Duela gutxi Soralaze, keratosi aktinikoak desagertzeko, %3 konzentrazioko diklofenakoa (DKF)duen krema aurkeztu digute Taldekideentazko gauza berri bat zenez ,produktuak zituen entsegu klinikoak bilatzera animatu ginen eta egia esanez ez dugu gauza handirik topatu.
Testu osoa lortu ez dugun kostu eraginkortasun ikerketaz gain (Colombo GL,2010), 2011ko entsegu hau topatu dugu .Irakurketa kritikoa egin ondoren kalitate ertaineko ikerketa dela ebatzi dugu.(JADAD eskalan 3 puntu)
Bertan,Plazebo krema(n=20), Imikimod(n=20) eta %3diklofenakoa(n=21) alderatu dituzte , keratosi aktinikoaren sendaeran (klinikoki eta anatomia patologikoa bidez definitua)24 aste igaro ondoren.
Akarsu et al-ek diotenez, bi tratamenduak parekoak dira eta biak plazeboa baina hobeagoak, baina hori ez da guk antzeman duguna datuak aztertzerakoan .Egia da, hasieran, biak parekoak direla baina 24 astetara Imikimod-a hobeagoa da .Total Thicness score eskala erabilita (tartea 0-5 eta 0-k osoko sedaera esan nahi du) IMK taldekoek hasierako batazbestekoTTS-a= 3.80zuten eta DKF taldekoek, antzekoa TTS =3.95.
24.astean Imikimod taldekoek TTS=1.15 eta DKF taldekoek 2.Ezberdintasun hau esanguratsua izan da IMK-ren alde .
24. astean erabateko sendaera izan zutenen kopurua %14.3a izan zen DKF taldean eta %45ekoa IMK taldean eta ezberdintasun hau ere esanguratsua da TBK=2(%95 KT 2-23)
Guztia hau kontuan izanda,ez dugu zertan %3 Diklofenakoa erabiltzera aldatu behar.
Ebidentzian oinarritutako osasungintzaren (EOO)irakaskuntza eta praktika uztartzeko asmoarekin sortutako bloga .Bide batez , euskera sustatzeko asmo xumea.
2012-10-17
PLANTAR FASCIITISETAN: BENDA JARTZEA KOMENIGARRIA AL DA?
Plantar fasciitisetan egiten ditugun zainketen artean zintaz egindako bendajea dago. Ba al dago ikerketarik bendaje hau onuragarria
dela erakusten duena?
Bi ebidentziako sumario eta azterketa sistematiko bat (aurrekoetan sartuta ez zegoena) aurkitu ditugu gai hau aztertzen dutenak:
- Sumarioak: UpToDate (2011), Preevid (2009)
- Azterketa sistematikoa: Van de Water, Alexander T (2010) (kalitate onekoa).
Aztertzen dituen ikerketak heterojeneoak dira eta
ebidentzia maila ertaina dute.
Laburpen moduan, orain arte egindako ikerketen arabera esan dezakegu:
- Denbora
motzean erabilita (astebete), zintaz egindako bendajeak hobetu dezake plantar
fasciitisak sortzen duen mina.
- Ezintasunarenganako eragina
ez dago hain garbi.
Kontutan izan behar da oso teknika merkea eta arrisku txikikoa dela.
Gomendatzen da, zinta estuegi ez jartzea eta zinta hipoalerjenikoa erabiltzea erreakzio alergikorik izan ez dadin
Gomendatzen da, zinta estuegi ez jartzea eta zinta hipoalerjenikoa erabiltzea erreakzio alergikorik izan ez dadin
Fascitis plantar: ¿es recomendable aplicar vendaje?
Dentro de los cuidados que podemos realizar para el
tratamiento de la fascitis plantar está el vendaje con cinta
¿hay estudios que avalen su eficiencia para la mejora de dicha patología?
