Ebidentzian oinarritutako osasungintzaren (EOO)irakaskuntza eta praktika uztartzeko asmoarekin sortutako bloga .Bide batez , euskera sustatzeko asmo xumea.
2017-09-26
ESKERRAK DENOI
Kaixo lankideak eta besteak .
Argitaratu dudan gutunean azaltzen den galderari, dagoeneko 1644 lagunek erantzun dute eta hauetatik %99.5ek kontakizuna partekatzen dutela diote .
Hasteko eskerrak eman nahi dizkizuet izenpetu duzuen guztioi.
Jakingo duzuen bezela, sare sozial, egunkari eta irratietara zabaldu da, hasiera batean medikuen artean soilik zabaltzea nere asmoa bazen ere.
Gutunak egin duen bidea ez da nere erabakia izan. Momentu askotan gaindituta sentitu naiz baina jaso ditudan elkartasun mezu pilak asko lagundu naute.
Elkarhizketa bat baina gehiago eskatu dizkidate komunikabideetatik eta guztiei berdina esan diet : Idatzitakoa adibide bat besterik ez da eta hor adierazten den arazoa ez da pertsonala baizik eta orokorrean lehen arreta mailakoa.
Aspaldi antzeman dugu norabide ezean gabiltzala eta lehen mailako narriadura areagotzen ari dela.
Denok gara honen erantzule eta denok dugu zeregina, politikoen apustu berezitik hasita profesionalen eginbeharretaraino.
Borondatea eta hitzegitea da behar dena
2017-09-10
GAINEZKA LEHEN ARRETAN : KONPONDU BEHARKO DUGU EZ?
Aspaldi honetan , lanak eta zentzugabekeriak gora egin dute lehen arretan eta ez dugu astirik taldean elkartu eta, bilaketa bibliografiko eta artikuluen azterketa kritiko bidez gure galdera klinikoei erantzuna emateko.
Duela gutxi , lan egun gogor horietako baten ondoren gainezka egin nuen eta idatzi bat sortu nuen. Zoritxarrez, ohikoa eta orokortuegia bihurtzen ari den egoera dela uste dut. Nahi eta nahi ez, konponbidea bilatzeko unea iritsi da!
Gutunaren bukaeran, adierazten dena partekatzen duzun edo ez esateko aukera daukazu
GAINDITUTA SENTITZEN DEN MEDIKU BATEN GUTUNA
Ina Idarreta, lehen mailako arretako familia medikua naiz,duela 35 urtez geroztik eta azken 27ak leku berean eman ditut goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitarteko ordutegian. Kontakizun hau nire antzeko lana egiten duen edonork berdin-berdin idatz zezakeen, edozein dela bere adina, eskarmentua, lanlekua edo kontratu mota.
Nere asmoa da, atxikidurak jasotzea eta dagokionak benetan jakin dezan ez dela arazo partikular bat edo egun bateko kontua; izan ere, profesional askok dugu arazo berbera eta arazo honek errespetua, aintzat hartua izatea eta konponketa eskatzen du....
Gutun osoa-galdetegia Euskeraz
Carta-Cuestinario Castellano
Duela gutxi , lan egun gogor horietako baten ondoren gainezka egin nuen eta idatzi bat sortu nuen. Zoritxarrez, ohikoa eta orokortuegia bihurtzen ari den egoera dela uste dut. Nahi eta nahi ez, konponbidea bilatzeko unea iritsi da!
Gutunaren bukaeran, adierazten dena partekatzen duzun edo ez esateko aukera daukazu
GAINDITUTA SENTITZEN DEN MEDIKU BATEN GUTUNA
Ina Idarreta, lehen mailako arretako familia medikua naiz,duela 35 urtez geroztik eta azken 27ak leku berean eman ditut goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitarteko ordutegian. Kontakizun hau nire antzeko lana egiten duen edonork berdin-berdin idatz zezakeen, edozein dela bere adina, eskarmentua, lanlekua edo kontratu mota.
Nere asmoa da, atxikidurak jasotzea eta dagokionak benetan jakin dezan ez dela arazo partikular bat edo egun bateko kontua; izan ere, profesional askok dugu arazo berbera eta arazo honek errespetua, aintzat hartua izatea eta konponketa eskatzen du....
Gutun osoa-galdetegia Euskeraz
Carta-Cuestinario Castellano
2017-09-04
2017ko ABUZTUA
- Hortzetako prozeduretan ez da beharrezkoa antibiotikorik ematea hezur-giltzaduretako protesien infekzioa ekiditeko.
- Giltzurruneko gutxiegitasun kronikoan ez da beharrezkoa tentsio sistolikoa 120tik jaistea.
- Hipertentsioa daukaten adintsuetan tentsioaren kontrol zorrotzak ez dakar onurarik.
- Bihotzeko gutxiegitasuneko tratamendua ( eiekzio-frakzio murriztuarekin) berdina da BNP kontutan izanik ala ez.
2017-08-23
MINFULLNESSeko saio motzaren eraginkortasuna Osasungintzan
![]() |
| Marrazkia hemendik lortu dugu
MINDFULNESSen definizioa wikipedian agertzen den moduan honako hau da :
|
El mindfulness moderno está basado en la meditación Vipassana, una antigua técnica de meditación de la India que consiste en "tomar conciencia del momento presente", "tomar conciencia de la realidad".
Consiste en prestar atención, momento a momento, a pensamientos, emociones, sensaciones corporales y al ambiente circundante, aceptándolos, es decir, sin juzgar si son correctos o no. La atención se enfoca en lo que se percibe, sin dar pie a rumiación, definida esta última como la preocupación excesiva por los problemas y sus posibles causas y consecuencias, en vez de estar dirigida a buscar soluciones.
Bideo honetan Kabat_Zinn J adituak ederki azaltzen du (azpitituluak euskeraz edo gaztelaniaz jarri daitezke)
Alerta bibliografiko batean artikulua hau topatu dut eta hemen azalduko dut egin dudan irakurketa kritikoa
Gilmartin H,2017, Brief Mindfulness Practices for Healthcare Providers - A Systematic Literature Review.Osasungintzan praktikara eramateko oztoporik handienetako bat denboraren beharra denez, azterketa sistematiko honek saio motzen eraginkortasunaren ikuspuntutik abiatu da- Bilaketaren azken eguneraketa 2017ko ekainaren 24ean egin dute.
- Mota ezberdinetako ikerketak hartu dituzte kontuan(entseguak, kualitatiboak,..)
- stressa pairatu dezaketen populazioan oinarritu dira.
- 4 ordutik beherako parte-hartzeak aztertu dira: meditazioa,erlajazioa, yoga etabarreko jarduerak. 5-20minutuko eguneroko saioak edo 30'astean behin.Bataz bestekoa astean bitan. %65ek 8 asteko etxeko saioak ere, CD grabazio bidez. Aldakortasun handia antzeman dute.
- Saioekiko atxikudura estuio batek bakarrik aztertu du.
- ongizatea (norberak antzematen duena )eta ibileraren(testak, notak,..) neurketa izan dira emaitzarik garrantzizkoenak .
- 3 ikertzaile eta beraien adostasun-ezadostasuna Kappa indize bidez aztertu dute .Alborapen arriskua ere aztertu dute : ikerketa kuantitaboen kalitatea erdi mailakoa dela eta kualitatiboenena baxua antzeman dute . Heterogeneotasuna ez dute aztertu.
- 14 estudio guztira. Tamaina 10-245ko tartekoa ;%78 emakumezkoak. gehinetan mindfulness saioa erizainak edo erizain ikasleak gidatutakoa. Kappa 0.91.Laburpena narrazio moduan egin dute .
- Metodologikoki ondo egina da azterketa sistematikoa
Ongizatea : gehienetan hobekuntza esanguratsua antzeman da stress edo antsietate mailan.
Ibilbidea: 2 ikerketek soilik aztertu dute . Minfulnessek ez du antsietatea , depresioa edo memoria hobetu.
ONDORIOAK
Metodologikoki ondo egina dagoen azterketa sistematiko honen arabera Mindfulnesseko saio motzak eraginkorrak izan daitezke stressa eta antsietatea gutxitzen baina estudioen kalitate eskasak eta tratamenduen aldakortasunak gomendio sendoa ematea oztopatzen dute.
Ikerketa batzuk proposatzen dute jarduerak lehen mailan egiteko irisgarriak direla uste dugu(ikusi 1taula) eta ikerketarako bide interesgarria dela ere.
2017-08-15
Eiekzio-frakzio normala duen bihotzeko ezintasunaren tratamendua
Aproximadamente un 40-50% de los pacientes con insuficiencia cardiaca presenta una fracción de eyección normal. Hoy día se asume que la disfunción diastólica es la causa del cuadro, pero persiste cierto grado de controversia derivado de la dificultad que entraña su valoración ecocardiográfica y de una elevada tasa de errores diagnósticos. .. gehiago irakurri ...Up To date-n diagnostiko bereizle taula interesgarria dator
Orain arte ezer gutxi dakigu kasu hauen pronostikoa alda dezaken tratamenduetaz.
Hori dela eta, Zheng SL-en 2017ko metanalisia aztertuko dugu oraingo honetan.
Metanalisi honek 25 estudio hartu ditu kontuan ;guztira 18.101 paziente eiekzio-frakzio normala duten bihozteko ezintasunarekin. 2017ko apirila bitarteko bilaketa egin dute.
