Behaketa ikerketa hauek(estudios observacionales) eta bai Singal AG 2014ean argitaratutako behaketa ikerketen metanalisiak, baheketak(cribado) biziraupena hobetzen duela diote (OR 1.90, 95% CI 1.67–2.17), baina ezinbestekoa dugu esatea ikerketa mota honek muga handiak dituela eta ezin dela ondorioztatu hilkortasuna gutxitzea baheketarekin lotuta dagoenik; horretarako entsegu klinikoak beharrezkoak dira.
Kansagara D-k 4 entsegu kliniko hartu ditu aintzakotzat.
Baheketa bai ala ez
Txinan egindako kalitate txarreko entseguak (Zhang BH, 2004) dio, baheketak hilkortasuna murrizten duela (83.2 vs 131.5 x 100.000 personas-años) eta kalitate hobea duen beste honek (Chen JG, 2003), batezbesteko 62 hilabeteko jarraipena egin ondoren ezezkoa dio. Ezta batek ez du baheketaren ondorio kaltegarririk aipatu ere egiten (adibidez, faltsu positiboak)
Baheketaren maiztasuna
Topatutako 2 entsegu klinikoek ez dute biziraupenean ezberdintasunik topatu Ekografia bidezko baheketa 4 edo 12 hilabetero eginez edota 3 edo 6 hilabetero eginez. Ez dago 6 edo 12 hilabeteko maiztasuna alderatzen duen ikerketarik.
The Cochrane library-n Aghoram R-k 2012an argitaratu zuen azterketa sistematikoak zioen moduan ere, ez dago entsegu klinikoen funtsik baheketa honen oinarri izateko.
Up to Date-k, Prevention of hepatocellular carcinoma and recommendations for surveillance in adults with chronic liver disease kapituloan laburbilduz hau dio
SURVEILLANCE METHODS — The 2010 American Association for the Study of Liver Diseases (AASLD) guideline on the management of hepatocellular carcinoma (HCC) recommends that surveillance be performed using ultrasonography at six-month intervals
No hay comentarios:
Publicar un comentario