Marrazkia hemendik hartu dugu |
Diabeteseko gidaren 2013ko eguneraketak dio, 2DM dutenak txertoa jartzera gonbidatu behar direla nahiz eta ordurarte zeuden datuak ez zuten ahalbidetzen gomendio irmo bat ematea
2015ean azterketa sistematiko bat argitaratu da
Remschmidt C..
Bilaketa 2014ko azaro bitartekoa da
Metodologigoki ondo egina dago eta GRADE sistemarekin aztertu diztuzte emaitzak . Aipatutako gidarekin alderatuta, DM 1 eta 2 motatako pazienteei dagokio azterketa sistematiko hau eta estudio gehiago hartu dituzte kontuan baina, orain arte, entsegu klinikorik ez dagoela eta benetan txertoaren eraginkortasuna eta segurtasuna ezagutzeko, behar-beharrezkoak direla azpimarratu dute
Emaitzak
- 18-64 urteko tartean oso kalitatze baxuko ebidentzian oinarriturik esan dezakegu txertoak, gripearen ondoriozko ospitaleratze tasa eta gripe antzeko gaixotasuna murrizten duela ez horrela heriotza tasa.
- >65urtetik gorakoetan, gripearen ondoriozko ospitaleratze tasa eta gripe antzeko gaixotasunaz gain (oso baxuko kalitatea), heriotza tasa(kalitate baxua) ere murrizten duela erakutsi du .
No hay comentarios:
Publicar un comentario