Up To date-n diagnostiko bereizle taula interesgarria dator
Orain arte ezer gutxi dakigu kasu hauen pronostikoa alda dezaken tratamenduetaz.
Hori dela eta, Zheng SL-en 2017ko metanalisia aztertuko dugu oraingo honetan.
Metanalisi honek 25 estudio hartu ditu kontuan ;guztira 18.101 paziente eiekzio-frakzio normala duten bihozteko ezintasunarekin. 2017ko apirila bitarteko bilaketa egin dute.
3 geruza (estratificación) ezberdinen arabera aztertu dituzte emaitzak. Datuak AEkoak dira (arrisku erlatiboak)
Farmako familiaren arabera
Hilkortasuna
Beta-blokeatzaileak(BB) 0.78 (0.65-0.94)
AEBI (IECA) eta AHB (ARA II) ez esanguratsuak.
Hilkortasun kardiobaskularra
BB 0.75(0.60-0.92)
AEBI (IECA) eta AHB (ARA II) ez esanguratsuak.
Bihotz ezintasunaren ondorioz ospitaleratzea
BB ez esanguratsua
AEBI+AHB 0.90(0.82-0.98)
Jarraipen iraupenaren arabera :
Hilkortasuna 3-12hilabete 0.79(0.66-0.95) ; >12hilabet Ez esanguratsua
Hilkortasun kardiobaskularra 3-12 hilabete 0.71(0.55-0.90);>12hilabet Ez esanguratsua
Bihotz ezintasunaren ondorioz ospitaleratzea 3-12hilabete 0.67(0.48-0.94); >12m 0.90(0.82-0.98)
Eiekzio-frakzioaren arabera :
Hilkortasuna Ez esanguratsuaHilkortasun kardiobaskularra Ez esanguratsua
Bihotz ezintasunaren ondorioz ospitaleratzea
> %40-490.88(0.82-0.96) ; >%50 Ez esanguratsua
EGILEEN ONDORIOAK
- BB-ek erakutsi dute eraginkortasun handiena baina esan beharra dago definizo ezberdinak erabiltzen direla eiekzio-frakzio normal dela esateko (%40 edo 45 edo 50etik gorakoa) eta juxtu BBko estudioek %40tik gorakoa erabili dute.
- Eiekzio-frakzio normaleko bihotzeko ezintasuna duten pazienteak oso heterogeneoak dira eta komorbilitateak interakzioa izan dezake . Egokiena azpitaldeak bereiztea izango litzake.
- Paziente hauek orokorrean zaharragoak direnez, bizi kalitatea edo ariketa fisikorako gaitasuna neurtzea hobe izango zen
- Mugak: kaltzio-antagonistak, hodi-zabaltzaile edo digoxina ez dira aztertu
No hay comentarios:
Publicar un comentario