Hemos encontrado 2 sumarios de evidencia y 1 revisión
sistemática (no contemplada en los 2 anteriores) que han estudiado este
aspecto:
Revisión sistemática: Van de Water, Alexander T
(2010). Revisión de buena calidad.
Incluye estudios heterogéneos.
En resumen, según los estudios realizados hasta ahora y con
una evidencia moderada, podemos decir que:
- El vendaje con cinta para la fascitis plantar puede mejorar el dolor a corto plazo (1 semana).
- El efecto sobre la discapacidad no es concluyente
Aspectos a tener en cuenta son el bajo costo y bajo riesgo
de esta técnica.
Se recomienda no aplicar la cinta con demasiada fuerza y la
utilización de cinta adhesiva hipoalergénica para evitar reacciones alérgicas
2012-09-18
OINAZPIKO FASCIITISA: Ariketa bereziak egitea lagungarria da?
Marrazkia hemendik atera dugu |
%80a urtebete baina lehen sendatzen dela ere esaten dute .
Bereziki ARIKETA kontua interesatu zaigu eta beraiek aipatzen dituzten 2entsegu klinikoaz gain ez dugu merezi duen beste ezer topatu guk egindako bilaketa bibliografikoan, The Cochrane library-n eta Medlinen "FASCIITIS " Mesh hitza erabiliaz.
DiGiovanni-k dio, hatzetako luzaera+masajea(argazki honetan ikusten den moduan) akiles tendoiko masajearekin alderatuta, eranginkorra izan daitekela hasierako 8 astetan(2003anargitaratutakoa) baina ez luzarora begira(2006ean argitaratutakoa). Oinazpiko luzapenak edo gezurretazko ultrasoinuekin lortutako hobekuntzaren artean ezberdintasunik ez zuen topatu Radford-ek 2007an argitaratutako idazlanean esaten duen moduan.
Ariketak nola egin ongi azaltzen da orrialde honetan,
Laburbilduz, ariketak egitea eranginkorra dela esateko ez dago proba sendorik,kalitatzeko entsegu klinikoetan oinarrututakoak,alegia. .
En resumen,no tenemos pruebas basadas en ensayos clínicos de calidad para afirmar que los ejercicios son eficaces en el tratamiento de la fascitis plantar
2012-09-12
BOTIKAK ZAIN GUTXIEGITASUN KRONIKOAN
Ba al daude botikak Zain Gutxiegitasun Kronikoaren (ZGK) sintomak hobetzen dituztenak?
Ez dago ZGKn aho bidezko flebotonikoen eraginkortarsunaren ebidentzia nahikorik.
Neurri orokorrak , estutzeko galtzerdien erabilera eta kirurgiak ,entitate honen tratamenduaren oinarria jarraitzen dute izaten.
2006 eko Cochrane Errebisio batean , 2010 ean eguneratua . Indietako gaztainondo hazien aterakina proposatzen da epe motzeko tratamendu eraginkorra bezela eta ondorio kaltegarri gutxiekin . Hala ere errebisioak akats batzuk daudela ikerketan onartzen du eta kalitatezko ikerketa gehiago egitea gomendatzen du.
Escina (printzipio aktiboa) bera proposatzen du Up to Datek (2012)
Ez dago ZGKn aho bidezko flebotonikoen eraginkortarsunaren ebidentzia nahikorik.
Neurri orokorrak , estutzeko galtzerdien erabilera eta kirurgiak ,entitate honen tratamenduaren oinarria jarraitzen dute izaten.
2006 eko Cochrane Errebisio batean , 2010 ean eguneratua . Indietako gaztainondo hazien aterakina proposatzen da epe motzeko tratamendu eraginkorra bezela eta ondorio kaltegarri gutxiekin . Hala ere errebisioak akats batzuk daudela ikerketan onartzen du eta kalitatezko ikerketa gehiago egitea gomendatzen du.
2012-08-30
Tentsio arteriala Diabetikoen kasuan : zenbateraino jaitsi?
2008an argitaratutako gida honek gomendatzen du diabetikoek lortu beharreko TA zifrak 140/80 Hgmm-tik beherakoak izan beharko liratekeela.
Baieztapen hau HOT ikerketan oinarriturik dago diastole zifraren kasuan B mailako gomendioa ematen duelarik); sistole zifraren kasuan berriz, ebidentziarik ez zegoenez, D mailako gomendioa du.
Argitaratu berri den metanalisi honek (McBrien 2012) dioenez tentsioa zorrotz jaisteak iktus gertakariak murriztu ditzake [RR 0.65 (0,39-0.88)], baina ez hilkortasuna [0.76 (0.55-1.30)], ezta bihotzeko infartuak ere [0.93 (0.8-1.08)]. Autoreek diote ez duela merezi diabetikoen kasuan helburu zorrotzagoak izatea tentsio zifrak lortzeko unean .
Baieztapen hau HOT ikerketan oinarriturik dago diastole zifraren kasuan B mailako gomendioa ematen duelarik); sistole zifraren kasuan berriz, ebidentziarik ez zegoenez, D mailako gomendioa du.
Argitaratu berri den metanalisi honek (McBrien 2012) dioenez tentsioa zorrotz jaisteak iktus gertakariak murriztu ditzake [RR 0.65 (0,39-0.88)], baina ez hilkortasuna [0.76 (0.55-1.30)], ezta bihotzeko infartuak ere [0.93 (0.8-1.08)]. Autoreek diote ez duela merezi diabetikoen kasuan helburu zorrotzagoak izatea tentsio zifrak lortzeko unean .
Metaanalisiak 5 idazlan hartu ditu kontuan, baina, ACCORD da emaitzetan pisu handien duena; bertan, TAS <140 lortzea vs TAS <120 lortzea alderatu nahi izan dute. Benetan lortu dituzten zifrak 134/70 vs 119/54 izan dira hurrenez hurren eta hauen ondoriozko gertakarien arrisku erlatiboak hauek dira:
- Hilkortasuna 1.05 (0.84-1.30) ...ez esanguratsua
- Bihotzeko infartua 0.94(0.80-1.10)... ez esanguratsua
- Iktusa 0.58(0.39-0.88) %1.5 vs %2.6 ...esanguratsua
- Ondorio kaltegarriak %3.3 vs %1.7 p<0.001
2012-08-21
Fibrilazio aurikular kasuan , Antikoagulazioa?antiagregazioa? ezer?...
Fibrialzio aurikular ez balbularrak Iktusa sortzeko arriskua dakar eta arriskua gutxitzearren Acetil-salizilikoa edo azenokumarola (antikoagulante berriak,ez badu pazienteak onartzen aurrekoa)hartu arazteko erabakia hartzea suertazten zaigu sarritan .
FANG 2008 , GAGE BF 2004 idazlanak dioten bezela,, iragarpen klinikorako araua (RPC: regla de predicción clínica)bat erabiltzeak,zoriak baina hobeto sailkatu ditzakela pazienteak iktus arriskuaren arabera, naiz eta arautegi ezberdinen arteko parekotasuna ona ez izan (kapa 0.13-0.71)
Osatzen-eko lagun batek helarazi digun Kalkulagailu hau lagungarria da iktus arriskua eta tratamenduaren onurak eta kalteak jakiteko .
FANG 2008 , GAGE BF 2004 idazlanak dioten bezela,, iragarpen klinikorako araua (RPC: regla de predicción clínica)bat erabiltzeak,zoriak baina hobeto sailkatu ditzakela pazienteak iktus arriskuaren arabera, naiz eta arautegi ezberdinen arteko parekotasuna ona ez izan (kapa 0.13-0.71)
Osatzen-eko lagun batek helarazi digun Kalkulagailu hau lagungarria da iktus arriskua eta tratamenduaren onurak eta kalteak jakiteko .
2012-08-08
Ebakuntza baten aurreko azterketak
63 urte eta osasuntsua den paziente bati, dentistak, inplanteak egin behar dizkiola eta, EKG, torax erradiografia eta analisia eskatu dizkio.
Harridura sortu digu eskaera honek eta, besteen artean, Up To Date-k, Ostebak eta Europako eta Kanadiako gidek zer dioten begiratzen aritu gara.
Aldakortasun handia dago gomendioen artean, txosten honetan ikusi daitekeen bezela .
Gehienek diote, kasu honetan, ebakuntza aurreko azterketarik ez dela egin behar, arrazoi hauek direla medio:
1.-Arrisku berezirik gabeko pazientea da (ASA 1)
2.-Arrisku baxuko ebakuntza da.
3.-Anestesia mota
Ostebak, ordea, ebakuntza mota kontuan ez du hartzen eta 60 urtetik gorakoen kasuan, analisia (Hb, Hto, kreatinina, gluzemia), EKG eta torax Rx egitea gomendatzen du.
Harridura sortu digu eskaera honek eta, besteen artean, Up To Date-k, Ostebak eta Europako eta Kanadiako gidek zer dioten begiratzen aritu gara.
Aldakortasun handia dago gomendioen artean, txosten honetan ikusi daitekeen bezela .
Gehienek diote, kasu honetan, ebakuntza aurreko azterketarik ez dela egin behar, arrazoi hauek direla medio:
1.-Arrisku berezirik gabeko pazientea da (ASA 1)
2.-Arrisku baxuko ebakuntza da.
3.-Anestesia mota
Ostebak, ordea, ebakuntza mota kontuan ez du hartzen eta 60 urtetik gorakoen kasuan, analisia (Hb, Hto, kreatinina, gluzemia), EKG eta torax Rx egitea gomendatzen du.
2012-08-07
K
Bitaminarekin bueltaka.
Duela
bi aste Juanek 8ko INRa zuen, sintron hartzen du eta ez zuen odol jariorik, egun hortako dosia ez hartzeko
eta paperaren arabera tratamendua jarraitzeko esan genion. Zuzendu ondoren, ea
beste doktoreak noizbait odoljarioa ekiditeko jarri zion Bitamina ez al genion
eskeiniko galdetu zigun, eta duda sortu
zitzaigun, K Bitamina eman behar al diogu?
Bilaketa egin ondoren UpToDate,
Chest
, eta Pubmed en erantzunak zentzu berean doaz, alegia, 4-9 arteko
INRa eta odoljariorik gabekoek, ez dute K
bitaminarik behar, baldin eta
azenokumarol hartzen badu. Izan ere, azenokumarolen efektua warfarinarekin
alderatuz motzagoa da (8-12ordukoa), beraz botika egun batean erretiratzearekin
INRa zuzendu daiteke. K Bitamina
jartzeak maila azpiterapeutikoetara
eraman gaitzake gainera.
Warfarinarekin
berriz ez dago akordiorik datu baseetan, batzuk ematearen alde,
besteek aurka.
2012-07-23
PROSTATAKO MINBIZIA ebakuntza bai ala ez?
Marrazkia hemengoa da
Fisterrako galdera kliniko sailean 2009an txosten hau argitaratu genuen non hau ondorioztatu genuen : prostatako minbiziaren baheketan ,PSA egitearen onuren eta kalteen arteko oreka ez da garbia .
PSA 4tik gora dutenen artean minbizia antzematen da batzuetan eta hauetatik %90ei ebakuntza egiten zaie . Ebakuntza egitearen aldeko onurak garbiak dira? Galdera honi erantzuteko Bill-Axelson 2011 eta Wilt 2012 ean argitaratuatako entsegu klinikoak aztertu ditugu.Ondorio kontraesanak azaltzen dituzte .1.ak alde eta 2.kontra .
