2014-08-26

AAS + SINTROM mantendu behar da Kardiopatia iskemikoa eta fibrilazioa aurikularra duten pazienteetan?

Marrazkia hemengoa da 

Kardiopatia iskemikoa  egonkorra duten pertsonek, (aldaketarik gabeko aurreko  12 hilabetetan), Azetil saliziliko azidoa hartzen dute kardiobaskular gertakizunak edota heriotza sahiesteko.

Jo dezagun, urte batzuk pasata, fibrilazio aurikularra sortzen zaiola  eta ondorioz, Sintrom hartzen hasi dela. Zer egin AASrekin? hartzen jarraitu ? bertan behera utzi?





Zalantza hau  aurrenekoz sortu zitzaidan duela urte batzuk, 2kardiologori galdetu nien eta batek  AAS mantentze aldearen egin zuen eta besteak kentzearena.

 Gida honek Antithrombotic Therapy for Atrial Fibrillation
Antithrombotic Therapy and Prevention of Thrombosis,
9th ed: American College of Chest Physicians
Evidence-Based Clinical Practice Guidelines  CHEST 2012 ondo azaltzen ditu egoera kliniko ezberdinetan zer egin eta aipatu dudan kasuan AAS kentzeko esaten du, beraz,  antikoagulazioa soilik uzteraen alde egiten du.
Gomendio hau emateko zertan oinarritu diren begiratu dut : 

a) FFAACS 157 laguneko entsegu klinikoa, behar baina lehen bertan bera bukatutakoa,  gaixotasun Kardiobaskularrak sahiesteko eranginkortasunik erakutsi gabe  odol jario kopurua ugaritu zelako .

b) SPORTIF, alborapen arrisku handiko ausarik gabeko ikerketa non antikoagulazioa eta  AAS batera emanda, gaixotasun KB gutxitu gabe, odol jarioak ugaritu zituela antzeman zuten 

c) RELY(Dabigatrán vs Warfarina)  ikerketako pazienteen behaketatik,  antikoagulanteaz gain AAS hartzen zutenek odol jario bikoitza zutela  antzeman zuten.

d) Fibrilazioa urikullarragatik ospitalean zeuden pazienteen artean , Antikoagulazio+ AAS hartzen zutenen artean odol jario larriak edo hilgarraik bikoiztu egin ziren

 Hau ikusita, naiz eta  ebidentzia maila oso ona ez izan, bi botikak batera emateak gaixotasun KBak ez baditu gutxitzen eta aldiz odol jarioak  ugaritzen baditu...garbi dago antikoagulazioa besterik ez genukeela mantendu behar ezta?

2014-08-05

Hepatokartzinomaren BAHEKETA (cribado)gibeleko gaixotasun kronikoa dutenen artean .Ondo ari gara?

Gibeleko gaixotasun kronikoa dutenei, orokorrean,  6 hilabetero alfa-feto proteina analisia eta Ekografia egitea gomendatzen da  Hepatokartzinomaren agertze goiztiarra antzemateko eta ondorioz tratamendu egokiena(ebakuntza etab..) erabiliaz hilkortasuna gutxitzeko . 



Kansagara D-k 2014ean argitaratu duen kalitate oneko azterketa sistematiko honek dionez ez dago ebidentzia nahikorik jarduera honek hikortasuna murritzen duen jakiteko. Bilaketa zabal baten ondoren 18 behaketa estudio eta 4 entsegu kliniko topatu dituzte.
Behaketa ikerketa hauek(estudios observacionales) eta bai Singal AG 2014ean argitaratutako behaketa ikerketen metanalisiak, baheketak(cribado) biziraupena hobetzen duela diote (OR 1.90, 95% CI 1.67–2.17), baina ezinbestekoa dugu esatea ikerketa mota honek muga handiak dituela eta ezin dela ondorioztatu hilkortasuna gutxitzea baheketarekin lotuta dagoenik; horretarako entsegu klinikoak beharrezkoak dira.

Kansagara D-k 4 entsegu kliniko hartu ditu aintzakotzat.

