Atera berri den Glicopirronio bromuroa, Tiotropioa baina hobea den galdera otu zaigu . Erantzuna lortzearren, GLOW2 entseguaren azterketa kritikoa egin dugu gaur, taldeko saioan.
Entsegu honetan, zoriz banatu ziren BGBK zuten 40 urtetik gorako 1066 paziente, Glikopirronio, plazebo edo tiotropio taldeetara 2/1/1 proportzioan eta 12 astetara FEV1 neurtu zieten (lehen mailako aldagaia).
Bigarren mailako aldagaien artean disnea maila, gaixotasunaren larritzeak eta segurtasuna neurtu zituzten 1,12 eta 52 astetara.
Kalitate aldetik hau esan dezakegu :
-Taldeak antzekoak suertatu ziren hasieran.
-Zoria nola egin duten ez dute azaldu.
-Itsutasuna gorde dute Glikopirronio eta plazeboarekin baina ez tiotropioarekin
EMAITZAK
Plazeboarekin alderatuta aldagai guztiak Glikopirronioaren alde ateratzen dira baina Tiotropioarekin antzekotasuna azaldu du.
RESULTADOS
Comparado con placebo el bromuro de glicopirronio resultó mejor en todas las variables pero no ha demostrado diferencias significativas respecto a tiotropio