2013-10-22

DIABETIKOEI EGITEN ZAIEN OINAREN BAHEKETA ERAGINKORRA DA?


Baheketak Frame y Carlson-en baldintzak bete behar ditu
1.-Antzeman nahi dugun gaixotasuna garrantzizkoa izatea 
2.-Erabili beharreko tresna edo proba erraza, sentiberatasun handikoa eta merkea izatea
3.-Positiboak suertzaten direnak zihurtatu ahal izateko, espezifikotasun handiagoa duen proba eskura izatea 
4.-Antzematen den gaixotasunarentzako tratamendua izatea.

Diabetikoen kasuan, egiten zaien baheketetako bat, oina aldian-aldian ikuskatzea da; gida guztiek gomendatzen  dute egieta, ultzerak eta anputazioak sahiesteko helburuarekin 

Ikuskapen horretan honako hau egiten dugu:
oinaren itxura eta tenperatura ikusi, pultsuak antzeman eta monofilamento bidez, bibrazio sentiberatasuna neurtu
Orkatil-beso indizea(adierazlea) ez dugu kasu guztietan egiten.  

 Benetan eraginkorra da egiten dugun baheketa hau? galdera honi erantzuteko entsegu klinikorik ba ote dagoen bilatzen aritu gara eta 2013an Ozdemir BAk argitaratu duen  azterketa sistematikoa topatu dugu.Metodologikoki ondo egina dago baina harridura sortu digu 6 ikerketa besterik ez dituztelako topatu eta hauetatik, 2 soilik dira  entsegu klinikoak.
Heterogeneotasun handia topatu dute bai diabetikoen ezaugarrien artean(dialisian daudenak arraza ezberdinak, etab...), bai baheketa egiteko moduen artean, nahiz eta gehienek guk egiten duguna egiten dute gutxienez, eta baita jarraipen maiztasun eta tratamenduen artean ere. Orkatil-beso indizea gutxi batzuk egiten dute beti ere aurreko ikuskaritzan okerren bat topatuz gero. Heterogeneotasuna dela eta ezin dute neurri orokortua eman baina banan bana aztertuta, guztiek baheketaren eraginkortasuna adierazten dute. Autoreek diote ebidentzia  maila ahula izanda ere, baheketa justifikatua dagoela.
Beraz, baheketaren  alde egin dezakegu.

Hurrengorako galdera...Zer egin sintomarik gabeko diabetiko bati  orkatil/beso indizea alteratua egonez gero .

2013-09-17

Leku altuetara bidaiatzen dugunean, mendiko gaitza prebenitzeko ¿ Acetazolamida hartzea gomendagarria al da?

Azterketa sistematiko ugari topatu ditugu eta, hauen artean, Uptodate-n 2013-ko martxoko errebisio bat aukeratu dugu
Mendiko gaitza eta altuerako garun-edema bereizten dituzte. Gaixotasun bera da, baina fase desberdinetan.
Hauexek dira mendiko gaitza agertzearengan eragina izango duten faktoreak: pertsonaren suszeptibilitatea,  ze altituderaiño heldu garen eta igotzeko azkartasuna. Beraz, gure bidaia planifikatzeko orduan, azken bi alderdi hauek kontutan izatea oso garrantzitsua izango da.
Acetazolamidak altitudera egokitzea bizkortzen du. Eguneroko dosia eztabaidan dago 750 mg-tara arte, baina normalean, altitude bera mantenduta, hiru egunetan 12 orduro 125-250 mg hartzea nahikoa izango da (250mg-ko dosiarekin ebidentzia handiagoa dago).
Acetazolamidaren ondorio kaltegarri esanguratsuena  iñurridura da (parestesiak).
Mendiko gaitza duten pertsonek, sintomak desagertu arte, ez dute altitude gehiagora igo behar eta jarduera fisikoa mugatu behar dute. Sintomak kontrolatzeko tratamendua hartu daiteke.
Dexametasonak, mendiko gaitzako sintomak arintzeko balio badu ere,  ez du aklimatazioa hobetzen.
Altuerako garun-edema izanez gero berehalako interbentzioa eskatzen du: altitudetik jeistea (garrantzitsuena), dexametasona, oxigenoa eta  tratamendu hiperbariko.

Viaje a gran altura: ¿se recomienda tomar Acetazolamida para prevenir el “mal de altura”?

Hemos encontrado varias revisiones sistemáticas sobre la prevención y tratamiento del mal de altura, entre las que hemos elegido una revisión de marzo-2013 en Uptodate.
Diferencian entre mal agudo de montaña y edema cerebral de altitud, que son una misma patología pero en diferentes estadios.
La aparición del mal agudo de montaña va a depender principalmente de la susceptibilidad individual, altura alcanzada y la velocidad de ascenso, por lo que va a ser primordial tener en cuenta los dos últimos aspectos a la hora de planificar nuestro viaje.
La Acetazolamida acelera la aclimatación a la altitud. La dosis se debate hasta 750 mg día pero, habitualmente, es suficiente con 125-250 mg c/ 12h durante 3 días mientras se está a una misma altitud (hay mayor evidencia para la dosificación de 250mg c/12h).
Los efectos secundarios mas frecuentes de la Acetazolamida son las parestesias.
Personas con síntomas de mal agudo de montaña no deben ascender a mayor altitud hasta que los síntomas hayan desaparecido y limitar la actividad física. Se puede tomar tratamiento sintomático.
La dexametasona alivia los síntomas del mal agudo de montaña, pero no mejora la aclimatación.
El edema cerebral de altitud requiere intervención inmediata: descender (es la medida más importante), dexametasona, oxigenoterapia y terapia hiperbárica.

2013-09-16

AEBI-en (angiotentsinaren entzima bihurtzailearen inhibitzailea=IECA) erabilpen berria?

AEBI-ek  (angiotentsinaren entzima bihurtzailearen inhibitzailea=IECA) plazeboarekin alderatuta, fibrilazio aurikularraren errepikapena  sahiestu dezaketen begiratu dute azterketa sistematiko honetan. 
Osatzeneko EOOko bi taldekideen artean egin dugu azterketa kritikoa eta hau ondorioztatu dugu : AEB-ek, fibrilazioaren errepikapena gutxitu dezakete
Hemendik lortu dugu algoritmoa 
baina ikerketa gehiago behar dira.

2013-09-03

Ekintza prebentiboak : urre balioa dute guztiak?

lagun baten bidez iristi zait Enrique Gavilanek egindago aurkezpen hau .

Actividades preventivas en la mujer con resultados Contraintuitivos 

Hausnarketarko oso interesgarria iruditu zait 

2013-08-20

Azetil salizilikoa+klopidogrela+azenokumarola : posible da guztiak batera hartu behar izatea?


Zuen paziente artean izango dituzue horrelako kasuak ezta? 
1.-Fibrilazio aurikularra duen batek, azenokumarola hartzen du eta sten koronario bat jarri diotenez,  AAS+Klopidogrel hartu beharko ditu bolara batean...zer egin Sintronarekin? jarraitu? kendu?
2.- Iktus baten ondoren  Klopidogrel hartzen ari den paziente bati, fibrilazio aurikularra antzeman diogu kontrol batean....Azenokumarola erantsi? klopidrogrel kendu ?
Familia mediku guztiok ez dugu berdin jokatzen kasu hauen aurrean, ezta  kardiologoek ere.

Galdera hauei erantzuna emateko gida kliniko ezberdinak aztertu ditugu eta aldakortasuna dagoela jabetu gara. Guztiek diote paziente hauek ez direla errazak eta  kasu berezi bakoitzari erantzuna eman diezaikeen entsegu klinikorik ez dagoela; beraz, gomendioak adituen arteko adostasunean oinarrituak dira.

