2013-04-05

AORTAKO ANEURISMAREN BAHEKETA EGIN BEHARKO GENUKE?

MASS entsegu klinikoaren emaitzak diotenez , luzarora begira, 65urtetik gorako gizonezko guztiei EKOGRAFIA bidez aneurisma duten antzemateko baheketa egiteak, harek sor dezaken hilkortasuna gutxitzen du .

Erresuma batuan 1997an hasitako MASS (Multicenter Aneurysm Screening Study)ikerketaren zehaztasunak hauek dira :

  • Biztanleri orokorraren artean autatutako  65-75 urte bitarteko  67.770  gizonezko dira 
  • Ausaz banatu ziren  Ekografia bidez  baheketa egitea (33.883) edo ez egitea (33.883);  metodo zuzenez egina dago banaketa . 

 
       Bahetutakoak :
         3zm-tik beherako aneurismak Normal gisa sailkatu ziren
         3-4.4 zm-koa zutenei,urtero ekografia egin zitzaien
         4.4-5.4zm-koa zutenei, hiru hilabetetik behin ekografia 
         >5.4 zmkoak edo urte batean  zm bat baina gehiago handitutako 
         aneurismak ,ospitalera bideratu zituzten ebakuntza egiteko
          
  •  1.mailako emaitza aneurismarekin lotutako 30 egunera arteko hilkortasuna izan zen .hasieran zeuden gizonetatik, %97.1ren datua lortu zuten.
  • Jarraipena 13 urtetan egin zen etaikerketa bukatuatakoan,  bataz besteko adina  83 urtekoa izan  zen . 
Emaitzak           

·        1334 gizoni antzeman zitzaien aneurisma (prebalentzia %4.9) eta hauetatik 224 hil ziren aneurismagatik bahetutakoen artean eta 381 besteen artean .
·        RR 0.63 vs 1.09 HR 0.58 (%95KT 0.49-0.69) 
·        TBK(tratatu beharreko kopurua=NNT) 13 urtetan, 216 (%95 KT 180-298)





https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEj7tAeDbA0XwBR0UQAs3q1mcj8q-CaA3XP5fTn64N851LSi2wmd1rmkMkdi456hhGiAcAs8cjrftm-l6Z-3BUt7wGcAEyYVcet2DFqcgRUfWqlKZEf7PkGXWO7ERsCctbKIkpqiBfuPTE4/s1600/bjs0099-1649-f1.jpg


Lehenengo urtetik aurrera bereizten hasten dira 2 kurbak 

Autoreek diote kostu-eraginkorra dela baina gure gaur egungo lehen arretan hau aurrera eramateko zailatsunak ikusten ditugu .
Arrisku bereziko azpitaldeak bereiztea garrantzizkoa iruditzen zaigu baina oraingoz  ez dauzkagu datu hauek .

No hay comentarios:

Publicar un comentario