2013-05-15

PITIRIASIS VERSICOLOR :tratamendua zenbat egunetan eman behar da?





Argazkiak hemengoak dira

PITIRIASIS VERSICOLOR, Malassezia furfur (Pityrosporum orbiculare)izeneko  onddoak sortutako mikosia da . Argazkietan ikus daiteken  itxura izaten du.
Tratamendua zerekin eta zenbat egunetan egin behar den kontsulta egin nahi izan dugu eta ohikoa dugunez moduan Up To Date, begirada azkar baten bidez jakin dugu aldakortasun handia dagoela tratamendua egiteko moduen artean .
Entsegu kliniko txiki batek(101 pazientekoa)  dio %2 KETOKONAZOL krema  moduan 11-22egunetan eta egunean behin, emanda (batazbesteko 14egunetan) %84 tan sendaera dakarrela ,plazeboarekin alderatuta (honek %23an).
Beste entsegu batek dio,gel moduan  3 egunetan ematearekin nahikoa dela (312 paziente), hori bai, eman  eta gero 5 minutan eduki behar da urarekin kendu aurretik
Terbinafina  topikoa , egunean bitan  + 7 egunetan eta Ciclopirox  egunean bitan,14 egunetan ere eraginkorrak dira beste entsegu kliniko txikiak diotenez. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario