Marrazkia hemendik lortu dugu |
Gaur egun ohikoa bihurtzen ari da liseri aparatuko espezialistek heste minbera sindromea dutenei RIFAXIMINA hartzea gomendatzea ; hori dela eta, gomedioaren oinarritzat hartu dituzten estudioak begiratzea erabaki dugu.
Irudiaren jatorria |
Lagin txikiko 5 entsegu hartu ditu kontuan Rifaximina plazeboarekin alderatuz.
Sintomen hobekuntza rifaximinaren alde OR 1.57 (1.22-2.01) TBK 10
Bereziki haize-min gutxitzea ere Rifaximinaren alde OR 1.55 (1.23-1.96)TBK 10
Eragin kaltegarriei dagokionez, ezberdintasunik ez .
Pazienteen jarraipen luzeena, 10 astetakoa izan da TARGET 1(623 paziente)eta TARGET2 (637 paziente) . Hauetan sintomen hobekuntzaren aldea %41vs%32 lortu zen , haize min gutxitzea %40 vs%30 eta gorozkien gogortasunaren hobekuntza %76 vs %66
Estudio hauetan Rifaximinaren dosia 550mg/8orduro 2 astez izan da baina beste dosiak ere ematen dira 400mg/8orduro 10 egunez. Tolosaldeko liseri aparatuko espezialistak 400mg/12orduro 7 egunez, 3 astetan eten eta astebeteko beste ziklo bat errepikatzea gomendatzen du.
Dynamed datu basean honako ebidentzia maila ematen dio tratamendu honi
- rifaximin 400-500 mg 2-3 times daily for 10-14 days reduces total IBS symptoms and bloating in IBS patients without constipation (ACG Weak recommendation, Moderate-quality evidence; level 1 [likely reliable] evidence), but can be expensive
No hay comentarios:
Publicar un comentario