Duela gutxi Soralaze, keratosi aktinikoak desagertzeko, %3 konzentrazioko diklofenakoa (DKF)duen krema aurkeztu digute Taldekideentazko gauza berri bat zenez ,produktuak zituen entsegu klinikoak bilatzera animatu ginen eta egia esanez ez dugu gauza handirik topatu.
Testu osoa lortu ez dugun kostu eraginkortasun ikerketaz gain (Colombo GL,2010), 2011ko entsegu hau topatu dugu .Irakurketa kritikoa egin ondoren kalitate ertaineko ikerketa dela ebatzi dugu.(JADAD eskalan 3 puntu)
Bertan,Plazebo krema(n=20), Imikimod(n=20) eta %3diklofenakoa(n=21) alderatu dituzte , keratosi aktinikoaren sendaeran (klinikoki eta anatomia patologikoa bidez definitua)24 aste igaro ondoren.
Akarsu et al-ek diotenez, bi tratamenduak parekoak dira eta biak plazeboa baina hobeagoak, baina hori ez da guk antzeman duguna datuak aztertzerakoan .Egia da, hasieran, biak parekoak direla baina 24 astetara Imikimod-a hobeagoa da .Total Thicness score eskala erabilita (tartea 0-5 eta 0-k osoko sedaera esan nahi du) IMK taldekoek hasierako batazbestekoTTS-a= 3.80zuten eta DKF taldekoek, antzekoa TTS =3.95.
24.astean Imikimod taldekoek TTS=1.15 eta DKF taldekoek 2.Ezberdintasun hau esanguratsua izan da IMK-ren alde .
24. astean erabateko sendaera izan zutenen kopurua %14.3a izan zen DKF taldean eta %45ekoa IMK taldean eta ezberdintasun hau ere esanguratsua da TBK=2(%95 KT 2-23)
Guztia hau kontuan izanda,ez dugu zertan %3 Diklofenakoa erabiltzera aldatu behar.
No hay comentarios:
Publicar un comentario