ZUBI TERAPIA ?
NEJMn azaldutako ikerketa batean Zubi Terapia(ZT) , ahoz hartutako antikoagulante-tratamendua eten, eta ebakuntza aurretiko molekula-pixu baxuko heparinako (MPBH) tratamendua, aurikula fibrilazioa (AF) daukaten gaixoetan beharrezkoa den a la ez ikertzen dute.
Ez Gutxiagotasun Kalitate onako entsegua da. Parte hartzen dutenak AF daukaten gaixoak dira (913 gaixo pazebo taldean eta 891 heparinarekin) ebakuntza programatu batekin egiteke eta INR 2 eta 3 artean edukia. Protesi mekaniko, duela gutxiko(12 aste) tronboenbolismo, kreatinina aklaramendua <30mil/min, plaketak < 100000 izan ez gero , edo bihotzeko , burubarruko, eta intraespinal ebakuntza aurreikusita izan ez gero ikerketan ez zuten sartu.
Warfarina 5 egun ebakunta egin aurretik eteten zen eta kontrol taldean MPBHko tratamendua 3 egun kirurgia aurretik hasten zen. Ikerketa taldean egun berberan plazeboarekin hasten zen. Bi taldeetan warfarinarekin hasten zen 12-24 ordu ebakuntza ostean .
Lehen emaitzak tronboenbolismo arteriala eta odol jario nagusia izan ziren, eta jarraipena 30 egunekoa.
Tronboenbolsimoaren inzidentzia ZTaren taldean ehuneko 0,3 da eta plazeboarekin 0,4 % ( p= 0,01, esanguratsua EZ Gutxiagotasunarekiko). Odol jario nagusia 1,3 % da plazebo taldean 3,2% ZTaren taldean (p= 0,005, esanguratsua) .
Ikerketa honetan tronboenbolismoa eta odol jarioaren inzidentziak baxuak direla deigarria da eta horrexegatik laginaren neurria handitu behar izan zuten. Gainera gaixoak arrisku baxukoak dira (CHADS2 baxuak) eta ebakuntzak ez ziren arrisku handikoak.
Hala ere esan genezake ZUBI TERAPIA EZ DELA KOMENDAGARRIA , GUTXIENEZ KASU BATZUETAN. Gai honetan sakontzeko ikerketa gehiago behar dugu. MPBHekin egingako ZTk ez dirudi beharrezkoa denik arrisku baxuko AFarekin gaixoetan arrisku handiko ez diren ebakuntzak egin aurretik.
Interesatu ez gero hemen azterketaren TXANTILOI OSOA
Ebidentzian oinarritutako osasungintzaren (EOO)irakaskuntza eta praktika uztartzeko asmoarekin sortutako bloga .Bide batez , euskera sustatzeko asmo xumea.
2015-11-06
2015-09-30
HELIKOBAKTER PYLORIren(HP) TRATAMENDUA
![]() |
| Marrazkiaren jatorria |
Zein da HP tratateko modurik egokiena?
Iturri ezberdinak erabili ditugu zalantza honi erantzuna emateko .
Batetik 2015ean Bao-Zhu Lik argitarautako azterketa sistematiko hau eta bestetik gure eskualdeko liseri aparatuko espezialistak emandako txostena Gisbert JP,2013
Azterketa sistematikoan, 14 tratamendu erregimen ezberdin aztertu dituzte sareko metanalisi bidez (metanálisis en red), hau da, konparaketa zuzenak eta ez zuzuenak erabiliaz .Konparatzailea, kasu guztietan 7 eguneko terapia hirukoitza erabili dute(Amoxizilina+Klaritromizina+omeprazol)
Beste tratamendu erregimenak ikusteko ikusi estudioaren 1.taula
Alderatze ikerketa eta paziente kopurua oso aldakorra da: estudio kopuruan 1-22 ko tartekoa eta pazienteena 30-4560koa. Sarritan entseguen kalitatea ez da ona.
Lau erregimenen kasuan ez dago alderatze zuzenik; beste hirutan ez dago ezberdintasunik tratamendu erregimen ezberdinen eranginkortasunean.
Sareko metanalisiko emaitzen arabaera, tratamendu guztiak, bat izan ezik,tratamendu hirukoitza baina eraginkorragoak suertatu dira.
