2013-07-19

Bell's paralisia eta antibirikoak

Bell,s paralisi baten aurrean zalantza izaten dugu kortikoideaz gain antibirikoak jarri edo ez jarri . 
Entsegu batzuk aldekoak dira eta beste batzuk ez . 

MEDLINE-n, PUB MED, Bell's palsy hitza jarritakoan, gai honekin zerikusia duten 6 metanalisi azaltzen dira eta hauetatik bi, antibirikoak jartzearen alde azaltzen dira, hiru aurka eta beteak dionez ikerketa gehiago behar dira gomendio argi bat ema aurretik.

Atera berri den  entsegu kliniko honetan, (Lee HY,2013), Bell's paralisi larria duteten artean kortikoidea hutsik ematea (metilprednisolona 64mgkin hasi eta  eta10 egunetan jaisten joan ) edota antibirikoekin batera ematea  (Famciclovir 750mg x 7 egunetan)aztertu du . Paralisiaren larritasuna House-Bracman 5 etik gora definitu dute eta 6 hilabetera  kontuan eduki duten emaitza, besteen artean,  erabateko sendaera izan da (eskala honetan 1-2 puntuaketa izatea definitu dute sendaera).


EMAITZAK: Erabateko sendaera lortu dutenen kopurua: 

Kortikoideekin 71k 124 lagunetatik %57.2
Kortikoide+ antibirikoarekin 82k 113tik  %72.5
beraiek ematen dizkiguten protzentaiak ezberdinak dira "Intencion de tratar" irizpidea ez dutelako erabili

 Honen irakurketa hau da : 
tratamendu konbinatua ia ia 2 aldiz 1.97( %95 KT 1.14-3.38)
eraginkorragoa da kasu larrietan  eta tratatu beharreko kopurua 7 koa da (%95 KT 4-30)




No hay comentarios:

Publicar un comentario