Honako taula honetan laburtu dugu gida ezberdinek egoera bakoitzari eman dioten erantzuna ; beti ere, odol-jarioaren arriskua kontuan hartuz, pertsona bakoitzaren kasuan onura eta kalteen arteko orekan oinarritu beharko genuke erabakia. 
marrazkia hemendik atera dugu

2013-07-19

Bell's paralisia eta antibirikoak

Bell,s paralisi baten aurrean zalantza izaten dugu kortikoideaz gain antibirikoak jarri edo ez jarri . 
Entsegu batzuk aldekoak dira eta beste batzuk ez . 

MEDLINE-n, PUB MED, Bell's palsy hitza jarritakoan, gai honekin zerikusia duten 6 metanalisi azaltzen dira eta hauetatik bi, antibirikoak jartzearen alde azaltzen dira, hiru aurka eta beteak dionez ikerketa gehiago behar dira gomendio argi bat ema aurretik.

Atera berri den  entsegu kliniko honetan, (Lee HY,2013), Bell's paralisi larria duteten artean kortikoidea hutsik ematea (metilprednisolona 64mgkin hasi eta  eta10 egunetan jaisten joan ) edota antibirikoekin batera ematea  (Famciclovir 750mg x 7 egunetan)aztertu du . Paralisiaren larritasuna House-Bracman 5 etik gora definitu dute eta 6 hilabetera  kontuan eduki duten emaitza, besteen artean,  erabateko sendaera izan da (eskala honetan 1-2 puntuaketa izatea definitu dute sendaera).


EMAITZAK: Erabateko sendaera lortu dutenen kopurua: 

Kortikoideekin 71k 124 lagunetatik %57.2
Kortikoide+ antibirikoarekin 82k 113tik  %72.5
beraiek ematen dizkiguten protzentaiak ezberdinak dira "Intencion de tratar" irizpidea ez dutelako erabili

 Honen irakurketa hau da : 
tratamendu konbinatua ia ia 2 aldiz 1.97( %95 KT 1.14-3.38)
eraginkorragoa da kasu larrietan  eta tratatu beharreko kopurua 7 koa da (%95 KT 4-30)




2013-07-17


KONTROLATUGABEKO ASMAN GLUKOKORTIKOIDE INHALATUEN (GKI) OSTEAN , ZEIN DA HURRENGO URRATSA? ZEIN IZANGO LITZAKE MONTELUKASTEN PAPERA?

"Asmari Buruzko Praktika Klinikoaren Gidaliburua"k , 2005ean Osakidetzak publikatuak , Iraupen Luzeko Beta-adrenergikoak (ILBA) gehitzea , GKI ren dosia (baxua edo ertaina izan ez gero) handitzea aurretik asma duten helduengan . A Maila gomendioarekin. Ez du argi ikusten hurrengo urrats bezela antileukotrienoak jartzearen indikazioa.
Up To Datek (2013) ILBA bat gehitzea gomendatzen du lehendabizi eta geroago GKIren dosia handitzea. Antileukotrienoak terapia alternatibotzat jotzen ditu. Asma larrian antileukotrienoak aukera bat direla uste dute aurreko botikekin ez bada kontrol egokirik lortzen.
Clinical Evidencek (2013) antileukotrienoen indikazioaren egokitasuna ez du argi ikusten ; bai , ordea , Beta-adrenergikoen eta GKIena.
2011ko Cochrane Errebisio batek (Ducharme et al) esaten du ILBAk antileukotrienoak baino eraginkorrak direla GKIak hartzen dituzten pazienteetan.

ILBA-K MONTELUKASTEN ALDEAN GEHITZEKO EGOKIAGOAK DIRA AURRETIK GKI-AK HARTZEN DITUZTEN ASMATIKOETAN.

MONTELUKAST TIENE UN PAPEL COMO MINIMO POSTERIOR A LOS  BETA-ADRENERGICOS DE LARGA DURACION  EN LOS ASMATICOS NO CONTROLADOS CON GLUCOCORTICOIDES INHALADOS.