Marrazkia hemengoa da |
Kardiopatia iskemikoa egonkorra duten pertsonek, (aldaketarik gabeko aurreko 12 hilabetetan), Azetil saliziliko azidoa hartzen dute kardiobaskular gertakizunak edota heriotza sahiesteko.
Jo dezagun, urte batzuk pasata, fibrilazio aurikularra sortzen zaiola eta ondorioz, Sintrom hartzen hasi dela. Zer egin AASrekin? hartzen jarraitu ? bertan behera utzi?
Zalantza hau aurrenekoz sortu zitzaidan duela urte batzuk, 2kardiologori galdetu nien eta batek AAS mantentze aldearen egin zuen eta besteak kentzearena.
Gida honek Antithrombotic Therapy for Atrial Fibrillation
Antithrombotic Therapy and Prevention of Thrombosis,
9th ed: American College of Chest Physicians
Evidence-Based Clinical Practice Guidelines CHEST 2012 ondo azaltzen ditu egoera kliniko ezberdinetan zer egin eta aipatu dudan kasuan AAS kentzeko esaten du, beraz, antikoagulazioa soilik uzteraen alde egiten du.
Gomendio hau emateko zertan oinarritu diren begiratu dut :
a) FFAACS 157 laguneko entsegu klinikoa, behar baina lehen bertan bera bukatutakoa, gaixotasun Kardiobaskularrak sahiesteko eranginkortasunik erakutsi gabe odol jario kopurua ugaritu zelako .
b) SPORTIF, alborapen arrisku handiko ausarik gabeko ikerketa non antikoagulazioa eta AAS batera emanda, gaixotasun KB gutxitu gabe, odol jarioak ugaritu zituela antzeman zuten
c) RELY(Dabigatrán vs Warfarina) ikerketako pazienteen behaketatik, antikoagulanteaz gain AAS hartzen zutenek odol jario bikoitza zutela antzeman zuten.
d) Fibrilazioa urikullarragatik ospitalean zeuden pazienteen artean , Antikoagulazio+ AAS hartzen zutenen artean odol jario larriak edo hilgarraik bikoiztu egin ziren
Hau ikusita, naiz eta ebidentzia maila oso ona ez izan, bi botikak batera emateak gaixotasun KBak ez baditu gutxitzen eta aldiz odol jarioak ugaritzen baditu...garbi dago antikoagulazioa besterik ez genukeela mantendu behar ezta?