Cochraneko labetik atera berri den azterketa sistematiko honek dionez, erretzeari uzteko taldeekin egiten diren esku-hartzeak eraginkorrak dira.
13 ikerketek diote, autolaguntzakin alderatuta hobe dela taldean egindako lana; lagun gehiagok uzten dute erretzeari alegia. AE 1.88(1.52-2.33) GRADE sistemaren arabera, proben kalitatea erdi mailakoa dela diote.
Beste 14 ikerketek , osasun langileak emandako aholku motzarekin alderatu dute talde lana eta hau ere eraginkorragoa dela dirudi: AE 1.22(1.03-1.43) .
Kasu honetan ebidentzia maila baxua dela diote. (heterogeneotasuna I2 =%59)
9 ikerketetatik datozen datuak, proben kalitatea oso eskasa bada ere, ezer ez egitea baina hobea omen da talde lana ere AE 2.60 (1.80-3.76)
Taldeko lana eta bakarkako esku-hartze intentsiboaren artean ezberdintasunik ez dute topatu 6 ikerketan oinarrituta AE 0.99( 0.76-1.28)
Ebidentzian oinarritutako osasungintzaren (EOO)irakaskuntza eta praktika uztartzeko asmoarekin sortutako bloga .Bide batez , euskera sustatzeko asmo xumea.
2017-04-22
2017-04-07
HIPERTIROIDISMOAREN TRATAMENDUA
Nere lankide batek Graves-Basedow gaixotasunaren ondorioz, larria ez den hipertiroidismo dauka (ez exoftalmiarik, ezta tirotoxikotasunik).
Bi txandatan egin du antitiroideoekin tratamendua eta bietan normaldu egin ohi da baina handik denboraldi batera berritu egin zaio.
Egoera honen aurrean , endokrinoko espezialistak Iodo 131-arekin behin betiko tratamendua eskeini dio.
Bera, pozik dago METIMAZOL hartuz eta tratmendua aldatzeak zalantzak sortzen dizkionez, galdetu egin dit.
Up To date-n ederki laburtuta dago gaia ,Graves' hyperthyroidism in nonpregnant adults: Overview of treatment, atalean.
3 aukera ematen ditu : metimazolekin jarraitu denbora luzean , guruinaren ebakuntza edo Iodo 131. Guztiak dituzte alde onak eta ez hain onak ; edozein aukera onargarria denez , pazientearekin batera hartu beharko genuke erabakia.
ikusi taula

Marrazkia hemendik lortu dugu |

2017-04-02
Suscribirse a:
Entradas (Atom)