7 eguneko tratamendu hirukoitza AE=RR 0.73 (0.71-0.75)
Besteen artean ez dago ezberdintasun handirik; AE=RR 0.79 eta 0.94ko tartekoa baina beraien %95 konfidantza tarteak 0.69 eta 0.98 tartekoak. Erangikorrenak okerrago jasaten dira eta zaila bada ere baten alde garbi egitea, autoreek bi irizpide horien arabera matematika bidez egindako kalkulo batekin sailkatu dituzte tratamendu erregimenak, beti ere ikerketa on baten beharra aipatuz. Horrela, eraginkorrena 7 eguneko konkomitantea(Amoxizilina+Klaritromizina+Omeprazola+Metronidazola) suertatu da eta hoberen eramaten dena 7 egun probiotikoa(tratmendu hirukoitza klasikoa+Probiotikoa) .
Aipatatutako kontsentsuan (Gispert 2013) aukerako tratamendua
omeprazol+amoxizilina+klaritromizina+metronidazol gomendatzen dute baina adituen arteko %73ko akordiorekin eta ebidentzi aulean oinarriturik.
%100a ados azaldu dira klaritromizinarekiko erresistentzia %20tik beherakoa bada, tratamendu hirukoitza egitea zuzena dela esaterakoan.; hori bai, 10 egunetan, tratamendua luzatzeak onurak dakarzkila antzeman delako estudio ezberdinetan.
Gure erkidegoan,2014ko datuen arabera, %13.9koa zen
2015-09-23
Infartu lakunarraren aurrean antiagregatzaileak bai ala ez?
Kasu klinikoa:
68 urteko emakumea. Hipertensioa eta Hiperkolestorolemia poligenikoa ditu. Indapamida R eta Simvastatina 10mg-rekin ondo kontrolatuak ditu arrisku kardiobaskular faktore hauek.
Beste aurrekarien artean, tiroide glandula kenduta du (eutirox 50 hartzen du)eta migrainak izan ditu baina aspaldi honetan bat ere ez du izan.
Oporretan zegoela, zorabiatu egin zen eta egindako proben artean buruko erresonantzia egin zioten ; bertan, infartu lakunarrak dituela antzeman dute eta guregana bideratu dute tratamenduaren egokitzapena egiteko.
Hasiera baten , zorabio gertakari horren historia berriro jaso dugu eta Bertigo posizional paroxistiko onbera (Vértigo posicional benigno ;VPB) itxura hartu diogu .

Honen aurrean , 2 galdera sortu zaizkigu:
1.- Bertigo posizional paroxistiko onbera baten itxurazko zorabioa sortu daiteke infartu lakunar bategatik ?
2.- Infartu lakunarrak dituela jakina gainean , antiagregatzaileak jarri beharko genizkioke pertsona honi iktusa izateko arrikua sahiesteko?
Marrazkia hemengoa da
Artikulu honek 1.galderari erantzuten dio eta baiezkoa dio; bertan HINTS explorazioaz hitzegiten du, zorabioa periferikoa edo zentrala den ezberdintzen laguntzeko.Web orrialde honetan, bukaeran dauden bideoetan maniobrak zein diren ikusteko aukera ona eskaintzen digu. Alerta bibliografiko baten bidez, azterketa sistematiko hau iritsi zaigu eta 2.galderari erantzuteko balio du.
Beraiek, infartu lakunarren kasuetan antiagregatzailea ematearen alde azaltzen dira.
Taldean azterketa kritikoa egin ondoren, honako hau diogu:
Infartu lakunarren diagnostikoa erresonantzia magnetikoaren bidez egin dute eta honen interpretaziorako kriterio zorrotzak estudio batek bakarrik ditu. Beste kasuetan ez dago argi zein kriterio erabili dituzten. Topatutako entseguak gutxi dira eta kasu gutxikoak gainera . Estudio bakoitza banaka hartuta, cilostazol baino ez da eraginkorra. Guztiak batera kontuan hartuta, emaitzak hauek dira:
Any stroke:
Edozein antiagregatzailea hartuz arriskua % 14.67tik %11.24 ra jaisten da RAR 3.43(0.5-6.37) TBK=NNT 29(16;202)
Ischemic Stroke:
Edozein antiagregatzailea hartuz arriskua % 11.21tik % 5.35ra jaisten da RAR 5.87 (2.2-9.53) TBK NNT 17(10;45)
Composite endpoint (any stroke,myocardial infarction and death)
Ez esanguratzua
Antiagregatzaileek, infartu lakunarren kasuetan duten eranginkortasunari dagokionez, datuak gutxi badira ere, taldean AAS100mg aren alde egin dugu 2.mailako prebentziorako kasuak konsideratzen direlako eta ohikoa delako azido azetil salizilikoa erabiltzea kasu hauetan.

Etiquetas:
Diagnosia /Diagnóstico,
tratamendua/tratamiento
2015-09-16
ALOPURINOLAK balio al du gaixotasun kardiobaskularra edo giltzurruneko gaixotasun terminala ekiditeko?
Gaur egun dauden frogek ez dute alopurinolen erabilera babesten gaixotasun kardiobaskularrak ekiditeko edota giltzurruneko gutxiegitasun terminala ekiditeko giltzurruneko gaixotasun kronikoa duten gaixoetan
![]() |
| Marrazkia hemendik lortu dugu |
- Galdera:
Gaixoa
|
Interbentzioa/alderaketa
|
Emaitzak
|
Giltzurruneko gutxiegitasun kronikoa (GF<30 ml/min)
|
Uriko azidoa gutxitzen duten botikak / plazebo
|
-Giltzurruneko gutxiegitasun terminala (dialisia edo transplantea).
-Gaixotasun kardiobaskularra.
-Hilkortasuna.
-Kontrako-eraginak.
|
Ikerketa mota egokiena: Ausazko Saiakuntza Klinikoa/Azterketa sistematikoa
Bilaketa:
- Erabili diren argibide iturburuak:
- Argibide iturburuaGaldera honetan begiratuakBaliagarriak izan direnakPraktika klinikoaren gidaliburuakEZEZClinical EvidenceEZEZTrip DatabaseEZEZMBE GuipúzcoaEZEZUpTodateEZEZCochrane LibraryEZEZEvidence Based ReviewEZEZMedline,Embase eta IMBAIBAI1,2,3
- Ebidentziaren laburpena
Bi azterketa sistematiko aurkitu ditugu:
Lehenengoa (1) kalitate onekoa da nahiz eta bilaketa ingeleseko ikerketetara bakarrik mugatzen duen eta ez du argitaratze-alborapena aztertzen. 8 ikerketa aurkitzen ditu, kalitate baxukoak, txikiak eta iraupen gutxikoak(luzeena 24 hilabete). Ikerketa batzuk giltzurruneko gutxiegitasun kronikoa (maila ezberdinetan; azken faseko gutxiegitasuna baztertzen dute) aukeratzen dituzte eta beste batzuk mikroalbuminuria daukatenak. Gaixo guztiek azido uriko altua daukate. Ikerketa guztiek alopurinol erabiltzen dute. Ikerketek orokorrean iragazketa glomerularra eta kreatininaren aldaketa aztertzen dute. Ez da aurkitu ezberdintasun esanguratsurik bi taldeen artean. Kontrako eraginen ondorioz ikerketa uzten dutenen kopurua berdina da bi taldeen artean.
Bigarrena (2) kalitate onekoa da. Ez du bilaketa mugatzen hizkuntzaren aldetik. Ikerketa txiki bat ingelesezkoa ez den beste hizkuntza batean aurkitzen du eta ez du bihurtzen. Argitaratze-alborapena aztertzen du eta txikia da. Aukeratzen dituen 4 ikerketa aurreko azterketan ere daude. Egun dauden frogak mugatuak dira alopurinolak giltzurruneko gutxiegitasun kronikoaren progresioa gelditzen duenik edota gaixotasun kardiobaskularra saihesten duenik ondorioztatzeko.
Badago ikerketa bat (3) bi azterketetan sartzen dutena, kalitate txikikoa dena, ez da itsu bikoitza, ez da plazeborekin alderatzen eta ausazketa ez da ongi ezkutatzen. Ikerketa honetan gaixotasun kardiobaskularra aztertzen dute eta alopurinolekin gutxitzen da.
Erantzuna
Galderari erantzuteko aurkitu diren ikerketak txikiak eta kalitate txarrekoak dira.Ikerketa batean alopurinolek gaixotasun kardiobaskularrak gutxitzen ditu baina kalitate txarrekoa izanik ezin dira konklusio sendoak atera.
