Gaur arte jakina da,
renina- angiotensina inibitzaileekin tratamendua hastean kreatinina maila igo ditekeela
(nahiz eta ez den arrunta), eta kalterik ez sortzeko (heriotzak, bihotz gutxitasuna, miokardio
infartuak, giltzurrun gutxitasuna) segurtasun
muga %30eko igoeran dagoela.
cardioclinico tik hartuta |
Erresuma Batuan egindako Kohorte Ikerketa
honek nolabait erakusten digu, kreatinina mailaz- maila (%10) igotzeak (ez
bakarrik %30eko muga gainditzea), miokardioko infartuak, bihotz gutxitasuna,
giltzurrun gutxitasuna eta heriotzak
gehitzen dituela.
Kreatininaren %30eko
gorakada baino gehiago izateko arrisku faktore hauek aipatzen dituzte: Emakume izateak, giltzurrun gutxitasun aurreratua, aldez aurretik miokardio infartua, bihotz gutxitasuna, gaisotasun arteriala
izateak, asako diuretikoak, beta blokeatzaileak, eta antiinflamatorioak,
hartzeak .
Azkenik aipagarria, kreatinina %30eko gorakada izan dutenen artean, %80ak
medikamentuakin jarraitzen zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario