eguneko hasieran eta mg1/12orduro mantendu) edo plazeboa 24 astetan hartzeko. Bi taldeetako pertsonen artean ez zen ezberdintasun esanguratsurik nabarmendu hasierako ezaugarrietan.
 Gonbidatutako pertsonen artean ez zegoen gaixotasun kardiobaskularra, biriketako gaixotasun butxatzailea edo osasun mentaleko gaixotasunen bat zuenik. Haurdun edo haurdun egoteko aukera zuten emakumerik ezta ere.
Guztiek jaso zuten erretzeari uzteko  aholku motza  18 zuzeneko elkarrizketa eta 10 dei telefoniko bidez (lan handi xamarra ezta?) eta guztiei   gonbidatu zitzaien ere lehenengo hilabetetan  erretzen zuten zigarro kopurua %50a jaistea, %75a bigarren hilabeterako eta %100ahirugarrenerako.
Aldagai nagusia 15.-24.asteko epean ez erre izana  kontsideratu zuten.
 EZ ERRETZEAREN DEFINIZIOA =aurreko 10 astetan karbono monoxidoa negatiboa  izatea. 

EMAITZAK
Ez erretzea 15-24.asteen artean 
Vareniklinaren taldean %32.1-k lortu zuten  eta plazeboaren taldean %6.9-k
 RR 4.6(3.5-6.1)

Ez erretzea 24-52 asteen artean (2.mailako aldagaia) %27 vs %9.9 
RR 2.7(2.1-3.5)

 Vareniklinaren taldean lagun gehiagok utzi zuten tabakoa 3 hilbete baina lehen (2.mailako aldagaia)

 Vareniklina taldean  esanguratsuki ugariagoak izan ziren ondorio kaltegarriak:
     Goragalea %27.8 vs %9
     Ez ohiko ametsak %11.5 vs %5.8
     Idorreria %5.1 vs %1.8


Ea hurrengo baterako botikarik gabeko  ikerketarik topatzen dugun non tabakoa  pixkanak edo egun batetik bestera uztea alderatzen duen.

2015-01-28

SINTROM behar den tartean duzu?

 Dagoeneko, lehen arretako mailako kontsultetan, Fibrilazio aurikular ez balbularren kasuetan  espezialistak agindutako antigatzatzaile berriak hartzen dituzten pazienteen kasuak azaltzen hasi zaizkugu eta, sarritan, ez dugu garbi izaten zein izan den  SINTROM -a kentzeko arrazoia .

 INFAC honetan argi azaltzen den moduan, antigatzatzaile berriak (DABIGATRAN, RIVAROXABÁN, APIXABÁN) egoera berezi batzuetan baino ez dira erabili behar fibrilazio ez balbularraren kasuan . Azenokumarolarekin, ondo hartu arren, azkeneko 6 hilabetetan INR-a 2-3tartean ezin mantedu izatea  da egoera berezi hauetako bat eta informazio hau lehen arreta mailan daukagu eskura.

 INRaren kontrola  ona ez dela esateko bi  irizpide hauetako bat jarraitu dezakegu
-INR determinazioen %65 baino gutxiago daudenean 2-3 tartean (Rosendaal metodoa erabiltzen ari bagara) 
-INR determinazioen %60 baino gutxiago daudenean 2-3 tartean (kontroll kopurua kontuan izan gabe)

  ROSENDAAL METODOA
INR aren balorea eta kontrolak  zein datetan egin diren hartzen dira kontuan. Elkarren segidako bi determinazioen artean dagoen diferentzia  bi daten artean dagoen egunen kopuruan linealki aldatzen dela onartzen du metodo honek.
Emaitzak erraz lortzearren, hemen duzue KALKULAGAILUA    
     
Explicación en español









2014-12-30

EPLEY maniobra



marrazkia hemengoa da 
Bertigo posizional paroxistiko onbera (Vértigo posicional benigno ;VPB) deritzoguna, buruaren mugimendu azkarren ondorioz gerta daiteken zorabioari da.
Lehen arretako kontsulketan maiz suertatzen zaigu eta  beste tratamenduen artean Epley maniobra egiten dugu; baina zein ebidentzia dago mugimendu honen eraginkortasunari buruz?

 Cochrane datu basean eguneratu  berri de azterketa sistematiko honek  2014 ekaina bitarteko ikerketak bilatu ditu.  11 entsegu kliniko  hartu ditu kontuan ; guztira745 paziente.  Maniobrik gabe edosoilik  botikarekin tratatutakoekin alderatuta, Epley maniobrak erabateko sendaera gehiagotan eragiten du), ia ondorio kaltegarririk gabe,  goragalea izan ezik.
 OR 4.42 (KT 2.62-7.44)

Beraz,  Epley mugimendua edo maniobra egitea eragingorra da .

Bideo honetan ederki azaltzen dute nola egin behar den maniobra

2014-11-21

HEZUERIA eta ALOPURINOLA


80 urtetik gorako  eta 10 botika baina gehiago hartzen dituzten pazienteen  tratamendua errepasatzen ari gara azken aldi honetan , Gipuzkoa eskualdeko lehen mailako botikari taldeak sustzaten  ari diren "depreskripzio" asmo zabal baten parte gisa.
 Hautetako baten kasua aztertzerakoan, beste makina bat botiken artean,egunean 300mg alopurinol hartzen ditu 2009geroztik ; honetaz jabetzeak,  pertsona honek benetan  botika honen beharra duen hausnartzera eraman nau.
2009an ustezko hezueria izan zuen; bere bizitzan 3.aldiz. Sekula ez du Azido Urikoa neurriz kanpo eduki.
HEZUERIA,  Azido urikoa (gatz kristalizatu moduan) artikulazio batean prezipitatzen denean sortutako gaixotasuna da , nahiz eta gorputzeko beste zati batzuetan ere prezipitazioa posible izan (tendoi, belarri eta abarretan). Uratoak giltzaduretan depositatzeak mina eta inflamazioa dakar,.Oineko behatz potoloa da gehien erasandako gorputz-zatia.


Marrazkia hemendik atera dugu 
Hezueriak koadro kliniko bat baino gehiago eman ditzake:, ohikoena eraso akutua baina baita Artropatia kronikoa, Tofoak edo Giltzurruneko erasana 
Eraso akutu baten aurrean, erabateko diagnosia azido urikoko kristalak egiaztatzeak emango luke baina gehienetan,  itxura eta sintomatan oinarritutakoa izaten da diagnosia. Espaniako erreumatologiako elkarteak diagnosi klinikoa egiteko irizpide batzuk erakusten dizkigu. Lehen arreratako interesgarriena 8.taulan erakusten digutena dela ust dut. Hezueria ez dela esateko balio du batez ere (LH-0.01). Hezueria dela esateko,8 puntutik gora izateak ez du hainbeste laguntzen  (LH+ 2.66)

Tabla 8. Regla diagnóstica para Atención Primaria sin análisis de líquido sinovial.


Puntuación
1. Sexo varón 2,0
2. Ataque de gota (autodeclarado) 2,0
3. Afectación de primera articulación metatarsofalángica 0,5
4. Inflamación máxima en 1 día 1,0
5. Eritema sobre la articulación 2,5
6. Comorbilidad: HTA o enfermedad cardiovascular* 1,5
7. Concentración de urato en plasma >5,88mg/dL 3,5
Máximo 13
≤4: Gota improbable
≥8: Gota probable


Krisi unean, Azido uriko maila odol analisietan  baxua izan daiteke %12-43tan; horregatik gomendatzen da 2-3 astetara egitea.
Eraso akutua pasa eta gero ohikoa da datozen erasoak sahiestearren tratamendua jartzea; besteak beste, alopurinola da gehien erabiltzen dena. 
Atera berria  da Cochraneko azterketa sistematiko honek dionez, Alopurinolak urato maila jaisten du baina  dauden datuak, gutxi badira ere, ez dute erakutsi hezueririk sahiesten duenik plazeboarekin alderatuta


Guztia aztertu ondoren, momentuz,  alopurinola ez hartzea adostu dut pertsona honekin , beti ere, okerrera egingo ote duen behatuz noski!!



