Aurten ere, bertso saioa osasungintzan gabiltzanontzat bai lanean, bai ikasten.
2013ko apirilaren 12an Hernaniko Goiko Lastola Sagardotegian (Ereñozu auzoa 89)
Ihaz izan ginen 3 lagun eta benetan ondo pasa genuen .
Izena emateko epea zabalik dago martxoaren 31 arte
Anima zaitez !!
Ebidentzian oinarritutako osasungintzaren (EOO)irakaskuntza eta praktika uztartzeko asmoarekin sortutako bloga .Bide batez , euskera sustatzeko asmo xumea.
2013-03-15
2013-02-14
Odola ateratzeko tresna: ¿orratz hegalduna ala Vacutainer®
orratz zuzenarekin?
¿ Alderik ba al dago bi sistema hauen artean
ondorengo egoeratan: ubelduak, gaixoak somatzen duen mina, hemolisia, kale
gehiago zaina hartzeko unean?
Ohituraz, orratz hegaldunak zain txarrekin
besterik ez ditugu erabiltzen.
Etxe komertzial batzuek orratz hegaldunak dituen abantailak azaltzen dituzte. Abantaila hauek gaixo guztiei zabaltzea ba al dago?

Bilaketa sakona egin eta gero, oso ikerketa
gutxi aurkitu ditugu gai hau aztertzen dutenak. Aurkitu dugunak (kalitate
gutxikoak) orratzhegaldunaren alde jotzen duela dirudi: gaixoak somatzen duen mina txikiagoa
da orratz hegaldunarekin ziztatu ez gero, nahiz eta denbora gehiago erabili behar.
Ubelduei dagokionez, ez dago alde esanguratsurik (orratz hegaldunarekin zertxobait
gutxiago)
Besteikerketa batean, hemolisiari dagokionez, ez da alderik demostratu,
ikerketan erabili diren orratzen kalibrearekin.
Sistema
de extracción de sangre: ¿palomilla o Vacutainer® con aguja recta?
¿Hay diferencias entre los dos sistemas de extracción: hematomas,
dolor al paciente, más fallos en la canalización, hemólisis?.
Habitualmente utilizamos las palomillas únicamente para las
extracciones difíciles.
Hay casas comerciales que describen las ventajas que aporta la extracción con palomilla. ¿Se podrían extender estas ventajas a todos los pacientes?

Tras realizar una búsqueda exhaustiva no hemos encontrado apenas
estudios referidos a este tema. Lo poco que hemos encontrado (de baja calidad) parece
que se inclina hacia la utilización de la palomilla: hay una disminución de la
intensidad del dolor en las extracciones realizadas con palomilla, aunque se
invierta algo más de tiempo. No hay diferencias significativas respecto a la
aparición de hematomas (la incidencia ha sido algo menor con las palomillas)
En otro estudio, no se ha demostrado mayor hemólisis por el tipo de
aguja con los calibres de agujas incluidos en el estudio.
2013-02-12
PROBIOTIKOAK
Clostridium difficile bakteria kopurua asko ugaritu daiteke gure hesteetan antibiotikoa hartu ondoren (clindamizina, (penizilina eta zefalosporina batez ere) diarrea sortaraziaz. Zoritxarrez, noizean behin eta batez ere gaixo dauden adinekoen artean "Colitis pseudomembranosa " larria sor dezake ,batzutan heriotza ekarriz.
Klostridium infezioaren larritasuna sahiesteko probiotikoak ba dute papera, umeetan naiz helduetan, Johnston-ek argitaratu berri duen eta kalitate oneko azterketa sistematiko honek dion bezela .
Arrisku erlatiboa (AR) 0.34(0.24-0.49) plazebo edo tratamendu ezarekin alderatuta.
20 entsegu kliniko aukeratu dituzte metanalisian sartzeko eta guztira, erdi mailako kalitatea dutela diote. Jatorrizko ikerketen artean diarrearen difinizioa ez da berdina guztietan,ezta probiotiko mota eta dosia ere,baina ez dute heterogeneotasun estatistikorik antzeman (I2 = 0%).Ondorio kaltegarriak ere aztertu dituzte :Ezberdintasun ez esanguratsua da bi taldeen artean eta probiotikoekin loturarik ez dutela ondorioztatu dute .
Azpitaldeei dagokionez,emaitzak bide berdinetik dijoaz umeetan naiz helduetan,probiotiko eta haien dosi ezberdinen artean.

