2012-03-17

OSTEOPOROSIA gaixotasuna ala bilakaera naturala?

Osteoporosiari buruzko saioa prestatzea suertatu zaigu eta hortan ari ginenean blog hau topatu dugu; bertan azaltzen den hausnarketa interesgarria iruditu zaigu: zergatik T score hartu kontuan eta ez Z score?

Osteoporosi densitometrikoa (T score -2.5) gaixotasuna bilakatu da baina ez da arrisku faktore bat besterik izango ?
Zeintzuk dira kontuan hartu behar genituzkeen arrisku faktoreak?
Ez litzake hobe izango erorketak saihestea?
Nori eskatu behar zaio densitometria?
Nori jarri behar zaio tratamendua?
Erantzunak ez dira errazak. Gidaliburuetako gomendioen artean izugarrizko aldakortasuna nabarmentzen da.

Alde batetik botika errezegi jartzen dela iruditu zaigu eta bestetik ez dugu ahaztu behar botikak onurak ez ezik kalteak ere ekarri ditzaketela hau eta hau bezala .

Erabakiak hartzeko unean FRAX tresna lagungarria izan daitekela diote askok . Aldakako haustura izateko arriskua >%3 edo beste motako haustura >%20a bada tratamendua jartzearen aldeko gomedioa egiten da orokorrean ; baita ere aurretik haustura osteoporotikoa dutenei. Ezohikoa izango litzake 65urtetik behera tratamendua behra izatea .

.Osteoporosiak eragin ditzakeen hausturak ekiditeko farmako berriak ateratzen dira baina entsegu klinikoak Plazeboarekin alderatzen dituzte. Etikoa da hau? Zergatik ez Alendronato edo Risedronatoarekin alderatu?Alendronato eta Risedronatoak dituzte proba sendoenak eta esperientzi luzeena

Zalantza hauen erantzunik bai?

Botiken eraginkortasunari buruz dauden entsegu klinikoen laburpen hau utzi nahi dizuegu gaurkoan



1 comentario:

  1. Bikaina. Zorionak blogagatik eta zuen ausnarketak eta konklusioak beste guztioi zabaltzeagatik
    Marisa

    ResponderEliminar