Ebidentzia maila
1
|
Egilea: Mikel Moreno
Data: 2015/9/10
Erantzuna hau egiteko erabili den ebidentzia mailaren sailkapena:
Maila
|
Ikerketak
|
1
| 2 |
| 2 |
0
|
3
|
0
|
4
|
0
|
G
|
0
|
*1:Azterketa sistematikoa.
2:Entsegu klinikoa.
3:Kohorteak, kasu-kontrolak.
4.Adituen iritzia.
G:Gidak.
Bibliografía.
- Bose B, Badve SV, Hiremath SS, Boudville N, Brown FG, Cass A, de Zoysa JR,Fassett RG, Faull R, Harris DC, Hawley CM, Kanellis J, Palmer SC, Perkovic V,Pascoe EM, Rangan GK, Walker RJ, Walters G, Johnson DW. Effects of uricacid-lowering therapy on renal outcomes: a systematic review and meta-analysis.Nephrol Dial Transplant. 2014 Feb;29(2):406-13. doi: 10.1093/ndt/gft378. Epub2013 Sep 15. Review. PubMed PMID: 24042021.
- Fleeman N, Pilkington G, Dundar Y, Dwan K, Boland A, Dickson R, Anijeet H,Kennedy T, Pyatt J. Allopurinol for the treatment of chronic kidney disease: asystematic review. Health Technol Assess. 2014 Jun;18(40):1-77, v-vi. doi:10.3310/hta18400. Review. PubMed PMID: 24965683.
- Goicoechea M, de Vinuesa SG, Verdalles U, Ruiz-Caro C, Ampuero J, Rincón A,Arroyo D, Luño J. Effect of allopurinol in chronic kidney disease progression andcardiovascular risk. Clin J Am Soc Nephrol. 2010 Aug;5(8):1388-93. doi:10.2215/CJN.01580210. Epub 2010 Jun 10. PubMed PMID: 20538833; PubMed Central PMCID: PMC2924417.
2015-09-10
GRIPEAREN AURKAKO TXERTOA 2 MOTAKO DIABETIKOEN(2DM) KASUAN
![]() |
| Marrazkia hemendik hartu dugu |
Diabeteseko gidaren 2013ko eguneraketak dio, 2DM dutenak txertoa jartzera gonbidatu behar direla nahiz eta ordurarte zeuden datuak ez zuten ahalbidetzen gomendio irmo bat ematea
2015ean azterketa sistematiko bat argitaratu da
Remschmidt C..
Bilaketa 2014ko azaro bitartekoa da
Metodologigoki ondo egina dago eta GRADE sistemarekin aztertu diztuzte emaitzak . Aipatutako gidarekin alderatuta, DM 1 eta 2 motatako pazienteei dagokio azterketa sistematiko hau eta estudio gehiago hartu dituzte kontuan baina, orain arte, entsegu klinikorik ez dagoela eta benetan txertoaren eraginkortasuna eta segurtasuna ezagutzeko, behar-beharrezkoak direla azpimarratu dute
Emaitzak
- 18-64 urteko tartean oso kalitatze baxuko ebidentzian oinarriturik esan dezakegu txertoak, gripearen ondoriozko ospitaleratze tasa eta gripe antzeko gaixotasuna murrizten duela ez horrela heriotza tasa.
- >65urtetik gorakoetan, gripearen ondoriozko ospitaleratze tasa eta gripe antzeko gaixotasunaz gain (oso baxuko kalitatea), heriotza tasa(kalitate baxua) ere murrizten duela erakutsi du .
2015-09-03
BULARREKO MINBIZIREN BAHEKETA GOIZTIARRAK BADU ERANGINKORTASUNIK?
Alerta bibliografiko baten bidez, bularreko minbizia antzemateko baheketa goiztiarrari buruzko entsegu kliniko honen berri izan dugu .
160.921 emakume zoriz 1:2 proportzioan banatuak izan ziren urtero mamografia egitera 40-48urte bete arte edo ohiko kontrolak egitera . Hortik aurrera, guztiak , UK-en ohikoa den beheketa programa jarraitzera gonbidatu zituzten(50urtetik gora mamografia 3 urtetik behin )
Autoreak diote, baheketa goiztiarrak bularreko minbiziak eragindako hilkortasuna murrizten duela lehenengo 10 urtetan . Gure iritziz, entsegua metodologikoki ondo egina dagoela diogu baina emaitza guztiak aztertu ondoren autoreen ondorioa baikorregia dela iruditu zaigu.