2014-09-21

SOFOSBUVIR(SOVALDI) C HEPATITISA TRATATZEKO


Osasungintzatik at dagoen batek galdetu digu ea SOVALDI tratamenduaren inguruan sortu den zalaparta izateko arrazoi nahikorik badagoen.
Badirudi ,  gaixoek osasun publiko bidez botika lortu ahal izateko prezioa dela arazoa  . Honen aurrean , gaiak badu  presentzia egunkarietan
Egunkarietan azaldutako berri batzuk  : 1, 2, 3, 4
Gaia konplikatua da eta  jorratu ondoren honako txosten luze xamar  hau egin dugu.


Munduan zehar miloika lagun daude C Hepatitis birusarekin kutsatuak. España kasuan %1.6-2.6a. Birus honen prebalentzia bereziki altua da GIB dutenen artean.
%80ak gutxi gorabehera, infekzioaren ondorioz hepatitis kronikoa garatzen dute; hauetatik %20ak zirrosia eta hauetatik %25ak hepatokartzinoma.
Birusaren 6 genotipo ezberdin ezagutzen dira. Ugariena 1genotipoa da (%60-70).1,2,3 genotipoak %97a osatzen dute. 1b genotipoa da heptokartzinomarekin gehien lotzen dena.

Marrazkiaren jatorria 
Hasiera batean, infekzioa interferonekin tratatzen zuten; geroago Ribavirina erantsi zitzaion eta azken  urteetan Boceprevir, Telaprevir, Simeprevir edo Sofusbuvir erantsitako entsegu kliniko eta kohorte ikerketak ari dira egiten.
2013ko abenduan IparAmeriketako FDAk onartu zuen SOFOSBUVIR, Sovaldi izen komertziala duena,  C hepatitisa tratatzeko, oraingoz Peginterferon eta Ribavirinari erantsita edo Rivabirinari soilik erantsita.
.
JAMA aldizkarian atera berria den C hepatitisari buruzko azterketa sistematikoa (Kohli A.,2014) eta bereziki Sofosbuvirri(Sovaldi) buruzko beste azterketa  sistematikoa Liu X.,2014 laburtuko ditugu hemen.

Hasteko, estudioak denbora laburreko jarraipenekoak direnez, tratamendu hauek hilkortasuna, hepatokartzinoma edota zirrosia  sahiesten dutenik argitzeko ahalmenik ez dute. Kontuan hartzen diren emaitzetatik garrantzizkoenak hauek dira:

·         SENDAERA (CURACIÓN/SUSTAINED VIROLOGYC RESPONSE=SVR12 edo SVR24)  : Birusaren RNA sueroan ez antzematea tratamendua bukatu eta handik 12-24 astetara.
·         RECAIDA/RELAPSE : RNA ez antzematea tratamendua hartzen ari diren bitartean baina berragertzea tratamendua bukatutakoan.

Kohliren estudioa kalitate oneko azterketa sistematikoa da; sofosbuvirrez gain beste antibirikoak eranstea(Boceprevir, Telaprevir, Simeprevir) ere aztertzen dute. Aurretik beste tratamendurik hartutakoak (treated) edo ez(naïve) izatea  eta genotipo mota ere kontuan hartu dute.
Tratamendu proposamen berrien eraginkortasuna,tratamendu klasiko bikoitzarekin (TK) alderatuta (Peginterferon + Ribavirina) aztertu dute. Emaitzak genotipoaren arabera sailkatu dituzte.
Datu esanguratsuenen artean, honako hauek aipatuko ditugu:

a)Sofosbuvirren eraginkortasuna, tratamendu hirukoitza baten barruan,  TKkin alderatuta , 1genotipoaren kasuan  zentratuz 2entsegu kliniko (NEUTRINO,FUSION)eta kohorte batean dago oinarrituta.
SVR12 handiena %90ekoa da baina aurretik tratatu gabekoak dira eta kontrol talderik ez dagoenez, emaitza alboratua izan daiteke.
Haurretik tratatutakoen kasuan  emaitzarik hoberena %73koa da.

b) Sofosbuvir+ Ribavirina(interferon gabe) TKrekin alderatuta 1genotipoan lortu duten emaitzarik hoberena %84koa da baina , berriz ere kontrol talderik ez dagoenez tentuz begiratu behar da.
Emaitzetaz gehiago jaki nahi izanez gero, laburpen taula hemen duzue.

