Baieztapen hau HOT ikerketan oinarriturik dago diastole zifraren kasuan B mailako gomendioa ematen duelarik); sistole zifraren kasuan berriz, ebidentziarik ez zegoenez, D mailako gomendioa du.
Argitaratu berri den metanalisi honek (McBrien 2012) dioenez tentsioa zorrotz jaisteak iktus gertakariak murriztu ditzake [RR 0.65 (0,39-0.88)], baina ez hilkortasuna [0.76 (0.55-1.30)], ezta bihotzeko infartuak ere [0.93 (0.8-1.08)]. Autoreek diote ez duela merezi diabetikoen kasuan helburu zorrotzagoak izatea tentsio zifrak lortzeko unean .
Metaanalisiak 5 idazlan hartu ditu kontuan, baina, ACCORD da emaitzetan pisu handien duena; bertan, TAS <140 lortzea vs TAS <120 lortzea alderatu nahi izan dute. Benetan lortu dituzten zifrak 134/70 vs 119/54 izan dira hurrenez hurren eta hauen ondoriozko gertakarien arrisku erlatiboak hauek dira:
- Hilkortasuna 1.05 (0.84-1.30) ...ez esanguratsua
- Bihotzeko infartua 0.94(0.80-1.10)... ez esanguratsua
- Iktusa 0.58(0.39-0.88) %1.5 vs %2.6 ...esanguratsua
- Ondorio kaltegarriak %3.3 vs %1.7 p<0.001
No hay comentarios:
Publicar un comentario