Baheketa bai ala ez 

Txinan egindako kalitate txarreko entseguak (Zhang BH, 2004)  dio, baheketak hilkortasuna murrizten duela (83.2 vs 131.5 x 100.000 personas-años) eta kalitate hobea duen  beste honek (Chen JG, 2003), batezbesteko 62 hilabeteko jarraipena egin ondoren ezezkoa dio. Ezta batek ez du baheketaren ondorio kaltegarririk aipatu ere egiten (adibidez, faltsu positiboak)

Baheketaren maiztasuna 
Topatutako 2 entsegu klinikoek ez dute biziraupenean ezberdintasunik topatu  Ekografia bidezko baheketa 4 edo 12 hilabetero eginez edota 3 edo 6 hilabetero eginez. Ez dago 6 edo 12 hilabeteko maiztasuna alderatzen duen ikerketarik.  

The Cochrane library-n Aghoram R-k 2012an argitaratu zuen azterketa sistematikoak zioen moduan ere, ez dago entsegu klinikoen funtsik baheketa honen oinarri izateko.  

Up to Date-kPrevention of hepatocellular carcinoma and recommendations for surveillance in adults with chronic liver disease kapituloan laburbilduz hau dio 

SURVEILLANCE METHODS — The 2010 American Association for the Study of Liver Diseases (AASLD) guideline on the management of hepatocellular carcinoma (HCC) recommends that surveillance be performed using ultrasonography at six-month intervals 
We suggest that all patients with cirrhosis, regardless of etiology, undergo surveillance for HCC (Grade 2C) very weak recommendation; other alternatives may be equally reasonable.
We suggest that surveillance be carried out with ultrasonography rather than combined ultrasonography and serum alpha-fetoprotein (AFP) determination (Grade 2C). The combined use of AFP and ultrasonography increases detection rates but also increases costs and false-positive rates
We suggest that surveillance be performed with ultrasonography every six months rather than annually (Grade 2B)weak recomendation

Zaila izango da gure jarduera aldatzea baina behintzat jakin behar dugu egiten dugun baheketa honek ez daukala oinarri sendorik berdin egiten jarraitzeko 
Será difícil cambiar nuestra práctica pero por lo menos debemos conocer que, para este cribado no existe evidencia fuerte en la que basarse.

2014-06-15

maskuri hiperaktiboa eta antikolinergikoak

ZER ANTIKOLINERGIKO AUKERATU MASKURI HIPERAKTIBOAREN KONTRA?
BA AL DAGO BESTE BOTIKA ERAGINKORRAGORIK?

Maskuri hiperaktiboaren kontrako tratamendu farmakologikoaren oinarria antikolinergikoak direla ikusi dugu hainbat ikerketatan.(Cochrane, Shamliyan et al Ann Intern Med 2012 Jun-en ....).
Hala ere bere eragina ez da oso handia eta taldeko botiken artean ez dago alde handirik. Hautaketak  beste botikekiko interakzioaren, koomobilitatearen, albo-ondorioen eta abarren baitakoa izan behar du (Up to date).
Dena den, 2012ko Cochrane errebisio (Priya Madhuvrata et al) batek esaten du Solifenacinak Tolterodinak baino albo-ondorio gutxiago dituela; Tolterodinak, berriz, oxybutinak baino gutxiago.
Oraingoz ez dago ikerketa nahikorik esateko beste botika eraginkorragorik dagoela

Los anticolinérgicos son la base del tratamiento farmacológico de la vejiga hiperactiva.Su efecto es moderado y parecido entre todos los del grupo. La elección se debe individualizar en cada paciente. La solifenacina tiene un buen perfil en relación  a sus efectos secundarios.

2014-04-30

TLC-NOSF APOSITOA HANKEKO ULTZERA BENOSOAREN TRATAMENDU LOKALERAKO




URGO etxe komertzialak  ultzera benosoak sendatzeko aposito batzuk  eskeini, eta hauen efikazia probatzen duen entsegu kliniko bat ematen digu.
Guk entsegu honen irakurketa kritikoa egin dugu.
Ikerketak, 8 asteetan zehar, iraupen luzeko ultzera kronikoak (6-36 hilabetekoak) ebaluatzen ditu, 0.8-1.3ko ITB dutenak, eta gutxienez ultzeraren %50-a granulazio ehunez estalia dutenak.
Ikerketaren aldagai  nagusia, ultzeraren tamaina txikitzea zen. Esan beharra dago tratamenduaren parte haundi batean terapia konpresiboa erabili dela.
Ikerketak kalitate metodologiko ona duen arren,  etxe komertzialak finantziatu duen heinean, interes komertzialak egon daitezkeela aipatu beharrekoa da.
Ikerketaren arabera, TLC-NOSF apositoak (metaloproteinasa erregulatzailea duenak) nagusitasuna azaldu du modu esanguratsua  batean, ultzeraren tamaina txikitzen, TLC neutro apositoarekin alderatuz.
Gure ustez,interesgarria litzatekeena, ultzera sendatzea edo sendaketari eskeinitako denbora murriztea litzateke.
Ebaluazio epea (8aste), ultzera kroniko baten sendaketa lortu ahal izateko motza dela deritzogu,  eta gainera gure inguruan eta errealitatean paziente mota honek gehienetan  terapia konpresiboa ez du ondo onartzen. 

