Osasungintzatik at dagoen batek galdetu digu ea SOVALDI tratamenduaren inguruan
sortu den zalaparta izateko arrazoi nahikorik badagoen.
Badirudi , gaixoek osasun publiko bidez botika lortu ahal izateko prezioa dela arazoa . Honen
aurrean , gaiak badu presentzia egunkarietan
Egunkarietan azaldutako berri batzuk :
1, 2,
3,
4
Gaia konplikatua da eta
jorratu ondoren honako txosten luze xamar hau egin dugu.
Munduan
zehar miloika lagun daude C Hepatitis birusarekin kutsatuak. España kasuan %1.6-2.6a. Birus
honen prebalentzia bereziki altua da GIB dutenen artean.
%80ak
gutxi gorabehera, infekzioaren ondorioz hepatitis kronikoa garatzen dute;
hauetatik %20ak zirrosia eta hauetatik %25ak hepatokartzinoma.
Birusaren 6 genotipo ezberdin ezagutzen dira. Ugariena 1genotipoa da (%60-70).1,2,3 genotipoak %97a osatzen dute. 1b genotipoa da heptokartzinomarekin gehien lotzen dena.
Hasiera batean, infekzioa interferonekin tratatzen zuten; geroago Ribavirina erantsi zitzaion eta azken urteetan Boceprevir, Telaprevir, Simeprevir edo Sofusbuvir erantsitako entsegu kliniko eta kohorte ikerketak ari dira egiten.
2013ko abenduan IparAmeriketako FDAk
onartu zuen SOFOSBUVIR, Sovaldi izen komertziala duena, C hepatitisa
tratatzeko, oraingoz Peginterferon eta Ribavirinari erantsita edo Rivabirinari
soilik erantsita.
.
JAMA aldizkarian atera berria den C hepatitisari buruzko
azterketa sistematikoa (Kohli A.,2014) eta
bereziki Sofosbuvirri(Sovaldi) buruzko beste azterketa sistematikoa Liu
X.,2014 laburtuko ditugu hemen.
Hasteko, estudioak denbora laburreko jarraipenekoak
direnez, tratamendu hauek hilkortasuna, hepatokartzinoma edota
zirrosia sahiesten dutenik argitzeko
ahalmenik ez dute. Kontuan
hartzen diren emaitzetatik garrantzizkoenak hauek dira:
·
SENDAERA (CURACIÓN/SUSTAINED VIROLOGYC
RESPONSE=SVR12 edo SVR24) : Birusaren
RNA sueroan ez antzematea tratamendua bukatu eta handik 12-24 astetara.
·
RECAIDA/RELAPSE : RNA ez antzematea tratamendua hartzen ari
diren bitartean baina berragertzea tratamendua bukatutakoan.
Kohliren estudioa kalitate oneko azterketa sistematikoa da;
sofosbuvirrez gain beste antibirikoak eranstea(Boceprevir, Telaprevir,
Simeprevir) ere aztertzen dute. Aurretik beste tratamendurik hartutakoak (treated)
edo ez(naïve) izatea eta
genotipo mota ere kontuan hartu dute.
Tratamendu proposamen berrien eraginkortasuna,tratamendu klasiko
bikoitzarekin (TK) alderatuta (Peginterferon + Ribavirina) aztertu
dute. Emaitzak genotipoaren arabera sailkatu dituzte.
Datu esanguratsuenen artean, honako hauek aipatuko ditugu:
a)Sofosbuvirren eraginkortasuna, tratamendu hirukoitza baten barruan, TKkin alderatuta , 1genotipoaren
kasuan zentratuz 2entsegu kliniko (NEUTRINO,FUSION)eta
kohorte batean dago oinarrituta.
SVR12 handiena %90ekoa da baina aurretik tratatu gabekoak
dira eta kontrol talderik ez dagoenez, emaitza alboratua izan
daiteke.
Haurretik tratatutakoen kasuan emaitzarik hoberena %73koa da.
b) Sofosbuvir+ Ribavirina(interferon gabe) TKrekin
alderatuta 1genotipoan lortu duten emaitzarik hoberena %84koa da baina ,
berriz ere kontrol talderik ez dagoenez tentuz begiratu behar da.
Emaitzetaz gehiago jaki nahi izanez gero, laburpen taula hemen
duzue.
Liu X-en lana kalitate oneko eta meta-analisia egiten duen
azterketa sistematikoa da. Sofosbuvirri
buruzko guztira 7 ikerlan aztertzen ditu eta
hiru motatako populaziotan sailkatu dituzte emaitzak:
1.- Aurretik
tratamendurik jaso gabekoak eta orain
tratamendu hirukoitza jaso dutenak (Interferon pegilatua+
Ribavirina+Sofosbuvirra)
2.-Aurretik
tratatu gabekoak eta orain tratamendu bikoitza jaso dutenak Ribavirina+
sofosbuvirra
3.- Aurretik
tratamenduren bat hartutakoak eta orain tratamendu bikoitza jaso dutenak
Ribavirina+ Sofosbuvirra.
POPULAZIOA
|
1
|
2
|
3
|
SVR12
|
%89
(85-92)
|
%72
(60-81)
|
%51
(27-75)
|
RELAPSE
|
%5
(3-9)
|
%27(19-38)
|
%46
(25-69)
|
Ondorio
kaltegarri
larriak
|
%4
(2-6)
|
%3
(2-6)
|
%4
(2-8)
|
SVR12 1genotipoan
|
%87
(82-91)
|
%73
(56-86)
|
-----
|
SVR12
2/3genotipoetan
|
%94
(85-98)
|
%81
(34-97)
|
%62
(38-81)
|
SVR12
4/5/6genotipoetan
|
%97
(86-99)
|
-----
|
------
|
7 ikerlanen ezaugarriak eta emaitza
guztiak oso txukun jarriak daude idalanean datozen 1. eta 2.taulatan. Hauetan ikusi dezakezue ikerketa gehienetan zirrosia duten pertsonak kanpoan uzten dituztela,beraz Sofosbuvirrek hauengan eduki dezaken eraginkortasunari buruz datu gutxi dago eta are gutxiago transplantearen zai edo transplantea jaso dutenen kasuan.
Ikusten duzuen bezela, gaia konplikatua da; gaixotasunak aurpegi asko ditu eta datuak gutxi dira.
Emaitza hauen arabera zerbitzu publikorako jasangarria eta herritarrentzako bidezkoa litzake birusa duen edozeni tratamendua dohainik ematea ?edo hobe litzake aukeratutako batzuei ematea ? Hausnarketarako utziko dugu erantzuna.