2013-04-19

TABAKOAREN MENDEKOTASUNA GAINDITZEKO TALDEKO ETA BANAKAKO ESKUHARTZEAREN ERAGINKORTASUNA



 Tabakoa, hilkortasun sahiesgarriaren arrazoi nagusienetaako bat da, eta lehen mailako arreta oso eremu egokia da erretzaileei tabakoa uzten laguntzeko.
Tabakoaren abordaian zein da eraginkorrena?.Taldeko eskuhartzea ala banakako alderatuta?.
Datu base ezberdinetan bilaketa egin ondoren Stead LF, Lankaster-en azterketa sistematiko bat aurkeztu dugu Cochrane Plus bilatzailean, "tabakoa uzteko taldekako terapia Konduktual Programak" deritzona, hurrengo ondorioekin:

Ez dago desberdintasun adierazgarririk taldeko eskuhartze eta banakakoaren artean,aldiz, eskuhartzerik ez egitea baino eraginkorragoa da.


DESHABITUACION TABAQUICA

El tabaco es una de las principales causas de mortalidad evitable en los países desarrollados y la Atención Primaria es un ámbito idóneo para ayudar a los fumadores a dejar el tabaco.
¿Es más efectiva una intervención grupal frente a una individual para el abordaje del tabaquismo?
Tras hacer búsqueda en diferentes bases de datos hemos encontrado una revisión sistemática de Stead LF, Lancaster T en la Cochrane Plus, “Programas de terapia conductual grupal para el abandono del hábito de fumar” en el que las conclusiones que saca son:

No hay diferencia significativa en la efectividad de la intervención grupal frente a la individual pero es más efectiva que ninguna intervención.

2013-04-05

AORTAKO ANEURISMAREN BAHEKETA EGIN BEHARKO GENUKE?

MASS entsegu klinikoaren emaitzak diotenez , luzarora begira, 65urtetik gorako gizonezko guztiei EKOGRAFIA bidez aneurisma duten antzemateko baheketa egiteak, harek sor dezaken hilkortasuna gutxitzen du .

Erresuma batuan 1997an hasitako MASS (Multicenter Aneurysm Screening Study)ikerketaren zehaztasunak hauek dira :

  • Biztanleri orokorraren artean autatutako  65-75 urte bitarteko  67.770  gizonezko dira 
  • Ausaz banatu ziren  Ekografia bidez  baheketa egitea (33.883) edo ez egitea (33.883);  metodo zuzenez egina dago banaketa . 

 
       Bahetutakoak :
         3zm-tik beherako aneurismak Normal gisa sailkatu ziren
         3-4.4 zm-koa zutenei,urtero ekografia egin zitzaien
         4.4-5.4zm-koa zutenei, hiru hilabetetik behin ekografia 
         >5.4 zmkoak edo urte batean  zm bat baina gehiago handitutako 
         aneurismak ,ospitalera bideratu zituzten ebakuntza egiteko
          
  •  1.mailako emaitza aneurismarekin lotutako 30 egunera arteko hilkortasuna izan zen .hasieran zeuden gizonetatik, %97.1ren datua lortu zuten.
  • Jarraipena 13 urtetan egin zen etaikerketa bukatuatakoan,  bataz besteko adina  83 urtekoa izan  zen . 
Emaitzak           

·        1334 gizoni antzeman zitzaien aneurisma (prebalentzia %4.9) eta hauetatik 224 hil ziren aneurismagatik bahetutakoen artean eta 381 besteen artean .
·        RR 0.63 vs 1.09 HR 0.58 (%95KT 0.49-0.69) 
·        TBK(tratatu beharreko kopurua=NNT) 13 urtetan, 216 (%95 KT 180-298)





https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEj7tAeDbA0XwBR0UQAs3q1mcj8q-CaA3XP5fTn64N851LSi2wmd1rmkMkdi456hhGiAcAs8cjrftm-l6Z-3BUt7wGcAEyYVcet2DFqcgRUfWqlKZEf7PkGXWO7ERsCctbKIkpqiBfuPTE4/s1600/bjs0099-1649-f1.jpg


Lehenengo urtetik aurrera bereizten hasten dira 2 kurbak 

Autoreek diote kostu-eraginkorra dela baina gure gaur egungo lehen arretan hau aurrera eramateko zailatsunak ikusten ditugu .
Arrisku bereziko azpitaldeak bereiztea garrantzizkoa iruditzen zaigu baina oraingoz  ez dauzkagu datu hauek .

2013-03-15

SAGARDOA,BERTSOAK eta SANITARIOAK uztartuz ...

Aurten ere, bertso saioa  osasungintzan gabiltzanontzat bai lanean, bai ikasten. 

2013ko apirilaren 12an Hernaniko Goiko Lastola Sagardotegian (Ereñozu auzoa 89) 

Ihaz izan ginen 3 lagun eta benetan ondo pasa genuen .

Izena emateko epea zabalik dago martxoaren 31 arte

Anima zaitez !!

2013-02-14



Odola ateratzeko tresna: ¿orratz hegalduna ala Vacutainer® orratz zuzenarekin? 