Lehen arretan ez zaigu ea inoiz suertatuko erabaki hau hartzea baina bai komeni zaigu jakitea zer esaten den literaturan .Ongi etorriko zaizuelakoan ,hemen dituzue 2 ikerketa hauen azterketa kritikoa (Bill-Axelson ,Wilt)
2012-07-19
Ez gabiltza alperkerietan eh?
Hemen gara aspaldiko partez ....Oporrak , ordezkapenik ez ...beste eginkizunak... taldea biltzeko zailtasunakin gabiltza. Tira! ahaleginduko gara blogeko sarreren bat prestatzen !.
Ekainean SEMFYC-ek Bilbon antolatu zituen jardunaldiak eta bertan Bilaketa bibliografikoa egiten ikasteko tailerra ematea suertatu zitzaidan , Donostia Ospitaleko Liburuziana den Eukene Ansuategirekin batera . Oso aberasgarria izan da elkarlana, berak tresnak ondo menperatzen dituelako eta ni medikua izanaz ,ikuspegi klinikoa erantsi ahal izan dudalako . Lotura honetan erabilgarriak izan daitezken tresnak bilatu ditzakezue.
Marrazkia hemendik lortu dugu
2012-06-12
BELAUNEKO ARTROSIA eta ARIKETAK
Kondromalaziak sortzen duen mina,ariketak eginez
gutxitu genezakeen izan zen hasierako gure galdera .
Argazkia hemengoa da |
Kondromalazia
hitza bilatzerakoan Patellofemoral pain Syndrome –ra bideratu
gaitu gehienetan eta kasu
hauentzako Linchoten
R-k 2009an argitaratutako entsegu klinikoak dio ariketa ikuskatuak
eranginkorrak direla mina gutxitzen 3 eta 12 hilabetetan baina ez erabateko sendaeran. Entsegu
honetako paziente gehienak gazteak eta kirolariak ziren .
Lehen mailan jarduten
dugunontzat sarritan, belauneko
kondromalazia artrosiarekin
lotuta dago eta ariketak egitea mesedegarri izan daitekeen ala ez galderari
erantzuten dion Jansen-en
2011ako azterketa sistematikoaren irakurketa kritikoa egin dugu .
-
Kalitate aldetik ongi egina dagoela iruditu
zaigu naiz eta heterogeneotasuna aztertzen ez den gehiegi saiatu .
-
12 entsegu kliniko bildu ditu , erdiak
kalitate baxukoak.Jarraipena 3-12 hilabetekoa.
-
3 ariketa mota alderatu ditu :a)
Kuadrizeps-aren indartzea
b) a+ariketa aerobikoa
c) b+
mobilizazio pasiboa
EMAITZAK : 3 ariketa motarekin hobekuntza
sumatu dute pazienteek (min gutxiago ),azkeneko aukerarekin gehienbat
baina ezberdintasuna ez da esanguratsua
estatistikoki (Aautoreak diote 3.aukera
dela hoberena (p < 0.03
) baina 2.figuran ikusi
dezakegu konfidantza tarteak
gainjarri daitezkela
2012-05-07
UROKULTIBOAREN DEFINIZIOA
Argazkia hemengoa da |
Emaitzak dio E Coli 10000UFC/ml dituela eta Antibiograma egin didate .
Harritu egin nau honek eta Up To date-n(1) begiratu dut : Sintomak eta pixean leukozitoak dituztenetan urokultiboa positiboa dela esan dezakegu UFC ≥ 10 2 / ml dagoenean
(1)DEFINITION OF A POSITIVE CULTURE — The standard definition of a positive urine culture is ≥105 CFU/mL together with pyuria (eg, leukocyte count ≥105 WBC/mL). Normal values in a noninfected midstream, clean-catch sample are <105 colony-forming units (CFU, primarily due to contaminating Escherichia coli) and <10,000 leukocytes per mL of urine [3-7]. Contamination in the absence of UTI is typically suggested by high CFU counts without significant leukocyturia in a patient with no urinary tract symptoms such dysuria, frequency or fever.
