Marrazkiaren jatorria |
Zein da HP tratateko modurik egokiena?
Iturri ezberdinak erabili ditugu zalantza honi erantzuna emateko .
Batetik 2015ean Bao-Zhu Lik argitarautako azterketa sistematiko hau eta bestetik gure eskualdeko liseri aparatuko espezialistak emandako txostena Gisbert JP,2013
Azterketa sistematikoan, 14 tratamendu erregimen ezberdin aztertu dituzte sareko metanalisi bidez (metanálisis en red), hau da, konparaketa zuzenak eta ez zuzuenak erabiliaz .Konparatzailea, kasu guztietan 7 eguneko terapia hirukoitza erabili dute(Amoxizilina+Klaritromizina+omeprazol)
Beste tratamendu erregimenak ikusteko ikusi estudioaren 1.taula
Alderatze ikerketa eta paziente kopurua oso aldakorra da: estudio kopuruan 1-22 ko tartekoa eta pazienteena 30-4560koa. Sarritan entseguen kalitatea ez da ona.
Lau erregimenen kasuan ez dago alderatze zuzenik; beste hirutan ez dago ezberdintasunik tratamendu erregimen ezberdinen eranginkortasunean.
Sareko metanalisiko emaitzen arabaera, tratamendu guztiak, bat izan ezik,tratamendu hirukoitza baina eraginkorragoak suertatu dira.
7 eguneko tratamendu hirukoitza AE=RR 0.73 (0.71-0.75)
Besteen artean ez dago ezberdintasun handirik; AE=RR 0.79 eta 0.94ko tartekoa baina beraien %95 konfidantza tarteak 0.69 eta 0.98 tartekoak. Erangikorrenak okerrago jasaten dira eta zaila bada ere baten alde garbi egitea, autoreek bi irizpide horien arabera matematika bidez egindako kalkulo batekin sailkatu dituzte tratamendu erregimenak, beti ere ikerketa on baten beharra aipatuz. Horrela, eraginkorrena 7 eguneko konkomitantea(Amoxizilina+Klaritromizina+Omeprazola+Metronidazola) suertatu da eta hoberen eramaten dena 7 egun probiotikoa(tratmendu hirukoitza klasikoa+Probiotikoa) .
Aipatatutako kontsentsuan (Gispert 2013) aukerako tratamendua
omeprazol+amoxizilina+klaritromizina+metronidazol gomendatzen dute baina adituen arteko %73ko akordiorekin eta ebidentzi aulean oinarriturik.
%100a ados azaldu dira klaritromizinarekiko erresistentzia %20tik beherakoa bada, tratamendu hirukoitza egitea zuzena dela esaterakoan.; hori bai, 10 egunetan, tratamendua luzatzeak onurak dakarzkila antzeman delako estudio ezberdinetan.
Gure erkidegoan,2014ko datuen arabera, %13.9koa zen