¿ Alderik ba al dago bi sistema hauen artean ondorengo egoeratan: ubelduak, gaixoak somatzen duen mina, hemolisia, kale gehiago zaina hartzeko unean?
 
Ohituraz, orratz hegaldunak zain txarrekin besterik ez ditugu erabiltzen.
Etxe komertzial batzuek orratz hegaldunak dituen abantailak azaltzen dituzte. Abantaila hauek gaixo guztiei zabaltzea ba al dago?

Bilaketa sakona egin eta gero, oso ikerketa gutxi aurkitu ditugu gai hau aztertzen dutenak. Aurkitu dugunak (kalitate gutxikoak) orratzhegaldunaren alde jotzen duela dirudi: gaixoak somatzen duen mina txikiagoa da orratz hegaldunarekin ziztatu ez gero, nahiz eta denbora gehiago erabili behar. Ubelduei dagokionez, ez dago alde esanguratsurik (orratz hegaldunarekin zertxobait gutxiago)

Besteikerketa batean, hemolisiari dagokionez, ez da alderik demostratu, ikerketan erabili diren orratzen kalibrearekin.


Sistema de extracción de sangre: ¿palomilla o Vacutainer® con aguja recta? 

¿Hay diferencias entre los dos sistemas de extracción: hematomas, dolor al paciente, más fallos en la canalización, hemólisis?. 

Habitualmente utilizamos las palomillas únicamente para las extracciones difíciles.
Hay casas comerciales que describen las ventajas que aporta la extracción con palomilla. ¿Se podrían extender estas ventajas a todos los pacientes?
 
Tras realizar una búsqueda exhaustiva no hemos encontrado apenas estudios referidos a este tema. Lo poco que hemos encontrado (de baja calidad) parece que se inclina hacia la utilización de la palomilla: hay una disminución de la intensidad del dolor en las extracciones realizadas con palomilla, aunque se invierta algo más de tiempo. No hay diferencias significativas respecto a la aparición de hematomas (la incidencia ha sido algo menor con las palomillas)

En otro estudio, no se ha demostrado mayor hemólisis por el tipo de aguja con los calibres de agujas incluidos en el estudio.

2013-02-12

PROBIOTIKOAK

Clostridium difficile bakteria kopurua  asko ugaritu daiteke gure hesteetan antibiotikoa hartu ondoren (clindamizina, (penizilina eta zefalosporina batez ere) diarrea sortaraziaz. Zoritxarrez,  noizean behin eta batez ere gaixo dauden adinekoen artean "Colitis pseudomembranosa " larria sor dezake ,batzutan heriotza ekarriz.
Klostridium infezioaren larritasuna sahiesteko probiotikoak ba dute papera, umeetan naiz helduetan, Johnston-ek argitaratu berri duen  eta kalitate oneko  azterketa sistematiko honek dion bezela .
Arrisku erlatiboa (AR) 0.34(0.24-0.49) plazebo edo tratamendu ezarekin alderatuta.
20 entsegu kliniko aukeratu dituzte metanalisian sartzeko eta guztira, erdi mailako kalitatea dutela diote. Jatorrizko ikerketen artean diarrearen difinizioa ez da berdina guztietan,ezta probiotiko mota eta dosia ere,baina ez dute heterogeneotasun estatistikorik antzeman (I2 = 0%).Ondorio kaltegarriak ere aztertu dituzte :Ezberdintasun ez esanguratsua da bi taldeen artean eta probiotikoekin loturarik ez dutela ondorioztatu dute .
Azpitaldeei dagokionez,emaitzak bide berdinetik dijoaz umeetan naiz helduetan,probiotiko eta haien dosi ezberdinen artean.

2013-02-08

BIRUSEN AURKAKO BOTIKAK (BAB) ERAGINKORRAK AL DIRA HERPES ONDORENGO NEURALGIAREN (HON) PREBENTZIOAN?


EZ dago ebidentzia argirik  BABk HO Neuralgia prebenitzen dutela.
Badago 2011ko Cochrane Errebisio bat  Aziklobirak ez duela txikiagotzen HONaren inzidentzia ondorioztatzen duena . Beste BABk HON prebenitzeko  froga nahikorik ez dagoela ere esaten du.
Clinical Evidencek ez du ikusten onura nabarmenik ematen dutela.

Hala ere UP TO DATE eta beste Gida batzuek BAB ren tratamendua gomendatzen dute arrizku handiko gaixoetan ( adinekoak , min handiarekin hasten direnak , herpes zoster oftalmikoa, exantema larria dutenak).
BAB desberdinen artean ez dago alde handirik eta hautaketa prezio edo dosifikazioaren erosotasuarengatik egiten da. BABen nahigabeko ondorioak ez dira oso garrantzitsuak.

2013-01-02

Eguneroko lan jarduera hobetzeko proposamen bat

Osasun zentroan antolatzeko modu ezberdina azaltzen duen idazlan hau  oso interegarria dela iruditu zait .
Kontuan hartzea eta hausnarketa egitea merezi duela uste dut .
Agian, antolakuntza berri honek taldeko lana hobetuko luke ; ea zer diozuen .

2013 urterako ilusio berririk bai?