Cochraneko labetik atera berri den azterketa sistematiko honek dionez, erretzeari uzteko taldeekin egiten diren esku-hartzeak eraginkorrak dira.
13 ikerketek diote, autolaguntzakin alderatuta hobe dela taldean egindako lana; lagun gehiagok uzten dute erretzeari alegia. AE 1.88(1.52-2.33) GRADE sistemaren arabera, proben kalitatea erdi mailakoa dela diote.
Beste 14 ikerketek , osasun langileak emandako aholku motzarekin alderatu dute talde lana eta hau ere eraginkorragoa dela dirudi: AE 1.22(1.03-1.43) .
Kasu honetan ebidentzia maila baxua dela diote. (heterogeneotasuna I2 =%59)
9 ikerketetatik datozen datuak, proben kalitatea oso eskasa bada ere, ezer ez egitea baina hobea omen da talde lana ere AE 2.60 (1.80-3.76)
Taldeko lana eta bakarkako esku-hartze intentsiboaren artean ezberdintasunik ez dute topatu 6 ikerketan oinarrituta AE 0.99( 0.76-1.28)
No hay comentarios:
Publicar un comentario