marrazkia helbide honetatik atera dugu |
1=ez ohikoa (<%15)
5=ohikoa (>%50)
Galdeketa egin zitzaien medikuak aukeratzeko moduak eragin zuen talde berezia izatea, esperientzi profesional zabalekoak eta ikerketa munduan interesa zutenak izatea, alegia.
212 medikuk erantzun zuten inkesta eta %70.6k zioten oso ohikoak direla jardun ez eraginkor horiek eta honen ondorioz,%48.1ek dio sistemaren jasangarritasuna arriskuan jartzen dela eta %32.1ek pazienteen kaltetarako dela.
Arazo honen errudun gisa pazienteak direla zioten %28k, lan karga %26.4k eta etengabeko formakuntza eza %19.3k.
Jardun ez eraginkorren zerrendatik maiz aipatzen zirenen artean hauek zeuden:
*Antibiotikoen okerreko erabilera infekzio mota batzuetan
*Lepo minbizia antzemateko baheketaren gehiegizko maiztasuna
*DM2 dutenen kasuan gehiegizko farmako erabilpena
*Psikofarmakoen erabilera zaharretan
*analgesiko edota AEE-n (Antiinflamatorio ez esteroideoa) gehiegizko erabilpena hipertentso edo giltzurruneko gutxiegitasuna dutenen kasuan.
Hemen duzue idazlanaren laburpena filminatan
Jardun ez eraginkor horien zerrenda bi lagunen artean egin zuten Choosin-Wisely web orrialdean azaltzen direnerenetik aukera bat eginez
No hay comentarios:
Publicar un comentario