APOSITO TLC-NOSF PARA TRATAMIENTO LOCAL DE ULCERAS VENOSAS DE PIERNA.

La casa comercial URGO nos suministra unos apósitos para la cura de úlceras venosas  y adjuntan un ensayo clínico que avala su eficiencia.Realizamos la lectura crítica de dicho ensayo.
El estudio evalúa, durante 8 semanas, ulceras crónicas de larga evolución (6 a 36 meses) con ITB de 0,8-1,3 y al menos el 50% del lecho de la úlcera cubierta con tejido de granulación.
La variable principal del estudio fue la reducción relativa del área de la úlcera y reseñar que parte importante del tratamiento incluye la terapia compresiva. 
El estudio presenta buena calidad metodológica pero podría haber conflicto de intereses (estudio sufragado por la casa comercial).
Según el ensayo, el apósito TLC-NOSF (con regulador de metaloproteinasas) ha demostrado superioridad significativa en la reducción del área de la úlcera en comparación con el apósito TLC neutro.

Para nosotros, lo interesante seria la curación de la úlcera o disminución del tiempo de dedicación.  El tiempo de evaluación (8 semanas) es escaso para la curación de una ulcera crónica y en nuestro entorno son pacientes que difícilmente toleran la terapia compresiva.

2014-04-14

NEUMOKOKOAREN AURKAKO TXERTU KONJUGATUA, HELDUEN KASUAN, EZTABAIDAGAI



Eusko jaurlaritzako osasun sailak  neumokokoaren aurkako poliskarido txertoa gomedatzen du 65urtetik gorako heldu guzietan eta 65urtetik beherakoen kasuan, arrisku talde baten parte badira.

2007an txerto honi buruz egin genuen azterketan , aldagai klinikoei zegokionez, emaitza kontrajarriak nabarmendu genituen .

2013an Cochraneko azterketa sistematiko batek (Moberley  S.) 18 entsegu kliniko eta 17 kohorte aztertu ondoren, gaixotasun inbaditzailea gutxitzeko, txerto polisakaridoa eraginkorra zela ondorioztatu zuen baina entsegu klinikoak aparte hartuz gero emaitzak ez dira hain argiak ; era berean dio, neumonia eta hilkortasunik ez duela gutxitzen.

Advisory Committee on Immunization Practices (ACIP)dion bezela, 2011ean FDAk neumokokoaren aurkako, 13 serotipo dituen txerto CONJUGATUA  50urtetik gorako helduei ematea onartu zuen, neumonia kasuak eta gaixotasun inbaditzailea sahiesteko helburuarekin.
inmunologia eta antigorputzen tituluen datuetan oinarrituz.
Espainiako medikamenduen agentziak  txerto honi buruzko informazio zehatzak  ematen dizkigu  .
Honen harira, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak,  kasu berezietan gomendatzen du txerto mota hau;  hau da , gaixo onkologikoetan, barea kenduta dutenen kasuan, IHESA dutenei, dialiasian daudenei, inplante koklearra dutenei, Likido zefalorakideoko fistula dutenei edota neumokokoak eragindako gaixotasun inbaditzailearen aurrekaria dutenei.

Bestalde, 16 elkarte zientifikoen artean , SEMFYC barne, adostu duten txostenean  askoz zabalagoak diren gomedioak ematen dituzte eta ondorioz, txertoa erretzailei, Diabetesa dutenei edota Asma dutenei, beste kasuen artean , txerto konjugatua ematea aholkazten dute baina
beste batzuk , Extremadurako Osasun saileko botiken ebaluaketa egiten dituen taldeak esaterako, arrisku faktorerik gabeko 50 urtetik gorakoen kasuan erabilpen zabalaren aurka gomedatzen du, beti ere, proba gehiago behar direla adieraziaz.

Bukatu berri den CAPITA (protokoloa)  entsegu klinikoak, 65 urtetik gorako 85.000 lagunen artean 13 serotipo dituen txerto konjugatuak , plazeboarekin alderatuta neumonia sahiesteko eraginkorra den aztertu du eta  zalantzak argitu dizkigulakoaren itxaropena dugu.