2013-02-08
BIRUSEN AURKAKO BOTIKAK (BAB) ERAGINKORRAK AL DIRA HERPES ONDORENGO NEURALGIAREN (HON) PREBENTZIOAN?
EZ dago ebidentzia argirik BABk HO Neuralgia prebenitzen dutela.
Badago 2011ko Cochrane Errebisio bat Aziklobirak ez duela txikiagotzen HONaren inzidentzia ondorioztatzen duena . Beste BABk HON prebenitzeko froga nahikorik ez dagoela ere esaten du.
Clinical Evidencek ez du ikusten onura nabarmenik ematen dutela.
Hala ere UP TO DATE eta beste Gida batzuek BAB ren tratamendua gomendatzen dute arrizku handiko gaixoetan ( adinekoak , min handiarekin hasten direnak , herpes zoster oftalmikoa, exantema larria dutenak).
BAB desberdinen artean ez dago alde handirik eta hautaketa prezio edo dosifikazioaren erosotasuarengatik egiten da. BABen nahigabeko ondorioak ez dira oso garrantzitsuak.

2013-01-02
Eguneroko lan jarduera hobetzeko proposamen bat
Osasun zentroan antolatzeko modu ezberdina azaltzen duen idazlan hau oso interegarria dela iruditu zait .
Kontuan hartzea eta hausnarketa egitea merezi duela uste dut .
Agian, antolakuntza berri honek taldeko lana hobetuko luke ; ea zer diozuen .
2013 urterako ilusio berririk bai?

2012-12-18
SOLARAZE(%3 konzentrazioko Diklofenakoa) keratosi aktinikoan
Duela gutxi Soralaze, keratosi aktinikoak desagertzeko, %3 konzentrazioko diklofenakoa (DKF)duen krema aurkeztu digute Taldekideentazko gauza berri bat zenez ,produktuak zituen entsegu klinikoak bilatzera animatu ginen eta egia esanez ez dugu gauza handirik topatu.
Testu osoa lortu ez dugun kostu eraginkortasun ikerketaz gain (Colombo GL,2010), 2011ko entsegu hau topatu dugu .Irakurketa kritikoa egin ondoren kalitate ertaineko ikerketa dela ebatzi dugu.(JADAD eskalan 3 puntu)
Bertan,Plazebo krema(n=20), Imikimod(n=20) eta %3diklofenakoa(n=21) alderatu dituzte , keratosi aktinikoaren sendaeran (klinikoki eta anatomia patologikoa bidez definitua)24 aste igaro ondoren.
Akarsu et al-ek diotenez, bi tratamenduak parekoak dira eta biak plazeboa baina hobeagoak, baina hori ez da guk antzeman duguna datuak aztertzerakoan .Egia da, hasieran, biak parekoak direla baina 24 astetara Imikimod-a hobeagoa da .Total Thicness score eskala erabilita (tartea 0-5 eta 0-k osoko sedaera esan nahi du) IMK taldekoek hasierako batazbestekoTTS-a= 3.80zuten eta DKF taldekoek, antzekoa TTS =3.95.
24.astean Imikimod taldekoek TTS=1.15 eta DKF taldekoek 2.Ezberdintasun hau esanguratsua izan da IMK-ren alde .
24. astean erabateko sendaera izan zutenen kopurua %14.3a izan zen DKF taldean eta %45ekoa IMK taldean eta ezberdintasun hau ere esanguratsua da TBK=2(%95 KT 2-23)
Guztia hau kontuan izanda,ez dugu zertan %3 Diklofenakoa erabiltzera aldatu behar.

2012-10-17
Suscribirse a:
Entradas (Atom)