Emaitzak batzuk ,lehenengo 10 urtetakoak dira, programaren bukaerakoak alegia.
17urteko jarraipeneko emaitzetan, programan sartutako emakumeen emaitzez gain, 50urtetik gorako ohiko baheketako emakumeen emaitzak ere sartuta daude.
EMAITZAK
Bularreko minbiziaren ondoriozko hilkortasuna , programa barruan dauden bitartean (10 urte)
AAG(arrisku absolutuaren gutxitzea= RAR) : 0.51/1000
TBK(tratatu beharreko kopurua)=NNT) 1960(1063-12500)
17urteko jarrapaipenaren bukaeran berdinak izan dira bi taldeen artean bularreko minbiziaren inzidentzia eta hilkortasun orokorra . Azkena hau, programan antzemandako minbizi kasuak soilik kontuak hartuta , 17.urtean ez zuten hilkortasun orokorrean ezberdintasunik topatu ezta ere.
Bularreko minbiziaren intzidentziari buruz, programak iraun zuen bitartean antzemandako in situ minbizi kasuak esanguratsuki gehiago izan ziren baheketa taldean .
AE(arrisku erlatiboa=RR) 1.36 (1.11-1.67).
Gure erkidegoko programan 2011 geroztik, 40-49 urte bitartekoei luzatzea onartu zen, lehen mailako familiartekoen artean titietako minbizia duten aurrekaririk dutenei soilik.

2015-08-27
ARIKETA
FISIKOA MIN OSTEMUSKULAR KRONIKOAN
![]() |
| Marrazkia hemendik lortu dugu |
Ohikoa
da gure kontsultetan ariketa fisikoa egiteko gomendioa ematea bai argaltzeko,
hipertentsioa edo/ta diabetesaren kontrola hobetzeko, orokorrean estresa
gutxitzeko, etab. Baina, osteomuskular min kronikoa dutenenentzako onuragarria da?
Kasu hauetan, parazetamolak ezer gutxi
egiten duela esan genuen aurreko
sarrera batean eta askotan antiinflamatorio
ez esteroideoak emateak arazoak sor
ditzakenez, ezin ditugu arin eman .
Alerta
bibliografiko baten bidez iritsi zaigun O’Conor SR-k 2015ean
argitaratutako idazlanak dionez, ariketa fisiko aerobikoa onuragarria da min
kronikoa murrizteko eta norberaren
funtzionaltasuna hobetzeko.
Taldean
aztertu dugu idazlana eta orokorrean
azterketa sistematikoaren metodologia ona dela iritzi dugu honako irizpide
hauetan oinarrituz :
·
2014ko
martxoaren bitarteko hizkuntza murrizketarik gabeko bilaketa
zabala egin dute .
·
Sartu
dituzten entsegu klinikoen kalitatea aztertu dute ; gehienak tamaina txikiko
laginekoak dira
·
Heterogeneotasuna
aztertu dute .
Guztira
26 entsegu aukeratu dituzte baina metaanalisirako 17besterik ez dituzte sartu. Zergatiak
azaldu dituzte.
Ariketa
fisiko aerobikoa ez da berdina entsegu guztietan baina %73etan ikuskatutako
ariketa izan da.
Mina
modu araupetu batera (0-100 eskala) bihurtu dute konparaketak
egitearren :
EMAITZAK
Minaren murrizketa
|
Norberak antzemandako
Funtzionaltasuna
|
|
Epe motzean
(<8 aste)
|
-5.31 (-8 ;-2.56) I₂ 0%
|
-6.46
(-12;-0.95) I₂ 65%
|
Epe ertainean
(2-12 hilabete)
|
-7.92 (-12.37;-3.48) I₂ 47%
|
-9.31
(-14;-4.61) I₂ 71%
|
Epe luzean
(>12 hilabete)
|
Ez
esanguratsua I₂ 43%
|
-5.22
(-7.21;-3.23) I₂ 73%
|
- Ikusten duzuenez, estadistikoki esanguratsua atera da gehienetan baina klinikoki hain puntu gutxien aldea esanguratsua da ere?
- Baldin eta hobekuntza eskaxa ekarri, ia ondorio kaltegarririk ez duenez, gomendioa ematea ondo dagoela ondorioztatu dugu taldekoek .
Suscribirse a:
Entradas (Atom)