However, this definition does not apply to all patients. If fecal contamination has been ruled out, a lower colony count (>102/mL) may be indicative of UTI. This was best demonstrated in studies in women who had dysuria and frequency but a midstream culture contained less 105 CFU/mL [1,8,9]. This condition had been called the acute urethral syndrome [1]. In one study, for example, 42 such women (most of whom had ≥102 CFU/mL on culture of a midstream specimen) who also had pyuria underwent suprapubic bladder aspiration. Thirty seven had a positive aspirate culture: 24 E. coli, 3 Staphylococcus saprophyticus, and 10 Chlamydia [1]. All of these women responded to appropriate antimicrobial therapy. In comparison, a positive culture was very uncommon in women with similar symptoms but no pyuria.On the basis of these findings, it has been suggested that a CFU count ≥102/mL be considered positive on a midstream urine specimen in women with acute symptoms and pyuria. It has been estimated that 88 percent of such women have a UTI
2012-04-09
TRIMETAZIDINA eta BIHOTZA
marrazkia hemengoa da
Kardiologoak jarri berri dion Trimetazidina-ren eragina galdetu zidan orain dela egun batzuk , kardiopatia iskemikoa(angina egonkorra) duen paziente batek . Beste pilula bat hartzeko gogo gutxi zeukan alde batetik eta bestetik bera ongi sentitzen da..orduan zertarako erantsi 3pilula egunean (8 orduro baita!)
2005ean Ciapponi-k Cochrane azterketa sistematiko batean eragingorra zela zion ,baina entsegu luzeagoak behar zirela ere esaten zuen
Pub med-en topatu dugu Danchin N 2010ko metanalisia .Trimetazidinaz gain,angina aurkako diren beste botikak ere aztertzen ditu ,baina ez , bihotzeko maiztasunean eraginkorrak direnak (betablokeatzialeak, ez dihidropiridinikoak ,Ivabradina)
218 entsegu hartu ditu kontuan(trimetazidinarenak 25) ,erdiak cross-over diseinuarekin ;guztira 19.028pazientekin.4 aste(1-28)bataz besteko iraupena ;laginen tamaina txikia orokorrean (mediana 30) Trimetazidinaren dosi aldakorra 60-140mg/24orduro. Alderatzaile gisa Plazeboa eta beste antianginoso botikak. Heterogeneotasun handia (I2>%70)
Trimetazidina vs Plazebo
- ariketa fisikoa egiteko gaitasunean 46 segunduko hobekuntza
- 54 segunduko atzerapena angina nabari arte .
- Aste bateko angina kopuruaren gutxitzea : -1.95 (-2.88;-1)
- Aste batean erabilitako nitritoen kopurua gutxitzea -1.57(-2.44;-0.70)
Ezberdintasunik gabe .
Datuak hau diote .Emaitza hauek garrantzitsuak diren ala ez pazienteentzako beste kontu bat da ;beraiei galdetu beharko diegu.
2012-03-18
Sintrom muskulubarnean ala larruazalpean?
Sintrom medikamentua hartzen duten gaixoetan segurua al da medikazioa muskulubarneko injekzioa jartzea?
Gure eguneroko lanean, sintrom hartzen duten gaixoei muskulubarneko injekzioa bitartez jarri ohi den, larruazalpen jartzen zaie. Hau egitearen inguruko arrazoi zientifikorik ba al dago?
Gripearen aurkako txertoaren inguruko informazioa aurkitu dugu soilik lagin txikiko ikerketa batzuetan. Ikerketa horietatik lagin handiena eta azkena eginda dagoena aukeratu dugu
Bertan ez du txertoa administratzeko moduan ezberdintasunik adierazten.