Liu X-en lana kalitate oneko eta meta-analisia egiten duen azterketa sistematikoa  da. Sofosbuvirri buruzko guztira 7 ikerlan aztertzen ditu eta  hiru motatako populaziotan sailkatu dituzte emaitzak:
1.- Aurretik tratamendurik jaso gabekoak eta  orain tratamendu hirukoitza jaso dutenak (Interferon pegilatua+ Ribavirina+Sofosbuvirra)
2.-Aurretik tratatu gabekoak eta orain tratamendu bikoitza jaso dutenak Ribavirina+ sofosbuvirra
3.- Aurretik tratamenduren bat hartutakoak eta orain tratamendu bikoitza jaso dutenak Ribavirina+ Sofosbuvirra.
               

POPULAZIOA
  1
2
3
SVR12
%89 (85-92)
%72 (60-81)
%51 (27-75)
RELAPSE
%5 (3-9)
%27(19-38)
%46 (25-69)
Ondorio kaltegarri
larriak
%4 (2-6)
%3 (2-6)
%4 (2-8)
SVR12  1genotipoan
%87 (82-91)
%73 (56-86)
-----

SVR12 2/3genotipoetan

%94 (85-98)
%81 (34-97)
%62 (38-81)
SVR12
4/5/6genotipoetan

%97 (86-99)
-----
------

7 ikerlanen ezaugarriak eta emaitza guztiak oso txukun jarriak daude idalanean datozen  1. eta 2.taulatan. Hauetan  ikusi dezakezue ikerketa gehienetan zirrosia duten pertsonak kanpoan uzten dituztela,beraz  Sofosbuvirrek hauengan eduki dezaken eraginkortasunari buruz datu gutxi dago eta are gutxiago transplantearen zai edo transplantea jaso dutenen kasuan.

Ikusten duzuen bezela, gaia konplikatua da; gaixotasunak aurpegi asko ditu eta datuak gutxi dira.
Emaitza hauen arabera zerbitzu publikorako jasangarria eta herritarrentzako bidezkoa litzake birusa duen edozeni tratamendua dohainik ematea ?edo hobe litzake aukeratutako batzuei ematea ? Hausnarketarako utziko dugu erantzuna.

2014-09-12

LISERI APARAILUKO ENDOSKOPIAK ETA ANTIGATZATZAILEAK

Galdera hau egin digute: Liseri aparailuko endoskopia bat egin behar denean antigatzatzaileak kendu behar al dira? 
Erantzuna hau da: Liseri aparailuko endoskopia bat egin behar denean antigatzatzaileak kentzearen erabakia onuren eta arriskuen balantzea aztertu behar da. 

Alde batetik antigatzatzaileek eragin dezaketen odol-jarioa eta bestetik antigatzatzaileak uztean sortu daitezkeen konplikazio tronboenbolikoak (1) 
Endoskopia diagnostikoek arrisku bajua daukate. Endoskopia terapeutikoek arrisku handia daukate (2,3) 
Antigatzatzaileak uzteagatik konplikazio tronboenboliko bat edukitzeko probabilitatea gaixotasunaren menpean dago (taula).[4] 
Antigatzatzailea kendu aurretik kardiologo edo neurologoarekin hitz egitea komenigarria da.

 Arrisku gutxiko endoskopietan ez da gomendatzen antigatzatzailea kentzea. 
INR altua badago komenigarria da endoskopia atzeratzea. 
Arrisku handiko endoskopietan antigatzatzailea uztea gomendatzen da, dikumariniko bada 5 egun lehenago, tronbinaren antagonistak egun bat edo bi lehenago giltzurrunaren funtzioa ongi badago.[5,6,7]. 
Mararzkiaren jatorria 

Egileak: Juango Sagarzazu. Mikel Moreno. Data: 2014ko irailaren 9a

Bibliografia  ikusteko hemen klikatu