Zuen paziente artean izango dituzue horrelako kasuak ezta?
1.-Fibrilazio aurikularra duen batek, azenokumarola hartzen du eta sten koronario bat jarri diotenez, AAS+Klopidogrel hartu beharko ditu bolara batean...zer egin Sintronarekin? jarraitu? kendu?
2.- Iktus baten ondoren Klopidogrel hartzen ari den paziente bati, fibrilazio aurikularra antzeman diogu kontrol batean....Azenokumarola erantsi? klopidrogrel kendu ?
Familia mediku guztiok ez dugu berdin jokatzen kasu hauen aurrean, ezta kardiologoek ere.
Galdera hauei erantzuna emateko gida kliniko ezberdinak aztertu ditugu eta aldakortasuna dagoela jabetu gara. Guztiek diote paziente hauek ez direla errazak eta kasu berezi bakoitzari erantzuna eman diezaikeen entsegu klinikorik ez dagoela; beraz, gomendioak adituen arteko adostasunean oinarrituak dira.
Honako taula honetan laburtu dugu gida ezberdinek egoera bakoitzari eman dioten erantzuna ; beti ere, odol-jarioaren arriskua kontuan hartuz, pertsona bakoitzaren kasuan onura eta kalteen arteko orekan oinarritu beharko genuke erabakia.
marrazkia hemendik atera dugu |
Taula zuzenduta: https://docs.google.com/file/d/0Bx4J9-MrNiQHSU5UUVNhYkFIOWM/edit?usp=sharing
ResponderEliminar