Ondorioz, gai honen inguruko ikerketa gutxi daudenez eta aurkitu dugun informazioa txerto zehatz baten ingurukoa bakarrik denez, orain arte erabili dugun teknika aldatzeko arrazoi nahikorik ez dagoela uste dugu.
¿Existe seguridad en la administración de medicación IM en pacientes en tratamiento con sintrom?
Tradicionalmente, en nuestra práctica diaria, a los pacientes en tratamiento con Sintrom se les administra la medicación IM por vía subcutánea ante el riesgo de un sangrado local. ¿Existe evidencia al respecto?
Únicamente lo que hemos encontrado es referente a la administración de la vacuna contra la gripe. Son estudios de tamaños muestrales pequeños. Dentro de ellos, el ensayo de mayor tamaño y más reciente concluye que no hay diferencias significativas en la forma de administración.
Aún no habiendo diferencias significativas, nuestra opinión es que debido a la escasez de estudios, referidos sólo a una vacuna concreta de la gripe y las características de los pacientes incluidos en los ensayos, no existen razones suficientes para cambiar, de momento, nuestra práctica habitual.
2012-03-17
OSTEOPOROSIA gaixotasuna ala bilakaera naturala?
Osteoporosiari buruzko saioa prestatzea suertatu zaigu eta hortan ari ginenean blog hau topatu dugu; bertan azaltzen den hausnarketa interesgarria iruditu zaigu: zergatik T score hartu kontuan eta ez Z score?
Osteoporosi densitometrikoa (T score -2.5) gaixotasuna bilakatu da baina ez da arrisku faktore bat besterik izango ?
Zeintzuk dira kontuan hartu behar genituzkeen arrisku faktoreak?
Ez litzake hobe izango erorketak saihestea?
Nori eskatu behar zaio densitometria?
Nori jarri behar zaio tratamendua?
Erantzunak ez dira errazak. Gidaliburuetako gomendioen artean izugarrizko aldakortasuna nabarmentzen da.
Alde batetik botika errezegi jartzen dela iruditu zaigu eta bestetik ez dugu ahaztu behar botikak onurak ez ezik kalteak ere ekarri ditzaketela hau eta hau bezala .
Erabakiak hartzeko unean FRAX tresna lagungarria izan daitekela diote askok . Aldakako haustura izateko arriskua >%3 edo beste motako haustura >%20a bada tratamendua jartzearen aldeko gomedioa egiten da orokorrean ; baita ere aurretik haustura osteoporotikoa dutenei. Ezohikoa izango litzake 65urtetik behera tratamendua behra izatea .
.Osteoporosiak eragin ditzakeen hausturak ekiditeko farmako berriak ateratzen dira baina entsegu klinikoak Plazeboarekin alderatzen dituzte. Etikoa da hau? Zergatik ez Alendronato edo Risedronatoarekin alderatu?Alendronato eta Risedronatoak dituzte proba sendoenak eta esperientzi luzeena
Zalantza hauen erantzunik bai?
Botiken eraginkortasunari buruz dauden entsegu klinikoen laburpen hau utzi nahi dizuegu gaurkoan
2012-03-12
Gaur, Euskerari tarte bat
Pasa den ostiralean izan zen Bertso saio klinikoa Goiko lastola sagardotegian .Bene-benetan dibertigarria !!!
4 betsolarik (mediku edo erizain) kasuei buruzko bertsoak botatzen eta gu, talde txikitan, asmatu nahiean . Zenbaki sistema bidez sortu ziren 3ko taldetxoak, denon artean nahasteko helburuarekin.
Aldiko ,4 kasu kliniko asmatu behar genituen eta asmatzen ez zuen taldea...kalera ! bi talde gelditu arte . Azken hauen artean buruz burukoa. Internako egoiliarra,4.mailako ikaslea eta eskarmentu duen mediku batek osatutakoa izan zen talde irabazlea .
Ondo pasatzeaz gain , euskera ikasi genuen :Hazizurria (parotiditis), ointokia (estribo), ezbakia (tiña)....
