Gaur egun dauden frogek ez dute alopurinolen erabilera babesten gaixotasun kardiobaskularrak ekiditeko edota giltzurruneko gutxiegitasun terminala ekiditeko giltzurruneko gaixotasun kronikoa duten gaixoetan
Marrazkia hemendik lortu dugu |
- Galdera:
Gaixoa
|
Interbentzioa/alderaketa
|
Emaitzak
|
Giltzurruneko gutxiegitasun kronikoa (GF<30 ml/min)
|
Uriko azidoa gutxitzen duten botikak / plazebo
|
-Giltzurruneko gutxiegitasun terminala (dialisia edo transplantea).
-Gaixotasun kardiobaskularra.
-Hilkortasuna.
-Kontrako-eraginak.
|
Ikerketa mota egokiena: Ausazko Saiakuntza Klinikoa/Azterketa sistematikoa
Bilaketa:
- Erabili diren argibide iturburuak:
- Argibide iturburuaGaldera honetan begiratuakBaliagarriak izan direnakPraktika klinikoaren gidaliburuakEZEZClinical EvidenceEZEZTrip DatabaseEZEZMBE GuipúzcoaEZEZUpTodateEZEZCochrane LibraryEZEZEvidence Based ReviewEZEZMedline,Embase eta IMBAIBAI1,2,3
- Ebidentziaren laburpena
Bi azterketa sistematiko aurkitu ditugu:
Lehenengoa (1) kalitate onekoa da nahiz eta bilaketa ingeleseko ikerketetara bakarrik mugatzen duen eta ez du argitaratze-alborapena aztertzen. 8 ikerketa aurkitzen ditu, kalitate baxukoak, txikiak eta iraupen gutxikoak(luzeena 24 hilabete). Ikerketa batzuk giltzurruneko gutxiegitasun kronikoa (maila ezberdinetan; azken faseko gutxiegitasuna baztertzen dute) aukeratzen dituzte eta beste batzuk mikroalbuminuria daukatenak. Gaixo guztiek azido uriko altua daukate. Ikerketa guztiek alopurinol erabiltzen dute. Ikerketek orokorrean iragazketa glomerularra eta kreatininaren aldaketa aztertzen dute. Ez da aurkitu ezberdintasun esanguratsurik bi taldeen artean. Kontrako eraginen ondorioz ikerketa uzten dutenen kopurua berdina da bi taldeen artean.
Bigarrena (2) kalitate onekoa da. Ez du bilaketa mugatzen hizkuntzaren aldetik. Ikerketa txiki bat ingelesezkoa ez den beste hizkuntza batean aurkitzen du eta ez du bihurtzen. Argitaratze-alborapena aztertzen du eta txikia da. Aukeratzen dituen 4 ikerketa aurreko azterketan ere daude. Egun dauden frogak mugatuak dira alopurinolak giltzurruneko gutxiegitasun kronikoaren progresioa gelditzen duenik edota gaixotasun kardiobaskularra saihesten duenik ondorioztatzeko.
Badago ikerketa bat (3) bi azterketetan sartzen dutena, kalitate txikikoa dena, ez da itsu bikoitza, ez da plazeborekin alderatzen eta ausazketa ez da ongi ezkutatzen. Ikerketa honetan gaixotasun kardiobaskularra aztertzen dute eta alopurinolekin gutxitzen da.
Erantzuna
Galderari erantzuteko aurkitu diren ikerketak txikiak eta kalitate txarrekoak dira.Ikerketa batean alopurinolek gaixotasun kardiobaskularrak gutxitzen ditu baina kalitate txarrekoa izanik ezin dira konklusio sendoak atera.
Ebidentzia maila
1
|
Egilea: Mikel Moreno
Data: 2015/9/10
Erantzuna hau egiteko erabili den ebidentzia mailaren sailkapena:
Maila
|
Ikerketak
|
1
| 2 |
2 |
0
|
3
|
0
|
4
|
0
|
G
|
0
|
*1:Azterketa sistematikoa.
2:Entsegu klinikoa.
3:Kohorteak, kasu-kontrolak.
4.Adituen iritzia.
G:Gidak.
Bibliografía.
- Bose B, Badve SV, Hiremath SS, Boudville N, Brown FG, Cass A, de Zoysa JR,Fassett RG, Faull R, Harris DC, Hawley CM, Kanellis J, Palmer SC, Perkovic V,Pascoe EM, Rangan GK, Walker RJ, Walters G, Johnson DW. Effects of uricacid-lowering therapy on renal outcomes: a systematic review and meta-analysis.Nephrol Dial Transplant. 2014 Feb;29(2):406-13. doi: 10.1093/ndt/gft378. Epub2013 Sep 15. Review. PubMed PMID: 24042021.
- Fleeman N, Pilkington G, Dundar Y, Dwan K, Boland A, Dickson R, Anijeet H,Kennedy T, Pyatt J. Allopurinol for the treatment of chronic kidney disease: asystematic review. Health Technol Assess. 2014 Jun;18(40):1-77, v-vi. doi:10.3310/hta18400. Review. PubMed PMID: 24965683.
- Goicoechea M, de Vinuesa SG, Verdalles U, Ruiz-Caro C, Ampuero J, Rincón A,Arroyo D, Luño J. Effect of allopurinol in chronic kidney disease progression andcardiovascular risk. Clin J Am Soc Nephrol. 2010 Aug;5(8):1388-93. doi:10.2215/CJN.01580210. Epub 2010 Jun 10. PubMed PMID: 20538833; PubMed Central PMCID: PMC2924417.
No hay comentarios:
Publicar un comentario