Gaztelaniaz irakurri nahi izanez gero hemen egin klik.

2014-02-21

HIPOTIROIDISMOAREN TRATAMENDUA : DOSI NEURTUAN EDO DOSI OSOEKIN HASI .


  Hipotiroidismoa gehiengo gaixoetan behin betiko egoera da, bizitza osorako tratamendua behar duena

  Tratamenduaren funtsa, tiroide hormonen ordezkapenean datza eta aukerakoa da TIROXINA
  sintetikoa T4. Helburua pazientea egoera eutiroideoan mantentzea da.

  Datu base desberdinetan azterketa egin ondoren ( Up ToDate,  Dynamed , PubMed ) akordioen arabera
  (comision de expertos) badirudi tratamendua norbanakoaren egoerek eta adinek baldintzatzen dutela.
 Hortaz honako hauek dira jarraitu beharreko irizpideak:

 1 - Levotiroxina dosi osoan ( 1.6-1.7 mcg/Kg/eguneko) pertsona gazte eta osasuntusuetan =
       100-125 mcg/ eguneko.
 2-  Levotiroxina 50 mcg/eguneko 50 urtetik gorako eta gaixotasun kronikoak gabeko pertsonetan.
 3-  Levotiroxina 12.5-25 mcg / eguneko gaixotasun koronarioa dutenengan

Behin tratamendua hasi ondoren 4-8 astetan TSH-ren bidez kontrola  egin behar da, ondoren behin
dosia estabilizatuta 6 hilabetetara eta azkenik urteroko kontrola .



HIPOTIROIDISMO INICIO DE TRATAMIENTO A DOSIS PLENAS O DOSIS PROGRESIVA


En la mayoria de los pacientes, el hipotiroidismo es una condicion permanente que requiere tratamiento
de por vida.
La terapia consiste en el reemplazo de la hormona tiroidea, y el tratamiento de eleccion es la TIROXINA
sintetica T4 y el objetivo de la terapia es la restauracion del estado eutiroideo.

Tras la revision de varias Bases de Datos (UptoDate , Dynamed,  PubMed ) parece existir un acuerdo (en comision de expertos ) de comenzar el tratamiento de la siguiente forma:

1- Levotiroxina dosis completa (1.6-1.7 mcg/kg/d) = 100-125 mcg/d en adultos jovenes sanos.
2- Levotiroxina a partir de 50 mcg/ en adultos > 50 a sin enfermedad coronaria
3-Levotiroxina 12.5-25 mcg/d si enfermedad coronaria .

Seguimiento con control de niveles de TSH en 4-8 semanas  , luego a los 6 meses despues de la dosis
estable y luego cada 12 meses
 






2014-02-07

2013an egindakoaren laburpena

Egutegia begiratzen jarrita....Zenbat egun dauden!!! diozu, baina taldean aritzeko, zailtasunez beteak  daude gure lan egunak.
Berez, batean izan ezik, hileko beste asteartetan biltzeko asmoa izaten dugu baina ea ea inoiz ez gara guztiok biltzen, etxez etxeko deiak direla,lana pilatu zaigula etab....
Pixkanaka-pixkanaka bagoaz.




Lan asmoak hauek izaten dira : 
1.- Gure egunerokotasunean sortzen zaigun galdera kliniko bat azaldu kideei.
2.- galdera egituratu PICO eredu gisa.
3.- zein ikerketa mota topatu nahi dugun erabaki
4.- Datu base ezberdinetan bilaketa egiten jardun, batzutan taldeka (galdera klinikoa egin duenaren ardurapean), bestetan bakarka.
5.-Bilatu dugunaren artean,azterketa kritikoa egiteko beharra somatuz gero, idazlana aukeratu
6.-Azterketa kritikoa egin talde osoak, galdera klinikoa planteatu duenaren ardurapean 
7.- Aurreko pausoak uztartuz, galderari  erantzuna  eman  .
8.- Erantzunaren arabera,galderak zioen  egoera horren aurrean, gure eguneroko jarduna aldatu behar dugun  edo ez  erabaki 
9.- Blogean eskegi egin dugunaren laburpena 
Ez dugu inoiz balioztatu zenbateraino aldatu dugun gure jarduna baina interesgarria litzake.
Hemen  duzue 2013an egin dugunaren laburpentxo elebidun bat