Ba dirudi prostatako hiperplasia onbera (PHO) dutenen artean gernu egiteko oztopoa adierazten duten síntomaz gain, mikziorako presa ere izaten duela portzentai txiki batek.
Gure eskualdeko urologoek, kasu hauetan, alfablokeatzaileaz gain antikolinergikoa duen pilula berri bat gomedatzen hasi berriak dira.
Alfablokeanteak Tamsulosina, Alfulosina,doxazosina,silodosina ,etab..
Antikolinergikoak:oxibutinina, solifenacina,Tolterodina, cloruro de trospio.
| ||||||||||||
Gure ustetan, antikolinergikoak ez dira orain arte gomedagarriak izan PHO-n, gernu erretentzioa sor dezaketelako. Tratamendu hau balioesten duen artikulo baten bila aritu gara datu base ezberdinetan eta baita topatu ere!
Topatutakoen artean, Filson CP, 2013 azterketa sistematikoa aukeratu dugu.
Azterketa honek 2012ko iraila bitarteko bilaketa egin du; data honetatik gaur egun arte garrantzizko beste entsegurik ez dugu topatu.
Aurreikusitako irizpideen arabera, kalitate oneko 7entsegu kliniko baino ez dituzte kontuan hartu (3629 paziente): Desberdintasun nabarmenak daude entseguen artean (paziente mota, I-PSS eskalaren hasierako maila, botika ezberdinak, metodologia etab..) heterogeneotasuna sortuz eta hau mugatzak jo da.
EMAITZAK
I-PSS -0.73 (-1.06;-0.37)
p < 0.01 I² 83.5%
Gernu egiteko 24 orduko maiztasuna -0.69 (-0.97; -0.41) p<0 001="" font="" i="">82.2%0>
|
Ondorio kaltegarri gisa: gernu erretentzioa 1.4% vs 0.36% NNH 101 (62-260)
Metodologikoki, alde batetik, heterogeneotasun handi honekin metanalisia egitea ez da oso zuzena eta bestetik, egitearren, sensibilitate analisiak egitea eskatzen du, aldakortasun hauen jatorria aztertzeko.
IRUZKINA
I-PSS eskalak gehienez 41puntu ditu; -0.73 puntuko aldea estatistikoki esanguratsua suertatu da baina klinikoki zer iruditzen zaizu? Orokorrean, 4punturen aldea onartzen da sintomen hobekuntza nabarmena dela esateko.
Gure ustez, interesgarria litzake, aldagai kuantitatiboaz gain, bi tratamendu aukeren artean, I-PSS eskalan, klinikoki esanguratsua den 4 puntuko aldea izan duten paziente kopurua; modu horretan, datu honek tratamendu konbinatu honen onura eta kalteen arteko oreka neurtzea erraztuko liguke.
2015eko 4 elkarte zientifoko akordio honetan, aldiz, tratamendu konbinatu honi ebidentzia maila 1b eta B mailako gomendioa jarri diote.
2015eko 4 elkarte zientifoko akordio honetan, aldiz, tratamendu konbinatu honi ebidentzia maila 1b eta B mailako gomendioa jarri diote.