Azken aldi honetan ebidentziako taldea biltzeko zailtasunak ditugu SUPRE ,errezeta elektronikoaaren sistema berria dela alde batetik eta bestetik Tolosaldekoei Osakidetzako eskualdez aldatu gaituztelako eta ondorioz zuzendaritza berria , egitasmo berriak,bilera ugari,lan berriak, orduak sartu beharra, etab...
Egitasmo horien artean hauek ditugu:(zoritxarrez aurkezpenak gaztelania hutsean izaten dira)
1.-Bihotzeko ezintasunaren ibilbidea? edo nola esan dezakegu Ruta de la Insuficiencia cardiaca?edo GPS de la Insuficiencia cardiaca?
2.-Paziente aktiboa (Paciente activo )
3.-Kolon edo heste lodiko minbiziaren baheketa (cribado cáncer colorectal )
4.-Genero indarkeria
5.- ......
Oraingo honetan burua bete-bete eginda daukagu !!
2012-02-02
Bertso saio klinikoa 2012ko Martxoaren 9an
Beste urtetan bezela , aurte ere bertso saio klinikoa antolatu da osasun arloko langile eta ikasleentzat. Oraingo honetan Hernaniko Goiko Lastola Sagardotegian (ereñozu auzoa 89) martxoaren 9an (ostirala) izango da arratsaldeko 18.30tik aurrera .
Izena emateko:
epea : Otsailaren 29arte
Nola: e-postaz HDO.ABIAN@osakidetza.net
irene.gil@osakidetza.net
Telefonoz 943-007356 (8:00-15:00)
Parte hartzeko bi aukera daude :bata txapelketa ,3ko talde bat osatuz eta bestea ikusle gisa .Bat edo beste ,izena ematerakoan jakin arazi beharko da .Izena bakarka emango da .
Saioa hasi aurretik afariaren balioa eman behar da eta 35 eurokoa da .
2012-01-17
Botika eta Osasun produkutuen informazioa edukitzeko eskubidea
Balearretan Gestore batek farmazilari bat kaleratu du eta El comprimido bloga itxi arazi du SYSADOAS botikei buruz egindako azalpenengatik . Hemos leido blogean oso ongi laburbilduta dago
Erkide hartako Familia medikuen elkarteak idatzi hau kaleratu du ;goiz berdinean erantzuna jaso zuen .Hemen duzue osasun langile- blog zale batek bultzatu duen ekimenaren txostena . Bukaeran datozen loturak oso interesgarriak dira
Gertakizun honen aurrean hau diogu gure taldekideak :
Botika eta osasun produktuei buruzko informazio zientifikoa, eguneratua eta objetiboa, administrazioaren arduraz gain, Osasungintzako langileen eskubidea da eta Blog honen egileak gure aurkako iritzia azaldu nahi diogu eskubide honi mugak eta oztopoak jartzen diharduen edonori .
2012-01-05
BOTOX MIGRAINA KRONIKOETAN
Marrazkia hemengoa da
Paziente batek aipatu dit neurologoa ari zaiola Botox injekzioa jartzen bere migrainak prebenitzeko eta horri buruz zerbait entzuna nuen galdetu dit.
Ba dirudi Botox -ek ez duela eranginkortasunik erakutsi noizbehinkako migrainetan.Inglaterran duela gutxi eman diote baimena migraina kronikoetan erabiltzeko .Espainian ,Botox-en fitxa teknikoan ez dator indikazio hau.
Migraña kronikoa
- Buruko mina migrainosoa edo tentsionala hilean 15 egunetan eta 3 hilabetetan gutxienez
- Aura gabeko migraina hilean 8 egunetan gutxienez
Ondorio kaltegarriak ugariagoak izan ziren toxina taldean %29.4 vs %12.7 eta horietatik serioak %4.8 vs %2.3
Suscribirse a:
Entradas (Atom)