3 geruza (estratificación) ezberdinen arabera aztertu dituzte emaitzak. Datuak AEkoak dira (arrisku erlatiboak)
Farmako familiaren arabera
Hilkortasuna
Beta-blokeatzaileak(BB) 0.78 (0.65-0.94)
AEBI (IECA) eta AHB (ARA II) ez esanguratsuak.
Hilkortasun kardiobaskularra
BB 0.75(0.60-0.92)
AEBI (IECA) eta AHB (ARA II) ez esanguratsuak.
Bihotz ezintasunaren ondorioz ospitaleratzea
BB ez esanguratsua
AEBI+AHB 0.90(0.82-0.98)
Jarraipen iraupenaren arabera :
Hilkortasuna 3-12hilabete 0.79(0.66-0.95) ; >12hilabet Ez esanguratsua
Hilkortasun kardiobaskularra 3-12 hilabete 0.71(0.55-0.90);>12hilabet Ez esanguratsua
Bihotz ezintasunaren ondorioz ospitaleratzea 3-12hilabete 0.67(0.48-0.94); >12m 0.90(0.82-0.98)
Eiekzio-frakzioaren arabera :
Hilkortasuna Ez esanguratsuaHilkortasun kardiobaskularra Ez esanguratsua
Bihotz ezintasunaren ondorioz ospitaleratzea
> %40-490.88(0.82-0.96) ; >%50 Ez esanguratsua
EGILEEN ONDORIOAK
- BB-ek erakutsi dute eraginkortasun handiena baina esan beharra dago definizo ezberdinak erabiltzen direla eiekzio-frakzio normal dela esateko (%40 edo 45 edo 50etik gorakoa) eta juxtu BBko estudioek %40tik gorakoa erabili dute.
- Eiekzio-frakzio normaleko bihotzeko ezintasuna duten pazienteak oso heterogeneoak dira eta komorbilitateak interakzioa izan dezake . Egokiena azpitaldeak bereiztea izango litzake.
- Paziente hauek orokorrean zaharragoak direnez, bizi kalitatea edo ariketa fisikorako gaitasuna neurtzea hobe izango zen
- Mugak: kaltzio-antagonistak, hodi-zabaltzaile edo digoxina ez dira aztertu
2017-08-08
STENT ondorengo antiagregatzaile bikoitza noiz arte?
![]() |
| Marrazkia hemendik lortu dugu |
Orain arte, koronario gertaera akutu baten ondoren STENT-a jartzen zaienei , gehienetan, urtebeterako antiagregatzaile bikoitza hartzea gomendatzen zaie.
Azken aldi honetan gero eta ugariagoak dira tratamendu hau luzatzen zaien pertsonak .
Honen harira, Bavishi C 2017an argitaratu duen metanilisiaren emaitzak hauek dira :
6hilabet vs 12 edo gehiagoko tratamenduen arteko alderaketa
Kardiobaskular hilkortasuna :%1.9 vs %1.8 (ezberdinatasun ez esanguratsua )
Infartu akutua %2.7 vs %2.5 (ezberdinatasun ez esanguratsua )
Stentaren tronbosia %0.77 vs %0.44 (ezberdinatasun ez esanguratsua )
Garrantzizko odol jarioak %1.1 vs %1.2 (ezberdinatasun ez esanguratsua )
12 hilabete vs iraupen luzeagoko tratamenduen alderaketa
Kardiobaskular hilkortasuna %1.1 vs 0.9%(ezberdinatasun ez esanguratsua )
Infartu akutua %3.4 vs % 1.7 AR 2,0 (1.47-2.73) ezberdintasun Esanguratsua
Stentaren tronbosia %1.2 vs %0.5 (ezberdinatasun ez esanguratsua )
Garrantzizko odol jarioak %1.3 vs %2.2 AR 0.58(0.34-0.98)
Emaitza hauek ikusita, iraupena erabakitzeko unean , onura eta kalteen arteko oreka garbi daukagula uste duzue?
2017-06-30
EKAINA
- Diabetikoetan gluzemiaren kontrol intentsiboak ez du giltzurrun gutxiegitasuna, hilkortasuna edo gaixotasun kardiobaskularra gutxitzen ohiko kontrolarekin alderatuz.
- Kortikoideen infiltrazioa oin-zolako faszitisean ez da eraginkorra epe ertainean.
- Pneumokokoaren aurkako txertoa biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa daukaten gaixoetan neumoniak eta exazerbazioak gutxitzen ditu.
- Azaleko abzesu txikietan antibiotikoa drainadurari gehitzen bazaio lehenago sendatzen dira.
- Etxeko ospitalizazioa ez da merkeagoa eta ez ditu osasun helburuak hobetzen.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



