jatorria |
Orain azalduko dugun estudio honek, zalantza honi erantzuten dionez, kritikoki irakurtzea interesgarria iruditu zaigu.
WEDZICHA JA eta al, 2016(FLAME Investigators)
P: Aurreko urtean gutxiengo okertze bat izandako baldintza bete beharreko pazienteak zuten estudioan sartzeko aukera.
I: Indacaterol 110+Glicopirronio 50 /24 orduro(N=1680)
C: Salmeterol 50+Fluticasona 500/12 orduro (N=1682)
O: okertze kopurua
Oinarrian(1.taula), bi taldeen arteko pazienteen artean ez zen ezberdintasunik antzeman baina , egia esanez, faltan bota dugu aurreko urtean edukitako okertze kopururen araberako pazienteen sailkapena; badakigu erragudizazioa izateko joera duten pazienteek batezbesteko kopurua alboratu dezaketela
Bi tratamenduen arteko ezberdintasunik ez topatzeaz gain(No inferioridad), LABA+LAMA hartzeak , BGBK okertze kopuru txikiago dakar LABA+Kortikoidea hartzearekin alderatuta, 52 astetan jarraipena egin ondoren.(Superioridad)
3.59 vs 4.09 p<0 .001="" font="">0>
Aurretik aipatu dugunaren arabera, gustora jakin nahiko genuke, talde bakoitzean, zein paziente portzentaiak eragin du okertze kopuruaren batezbesteko hori!!
Azpitaldeei dagokionez (3.Irudia), 2 tratamenduen artean, ez da ezberdintasunik antzeman emakume edota aurreko urtetan 2 edo gehiagotan okertzera egin dutenen artean.
Gaizkitze larrien kopurua antzekoa izan zen bi taldeetan (2.mialko aldagaia)
0.15 vs 0.17; p =0.23
2 tratamendu moten arteko ondorio kaltegarrien kopurua berdintsua izan da (2.taula): Heriotza %1.4 vs %1.4; Neumonia %3.2 vs%4.8 adibidez.
Gure ustez, datu hauen arabera, ez dago nahiko proba sendorik kasu gzutietan gure aurreko tratamendu ohiturak aldatzeko . Estudio gehiago behar direla uste dugu