Ebidentzian oinarritutako osasungintzaren (EOO)irakaskuntza eta praktika uztartzeko asmoarekin sortutako bloga .Bide batez , euskera sustatzeko asmo xumea.
2013-11-07
NOLA JOKATU, SINTOMARIK GABEKO DIABETIKO BATI ORKATIL/BESO INDIZEA ALTERATUA TOPATUZ GERO.
Lehen arretan, orkatil/beso indizea diabetiko batzuen kasuan egiten da, beti ere hankaren itxura okerra,tenperatura hotza edo pultsu falta antzemanez gero . Adierazle honen balioari buruzko galderak sortu zaizkigu eta US Preventives Task Force-k 2013an (laburpena/testu osoa) argitaratutako kalitate oneko azterketa sistematikoak galdera hauen erantzunak ematen dizkigu :
1.-Orkatil/beso indizea baliozko diagnosi proba da sintomarik gabeko pertsonen kasuan?
Sentikortasun exkaxa (%15-20koa) baina espezifikotasun handikoa (ia %100koa) azaldu du Suedian egindako kalitate baxuko ikerketa batek.
2.-Orkatil/beso indizea alteratuak balorerik badu gaixotasun kardiobaskular adierazle bezela?
Bai. 18 kohorte aztertu ondoren indizea 0.90 azpitik edukitzeak badu zerikusia, etorkizunean, gaixotasun kardiobaskularra izateko arriskuarekin, gizonetan zein emakumetan,
Beti ere, ikerketa mota hauen mugak kontuan hartu beharrekoa dira, talde alderatzaile jarraipenen luzaera eta definizoen arteko ezberdintasunagatik.
3.-Indizea alteratua baina sintomarik gabekoei, tratamendu goiztiarra jartzeak kaltea baina onura gehiago dakar?
Aspirinak ez du eraginkortasunik erakutsi gaixotasun KB sahiesteko garaiean. 2010ean blogean egindako sarrera honetan azaldu genuen bezela ; bertan ere esaten genuen gisa, AHRQ 2013an argitaratutako txostenak dio Klopidogrela, aspirina baina eraginkorragoa dela, CAPRIE ikerketan oinarriturik
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario