2013-08-20

Azetil salizilikoa+klopidogrela+azenokumarola : posible da guztiak batera hartu behar izatea?


Zuen paziente artean izango dituzue horrelako kasuak ezta? 
1.-Fibrilazio aurikularra duen batek, azenokumarola hartzen du eta sten koronario bat jarri diotenez,  AAS+Klopidogrel hartu beharko ditu bolara batean...zer egin Sintronarekin? jarraitu? kendu?
2.- Iktus baten ondoren  Klopidogrel hartzen ari den paziente bati, fibrilazio aurikularra antzeman diogu kontrol batean....Azenokumarola erantsi? klopidrogrel kendu ?
Familia mediku guztiok ez dugu berdin jokatzen kasu hauen aurrean, ezta  kardiologoek ere.

Galdera hauei erantzuna emateko gida kliniko ezberdinak aztertu ditugu eta aldakortasuna dagoela jabetu gara. Guztiek diote paziente hauek ez direla errazak eta  kasu berezi bakoitzari erantzuna eman diezaikeen entsegu klinikorik ez dagoela; beraz, gomendioak adituen arteko adostasunean oinarrituak dira.

Honako taula honetan laburtu dugu gida ezberdinek egoera bakoitzari eman dioten erantzuna ; beti ere, odol-jarioaren arriskua kontuan hartuz, pertsona bakoitzaren kasuan onura eta kalteen arteko orekan oinarritu beharko genuke erabakia. 
marrazkia hemendik atera dugu

2013-07-19

Bell's paralisia eta antibirikoak

Bell,s paralisi baten aurrean zalantza izaten dugu kortikoideaz gain antibirikoak jarri edo ez jarri . 
Entsegu batzuk aldekoak dira eta beste batzuk ez . 

MEDLINE-n, PUB MED, Bell's palsy hitza jarritakoan, gai honekin zerikusia duten 6 metanalisi azaltzen dira eta hauetatik bi, antibirikoak jartzearen alde azaltzen dira, hiru aurka eta beteak dionez ikerketa gehiago behar dira gomendio argi bat ema aurretik.

Atera berri den  entsegu kliniko honetan, (Lee HY,2013), Bell's paralisi larria duteten artean kortikoidea hutsik ematea (metilprednisolona 64mgkin hasi eta  eta10 egunetan jaisten joan ) edota antibirikoekin batera ematea  (Famciclovir 750mg x 7 egunetan)aztertu du . Paralisiaren larritasuna House-Bracman 5 etik gora definitu dute eta 6 hilabetera  kontuan eduki duten emaitza, besteen artean,  erabateko sendaera izan da (eskala honetan 1-2 puntuaketa izatea definitu dute sendaera).


EMAITZAK: Erabateko sendaera lortu dutenen kopurua: 

Kortikoideekin 71k 124 lagunetatik %57.2
Kortikoide+ antibirikoarekin 82k 113tik  %72.5
beraiek ematen dizkiguten protzentaiak ezberdinak dira "Intencion de tratar" irizpidea ez dutelako erabili

 Honen irakurketa hau da : 
tratamendu konbinatua ia ia 2 aldiz 1.97( %95 KT 1.14-3.38)
eraginkorragoa da kasu larrietan  eta tratatu beharreko kopurua 7 koa da (%95 KT 4-30)




2013-07-17


KONTROLATUGABEKO ASMAN GLUKOKORTIKOIDE INHALATUEN (GKI) OSTEAN , ZEIN DA HURRENGO URRATSA? ZEIN IZANGO LITZAKE MONTELUKASTEN PAPERA?

"Asmari Buruzko Praktika Klinikoaren Gidaliburua"k , 2005ean Osakidetzak publikatuak , Iraupen Luzeko Beta-adrenergikoak (ILBA) gehitzea , GKI ren dosia (baxua edo ertaina izan ez gero) handitzea aurretik asma duten helduengan . A Maila gomendioarekin. Ez du argi ikusten hurrengo urrats bezela antileukotrienoak jartzearen indikazioa.
Up To Datek (2013) ILBA bat gehitzea gomendatzen du lehendabizi eta geroago GKIren dosia handitzea. Antileukotrienoak terapia alternatibotzat jotzen ditu. Asma larrian antileukotrienoak aukera bat direla uste dute aurreko botikekin ez bada kontrol egokirik lortzen.
Clinical Evidencek (2013) antileukotrienoen indikazioaren egokitasuna ez du argi ikusten ; bai , ordea , Beta-adrenergikoen eta GKIena.
2011ko Cochrane Errebisio batek (Ducharme et al) esaten du ILBAk antileukotrienoak baino eraginkorrak direla GKIak hartzen dituzten pazienteetan.

ILBA-K MONTELUKASTEN ALDEAN GEHITZEKO EGOKIAGOAK DIRA AURRETIK GKI-AK HARTZEN DITUZTEN ASMATIKOETAN.

MONTELUKAST TIENE UN PAPEL COMO MINIMO POSTERIOR A LOS  BETA-ADRENERGICOS DE LARGA DURACION  EN LOS ASMATICOS NO CONTROLADOS CON GLUCOCORTICOIDES INHALADOS.

2013-07-10

GATZA ETA BIHOTZA

GATZA ETA BIHOTZEKO EZINTASUNA

Tradizionalki  lotu dugu gatzaren kontsumoa eta bihotz insufizientziaren (BI) pronostikoaren txartzea.
Azkenaldian horren kontra doazen publikazio batzuk azaldu dira, Cochrane Metanalisia (Taylor 2011) besteak beste.
Kalitatezko errebisio sistematiko eta metanalisi bat  (DiNicolantonio et al. 2013) aztertu dugu.
Kalitate baxuko ikerketak baztertu ostean, 6 ikerketekin geratu dira (2747 paz.) eta emaitzak argiak dira:
   Sodio gutxiko dieta jarraitzen zuten pazienteek hilkortasun handitze esanguratsua eduki zuten gatz normaleko dieta jarraitzen  zutenen aldean. Arrisku erlatiboa,AR 1,95 (95%KT 166-2,29) eta Kaltetzeko Beharreko Kopurua,TBK edo NNH 8 (95%KT 7-11).
   Bat-bateko heriotzetan,  BI eragindako heriotzetan eta BIn oinarritutako ospitaleko ingresoetan ere handitzea egon zen.

BIHOTZ INSUFIZIENTZIA DAUKATEN GAIXOEK EZ DUTE GATZ GUTXIKO DIETA JARRAITU BEHAR



NO DEBEMOS RECOMENDAR DIETA BAJA EN SAL A LOS PACIENTES CON INSUFICIENCIA CARDIACA

2013-06-14

Kasu kliniko lehiaketa oraindik zabalik : anima zaitez!!

Egunon :

Mezu baten bidez izan dut lehikaeta honen berri . Ideia polita iruditu zait
 Sartu zaitez BAGA BIGA blogean  eta oinarriak ikusiko dituzu

2013-05-23

Irakurtzeko interesgarria den liburu bat

Marrazkia hemendik lortu dugu 

Azken bolara luzean, lantokira iritsi eta  kexuak entzutea eguneroko ogia bihurtzen ari da.

Arrazoi asko daude horretarako eta hauek aztertzea ez da nere asmoa.

Lehen arreta hobetzearen aldeko apustua erakusten du Casajuan eta Gervas-ek idatzitako liburu honek.
Irakurtzea merezi du!

2013-05-15

PITIRIASIS VERSICOLOR :tratamendua zenbat egunetan eman behar da?





Argazkiak hemengoak dira

PITIRIASIS VERSICOLOR, Malassezia furfur (Pityrosporum orbiculare)izeneko  onddoak sortutako mikosia da . Argazkietan ikus daiteken  itxura izaten du.
Tratamendua zerekin eta zenbat egunetan egin behar den kontsulta egin nahi izan dugu eta ohikoa dugunez moduan Up To Date, begirada azkar baten bidez jakin dugu aldakortasun handia dagoela tratamendua egiteko moduen artean .
Entsegu kliniko txiki batek(101 pazientekoa)  dio %2 KETOKONAZOL krema  moduan 11-22egunetan eta egunean behin, emanda (batazbesteko 14egunetan) %84 tan sendaera dakarrela ,plazeboarekin alderatuta (honek %23an).
Beste entsegu batek dio,gel moduan  3 egunetan ematearekin nahikoa dela (312 paziente), hori bai, eman  eta gero 5 minutan eduki behar da urarekin kendu aurretik
Terbinafina  topikoa , egunean bitan  + 7 egunetan eta Ciclopirox  egunean bitan,14 egunetan ere eraginkorrak dira beste entsegu kliniko txikiak diotenez.