2013-02-12

PROBIOTIKOAK

Clostridium difficile bakteria kopurua  asko ugaritu daiteke gure hesteetan antibiotikoa hartu ondoren (clindamizina, (penizilina eta zefalosporina batez ere) diarrea sortaraziaz. Zoritxarrez,  noizean behin eta batez ere gaixo dauden adinekoen artean "Colitis pseudomembranosa " larria sor dezake ,batzutan heriotza ekarriz.
Klostridium infezioaren larritasuna sahiesteko probiotikoak ba dute papera, umeetan naiz helduetan, Johnston-ek argitaratu berri duen  eta kalitate oneko  azterketa sistematiko honek dion bezela .
Arrisku erlatiboa (AR) 0.34(0.24-0.49) plazebo edo tratamendu ezarekin alderatuta.
20 entsegu kliniko aukeratu dituzte metanalisian sartzeko eta guztira, erdi mailako kalitatea dutela diote. Jatorrizko ikerketen artean diarrearen difinizioa ez da berdina guztietan,ezta probiotiko mota eta dosia ere,baina ez dute heterogeneotasun estatistikorik antzeman (I2 = 0%).Ondorio kaltegarriak ere aztertu dituzte :Ezberdintasun ez esanguratsua da bi taldeen artean eta probiotikoekin loturarik ez dutela ondorioztatu dute .
Azpitaldeei dagokionez,emaitzak bide berdinetik dijoaz umeetan naiz helduetan,probiotiko eta haien dosi ezberdinen artean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario